222. ALDIZKARIA - 2026ko azaroaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

327E/2026 FORU AGINDUA, urriaren 21ekoa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, kargutik kentzen duena Jesús Javier Pérez Urdániz jauna, Kutsaduraren aurkako Prebentzio Ataleko burua.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren uztailaren 21eko 238E/2026 Foru Aginduaren bidez, Jesús Javier Pérez Urdániz jauna Kutsaduraren aurkako Prebentzio Ataleko buru izendatu zen bitarte baterako.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren testu bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarrian ezartzen du atalburu eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak libreki errebokatzen ahal dituela erabaki hori hartu zuen organoak berak.

Hortaz, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, haren bidez zehazten baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak,

AGINTZEN DUT:

1. Kargutik kentzea Jesús Javier Pérez Urdániz jauna, Kutsaduraren aurkako Prebentzio Ataleko burua, eta egindako zerbitzuak eskertzea. Kargu-uzteak 2026ko urriaren 21etik aurrerako ondorioak izanen ditu.

2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, departamentuko Langileria Bulegoari eta Ingurumen Zuzendaritza Nagusiari.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2026ko urriaren 21ean.–Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, José María Aierdi Fernández de Barrena.

Iragarkiaren kodea: F2613787