221. ALDIZKARIA - 2026ko azaroaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Laguntzen deialdia, 2026an euskarazko kanpaldietara joateagatik. Laburpena

DDBN kodea: 937131.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra). Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/937131).

Onuradunak: Tafallan erroldatutako familiak. Diruz lagunduko da euskarazko udako kanpaldietan egoteari dagokion gastua, baldin badira 2026ko uztailetik irailera bitartean egindako kanpaldiak.

Xedea da laguntza ematea, euskarazko hizkuntza ereduko kanpaldietara joateko, baldin honako hauekin lotutako kanpaldiak badira: jolasa, kirola eta/edo naturarekiko harremana.

Oinarri arautzaileak: Dirulaguntzen Base Nazionalean eta Tafallako Udalaren herritarren arretarako bulegoan (Nafarroako plaza 5, 31300 Tafalla) edo www.tafalla.es webgunean.

Zenbatekoa: 1.400 euro.

Eskaerak aurkezteko epea: 15 egun baliodunekoa izanen da, laburpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Tafallan, 2026ko urriaren 22an.–Zerbitzu Soziokulturalen eta Garapenaren Arloko zinegotzi ordezkaria, Gonzalo Ibarrola Inchusta.

Iragarkiaren kodea: L2613836