2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
PUIU
Herri-lurretako larreen aprobetxamendua
Jendaurrean jartzen da: behin herri-larreen aprobetxamendua auzotarrei adjudikatzen zaienean (jarraikiz 2026ko irailaren 25ean onetsitako baldintza-agiriari), eginen da prozedura horretan adjudikatu gabeko larreen enkante publikoa, 2026ko azaroaren 27an, 12.00etan, udaletxeko osoko bilkuren aretoan.
Interesdunek agertu beharko dute aldean dituztela I. eta II. eranskinetako baldintza-agiriak beterik, nortasun-agiri nazionala, eta behin-behineko fidantza ordaindu izanaren frogagiria.
Behin enkantea eginik, norbaitek interesik badu, seiren bat hobetzen ahalko du adjudikazioko prezioa, 6 egun naturaleko epean. Hori dena, jarraikiz ekainaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 229.5 artikuluari eta harekin bat datozenei (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Hobekuntza hori gertatzen bada, beste enkante bat eginen da 2026 abenduaren 4an, 12.00etan.
Puiun, 2026ko urriaren 14an.–Alkatea, Unai Labat Sánchez.
Iragarkiaren kodea: L2613312