2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AZKOIEN
Borondatezko birpartzelazio proiektua, 2. sektoreko URM-1 birmoldaketa-unitatean. Hasierako onespena
Tokiko Gobernu Batzarraren 2026ko urriaren 20ko erabaki baten bidez, hasiera batez onetsi zen borondatezko birpartzelazio proiektu bat Azkoiengo Udal Planeko 2. sektoreko URM-1 birmoldaketa-unitatean, Jesús Troyas Bermejok eta María Elena Troyas Bermejok sustatuta.
Espedientea jendaurrean egonen da 20 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Epe horretan, interesdunen eskura egonen da, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 169. eta 74. artikuluetan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Azkoienen, 2026ko urriaren 21ean.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.
Iragarkiaren kodea: L2613777