221. ALDIZKARIA - 2026ko azaroaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Jarduera-lizentziaren eskaera. Ostatu-etxea

Aditzera ematen da ondotik zehazten diren espedienteak jendaurrean egonen direla udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan egoki iritzitako alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukitutakoek. Hori guztia, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuan ezarritakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua). Interesdunek eskura izanen dituzte eskabide horiek udal bulegoetan, Armada etorbideko 2. zenbakian, 5. solairuan.

Espedientea: 2026-2233.

Titularra: Irurita Arenal A. A. eta L. Irurita Rodriguez C. M. eta R. eta Larrañeta Irurita I. eta S.

Jarduera: eraikina egokitzea ostatu-etxea ezartzeko.

Tokia: Zapatería kalea 11, Iruña.

Iruñean, 2026ko urriaren 13an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L2613279