1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK
9D/2026 EBAZPENA, urriaren 13koa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, "CECE Navarra-Nafarroako Ikastetxeen Elkartea" enpresa elkartearen estatutuen aldaketa gordailutu dela iragartzen duena (gordailu zenbakia: 31000249 (lehengo gordailu zenbakia: 31/11).
Onartu da aipatu elkartearen estatutuen aldaketa gordailutzea, egiaztatu baita betetzen dituela Sindikatuetan elkartzeko eskubidea arautzen duen apirilaren 1eko 19/1977 Legean (1977ko apirilaren 4ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) eta Erakunde sindikal eta enpresarialen estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan (2015eko ekainaren 20ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) ezarritako betebeharrak.
Gordailutzeko eskaera Jesus Javier Basarte Galbete jaunak egin zuen, 31/2026/000108 sarrera-zenbakiarekin tramitatutako idazkiaren bidez.
2026ko uztailaren 31n egindako Ezohiko Batzar Orokorrak aho batez erabaki zuen estatutuen 22. artikulua aldatzea, eta hori batzar horren aktaren bidez egiaztatzen da, idazkariak sinatuta eta lehendakariaren oniritziarekin.
Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea xedatzen da, bai eta iragarki-taulan argitaratzea ere, onartutakoaren berri emateko.
Ebazpen honek administrazio bidea amaitzen du, eta haren kontra errekurtsoa jartzen ahalko dute interesdunek, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiari zuzendua, bat etorriz Lan Arloko Jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean xedatutakoarekin (2011ko urriaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).
Iruñean, 2026ko urriaren 13an.–Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusia, Iñaki Mendióroz Casallo.
Iragarkiaren kodea: F2613383