221. ALDIZKARIA - 2026ko azaroaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 607. lurzatian. Hasierako onespena

Lesakako Udaleko alkateak, urriaren 12ko 734/2026 Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi du xehetasun azterketa bat, Jose Emilio del Rio Echeverriak sustatu duena portxe bat eraiki ahal izateko.

Espedientea jendaurrean egonen da Udalaren Idazkaritzan hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 142., 143., 72. eta 74. artikuluetan ezarritako ondorioetarako, bai eta haiekin bat heldu diren artikuluetan ezarritako ondorioetarako ere, indarrean dagoen testuaren arabera (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Lesakan, 2026ko urriaren 13an.–Alkatea, Ladis Satrustegui Altzugarai.

Iragarkiaren kodea: L2613233