221. ALDIZKARIA - 2026ko azaroaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZALTZU

Herri-larreen aprobetxamendua zuzenean adjudikatzea herritarren artean

Itzaltzuko Udalak, 2026ko abuztuaren 6an egin osoko bilkuran, erabaki zuen prozedura abiatzea, herri-larreen aprobetxamendua adjudikatzeko, herritarren arteko adjudikazio zuzenaren bidez.

Interesdunek eskabideak aurkezten ahal dituzte, herri-larreen aprobetxamendua arautzen duen ordenantzaren 20. artikuluan zehaztutako agiriekin batera, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta Udaleko iragarki-taulan paratuta.

Hori guztia aditzera ematen da, orok jakin dezan, eta bete dadin ezartzen dena Herri-larreen aprobetxamendua arautzen duen ordenantzan.

Itzaltzun, 2026ko urriaren 22an.–Kudeaketa Batzordeko jarduneko burua, Enrique Juanto Pascual.

Iragarkiaren kodea: L2613815