221. ALDIZKARIA - 2026ko azaroaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRURTZUN

2. poligonoko lurzati batzuen kalifikazio juridikoa aldatzea, bide publiko izan daitezen

Irurtzungo Udalak, 2026ko urriaren 7an egindako ohiko osoko bilkuran, korporazioko legezko kideen gehiengo osoaren aldeko botoarekin, erabaki hau hartu du:

Irurtzungo 2. poligonoko 786., 787., 788., 789., 790., 791., 792., 797. eta 798. katastro-lurzatien kalifikazio juridikoa aldatzeari hasierako onespena ematea, bide publiko eta erabilera publiko gisa kalifikatzeko.

Akordio hau jendaurrean jartzen da hilabeteko epean, espedienteari alegazioak aurkeztu ahal izateko, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, katastroko lurzatien kalifikazio juridikoa aldatzeko espedientea behin betiko onartuko da.

Irurtzunen, 2026ko urriaren 9an.–Alkatea, Unai Razkin Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L2613201