2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRURTZUN
Udal-titulartasuneko ondare-lurzatien besterengarritasun-deklarazioa
Irurtzungo Udalak, 2026ko urriaren 7an egindako ohiko osoko bilkuran, korporazioko legezko kideen gehiengo osoaren aldeko botoarekin, erabaki hau hartu du:
1.–2. poligonoko 777., 778. eta 785. lurzatiak bereiztearen ondoriozko udal-titulartasuneko ondare-lurzatien besterengarritasun-deklarazioa onartzea (Larraun kaleko urbanizazio berria). Besterengarritasun-deklarazioaren helburua enkante publiko bidezko salmenta da.
Onetsitako espedientea jendaurrean jartzen da iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita hilabeteko epean, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazioak, eragozpenak edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko aldia igaro eta alegaziorik aurkezten ez bada, lurzatien besterengarritasun-deklarazioa behin betiko onartutzat joko da.
Irurtzunen, 2026ko urriaren 9an.–Alkatea, Unai Razkin Iriarte alkatea.
Iragarkiaren kodea: L2613192