2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑELAKO KONTZEJUA
26/01744 gora jotzeko errekurtsoa, herri-lurren aprobetxamendurako kontratuan ezarritako baldintzak ez betetzeagatik jarritako fidantza baten konfiskazioa dela-eta
Laura Soto Blanco, José Vidaurre Lópezen izenean eta haren ordezkari gisa, 26/01744 gora jotzeko errekurtsoa jarri du Nafarroako Administrazio Auzitegian, Iruñelako Kontzejuak 2026ko uztailaren 2an hartutako erabaki baten aurka. Erabaki hori herri-lurren aprobetxamendurako kontratuan ezarritako baldintzak ez betetzeagatik jarritako fidantza baten konfiskazioari buruzkoa da.
Espedientean interesa izan dezaketen guztiei aditzera ematen zaie hamar egun balioduneko epea izanen dutela Nafarroako Administrazio Auzitegian agertzeko, baldin aurka egin nahi badiete errekurtsogilearen uziei, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Hori dena, jarraikiz urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 12.2 artikuluari (foru dekretu horren bidez onetsi zen uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea –Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa– garatzeko Erregelamendua, Nafarroako toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzearen arloan), betiere maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak erregelamenduaren II. kapituluari eman zion idazketaren arabera.
Iruñelan (Deierri), 2026ko urriaren 26an.–Kontzejuko burua, Iñaki Atondo Irisarri.
Iragarkiaren kodea: L2613912