2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IGANTZI
Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskalaren aldaketa. Hasierako onespena
Igantziko Udalak, 2026ko urriaren 7an egindako osoko bilkura arruntean, aho batez eman dio hasierako onespena Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskalaren aldaketari.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunez, interesdunek aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkezten ez badu, aipaturiko ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsirik geldituko da eta haren testua osorik argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Igantzin, 2026ko urriaren 13an.–Alkatea, Juankar Unanua Navarro.
Iragarkiaren kodea: L2613277