221. ALDIZKARIA - 2026ko azaroaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALAR

Jarduera-lizentziaren eskaera. Traumatologiako eta kirol errehabilitazioko zentroa (aldaketa funtsezkoa)

Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela hogei egun baliodunean, udal bulegoetan, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten jarduerak ukitutakoek. Hori dena, bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea (haren bidez arautzen dira ingurumenean eragina duten jarduerak), bai eta martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretua ere (haren bidez onesten da lege hori garatzeko erregelamendua).

Sustatzailea: TDN Clínica Traumatología y Rehabilitación SLP.

Jarduera: traumatologiako eta kirol errehabilitazioko zentroa (aldaketa funtsezkoa).

Tokia: katastroko 1. poligonoko 765. lurzatia; posta-helbidea: La Facería kalea 1, behea 2, Talluntxe poligonoa, Cordovilla.

Getze Galarren, 2026ko urriaren 21ean.–Alkate udalburua, Óscar Amóztegui Recalde.

Iragarkiaren kodea: L2613774