221. ALDIZKARIA - 2026ko azaroaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

386E/2026 EBAZPENA, urriaren 16koa, Landa Garapeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez handitzen baita dirulaguntza deialdi honetan baimendutako kreditua: "laguntzak, "de minimis" araubidekoak, kanal laburretan merkaturatzen duten nekazaritzako elikagaien ekoizleen elkarteentzat eta nekazaritzako TEST guneak kudeatzen dituzten elkarteentzat, Nafarroan 2026. urtean egindako jarduerengatik". DDBN kodea: 903236.

Landa Garapeneko zuzendari nagusiaren maiatzaren 4ko 128E/2026 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen, "de minimis" araubideko laguntzak emateko kanal laburretan merkaturatzen duten nekazaritzako elikagaien ekoizleen elkarteei eta nekazaritzako TEST guneak kudeatzen dituzten elkarteei, Nafarroan 2026. urtean egindako jarduerengatik.

Deialdi horren ondoriozko gastuei aurre egiteko, 300.000 euroko gastua baimendu zen, 2026ko gastuen aurrekontuko "Laguntzak, kanal laburretan merkaturatzen duten nekazaritzako elikagaien ekoizleen elkarteentzat eta nekazaritzako TEST guneak kudeatzen dituzten elkarteentzat" izeneko 720003-72200-4819-413104 aurrekontu-partidaren kargura.

Halaber, baimena eman zen deialdi honetarako baimendutako kreditua 200.000 euro handitzeko, gehienez ere, Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiaren programako aurrekontu-partiden kontura, betiere Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31.3 artikuluaren a) letran ezarritako baldintzekin bat etorriz eta kreditu egokia eta nahikoa baldin badago.

Eskaerak aurkezteko epea bukatuta eta Nekazaritzako Elikagaien Kalitatearen eta Sustapenaren Atalak horiek izapidetu ondoren, aurrekontu zuzkidura handitu beharra dago, espediente hautagarri guztiei laguntzak eman ahal izateko.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. 5.900 euro gehitzea dirulaguntza deialdi honetan baimendutako kredituari: "laguntzak, "de minimis" araubidekoak, kanal laburretan merkaturatzen duten nekazaritzako elikagaien ekoizleen elkarteentzat eta nekazaritzako TEST guneak kudeatzen dituzten elkarteentzat, Nafarroan 2026. urtean egindako jarduerengatik", maiatzaren 4ko 128E/2026 Ebazpenaren 3. puntuan ezarritakoari jarraikiz. Gehikuntza hori 2026ko gastuen aurrekontuko "Laguntzak, kanal laburretan merkaturatzen duten nekazaritzako elikagaien ekoizleen elkarteentzat eta nekazaritzako TEST guneak kudeatzen dituzten elkarteentzat" izeneko 720003-72200-4819-413104 aurrekontu-partidaren kargura eginen da.

2. Ebazpen hau Nafarroako Gobernuaren Dirulaguntzen Datu Basean erregistratzea.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2026ko urriaren 16an.–Landa Garapeneko zuzendari nagusia, Rubén Goñi Urroz.

Iragarkiaren kodea: F2613662