2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FUNES
Ekonomia-jardueren gaineko 2026ko zerga borondatez ordaintzeko epea
Aditzera ematen da 2026ko ekitaldiko ekonomia-jardueren gaineko zerga kobratuko dela, bat etorriz Diru-bilketarako Erregelamenduarekin.
Zerga hori ordaintzeko borondatezko epea honako hau da: 2026ko urriaren 28tik 2026ko azaroaren 27ra, biak barne.
Helbideratutako ordainagiriak 2026ko azaroaren 27an kobratuko dira.
Helbideratuta ez dauden ordainagiriak Funesko Udalaren kontuetan ordaindu beharko dira, Nafarroako Rural Kutxan, Caixabanken edo Banco Santanderren, borondatez ordaintzeko epean. Ohartarazten da ezen epe hori iraganik premiamendu bidez kobratuko direla ordaintzeke dauden ordainagiriak, dagozkien errekargu eta interesak aplikatuta.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Likidazio honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, hautara, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 123. eta 124. artikuluak).
b) Gora jotzeko errekurtsoa, hautara, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita (Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 333. artikulua eta hurrengoak).
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita –Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 30., 114.1.c) eta 112.3 artikuluak eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 8., 10. eta 46. artikuluak–.
Funesen, 2026ko urriaren 27an.–Alkate udalburua, Ignacio F. Domínguez Martínez.
Iragarkiaren kodea: L2613933