2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EZKURRA
1/2026 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena
Ezkurrako Udalak, 2026ko urriaren 9an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2026ko 1. aurrekontu-aldaketaren espedientea, aparteko kreditua gaitzeko.
Espedientea idazkaritzan egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, eta udaleko iragarki-taulan, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.
Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aipatu espedientea behin betiko onetsitzat joko da, aurreko paragrafoan adierazitako jendaurreko aldia iragan ondoren.
Eta hori guztia argitara ematen da, aipatutako legeetan xedatutakoa bete dadin.
Ezkurran, 2026ko urriaren 14an.–Alkatea, Miren Jaione Zabalo Juantorena.
Iragarkiaren kodea: L2613487