2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LIZARRA
Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, 0000182/2026 prozedura laburtua
Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegiak udal honi errekeritu dio behar diren epatzeak egin ditzala, 182/2026 prozedura laburtuan. Prozedura horrek hizpide du Iker Echeverría Amondarainek jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Lizarra Festa Giro Taldearen izenean eta hura ordezkatuz, Lizarrako Udalaren ebazpenen kontra.
Azaldutakoarekin bat, interesdunak epatzen dira, ager daitezen bederatzi eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; hori dena, jasotako errekerimenduari jarraikiz, eta horrela betez uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikulua (lege horrek arautzen du administrazioarekiko auzien jurisdikzioa).
Lizarran, 2026ko urriaren 14an.–Alkatea, Marta Ruiz de Alda Parla.
Iragarkiaren kodea: L2613348