221. ALDIZKARIA - 2026ko azaroaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXABARRIKO KONTZEJUA

Etxabarriko Kontzejuak Allingo Udalaren esku uztea hirigintzako lizentzien arloko eskumenak

Etxabarriko Kontzejuak, 2026ko uztailaren 3an egin bilkuran, erabaki zuen hirigintzako lizentziak plangintzaren arabera emateko eskumena eskuordetzea, horretarako onetsitako hitzarmenari jarraikiz.

Etxabarriko Kontzejuak Allingo Udalaren esku uzten du hirigintzako lizentziak plangintzaren arabera emateko eskumena, legez kontzejuarena baita, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 39.c artikuluaren arabera.

Udalak bost urtez erabiliko du eskumen hori.

Argitara ematen da, orok jakin dezan, bat etorriz urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9. artikuluarekin (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea).

Etxabarrin, 2026ko urriaren 8an.–Kontzejuko burua, Ignacio Galdeano Ancín.

Iragarkiaren kodea: L2613713