2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DONEZTEBE
Karga-tasen, indizeen, koefizienteen eta ordenantza fiskalen aldaketak 2027rako. Hasierako onespena
Doneztebeko Udalak, 2026eko urriaren 26an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zituen 2027tik aurrera indarrean izanen diren karga-tasa, indize, koefiziente eta ordenanza fiskalen aldaketa.
Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta iragarki-taulan ere paratuko da, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin.
Jendaurrean egoteko epea iraganik inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu ez badu, hasiera batez onesteko erabakia behin betikoa bilakatuko da, eta behin betiko testua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
Donezteben, 2026ko urriaren 26an.–Alkatea, María Arantzazu Arregui Alberro.
Iragarkiaren kodea: L2613915