2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR TXIKIKO KONTZEJUA
Dirulaguntzak arautzen dituen ordenantza. Hasierako onespena
Zizur Txikiko Kontzejuak, 2026ko irailaren 1ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Dirulaguntzak arautzen dituen ordenantza.
Onetsitako espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak. Hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, aipatutako espedientea behin betiko onetsiko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Zizur Txikian, 2026ko urriaren 22an.–Kontzejuko burua, Luis Fernando Unceta Rivas.
Iragarkiaren kodea: L2613841