2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR TXIKIKO KONTZEJUA
2026ko aurrekontua. Hasierako onespena
Zizur Txikiko Kontzejuak, 2026ko urtarrilaren 26an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2026. urterako aurrekontu orokor eta bakarra, bai eta hura betearazteko oinarriak ere, eta xedatu zuen jendaurrean edukitzea hamabost egun baliodunean, erabaki honen ediktua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin bat (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Aditzera ematen da ezen, aipatu epea iragaten bada inork erreklamaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsitzat joko dela, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluarekin bat (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).
Zizur Txikian, 2026ko otsailaren 9an.–Kontzejuko burua, Luis Fernando Unceta Rivas.
Iragarkiaren kodea: L2613817