221. ALDIZKARIA - 2026ko azaroaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Bide publikoa zenbakitzea. Hasierako onespena

Alkatetzaren urriaren 19ko 500/2026 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi da udalerri honetako kale-tarteak zenbakitzea, honela:

Lizasoaingo Kontzejua:

–Lizasoaingo 8. poligonoko 250. lurzatia, 1. azpiarea: paseo Virgen de Legarra / Legarrako Ama Birjinaren pasealekua 1. Lizasoain.

(Mendebaldetik du sarbidea, eta bi etxebizitza ditu).

–Lizasoaingo 8. poligonoko 250. lurzatia, 1. azpiarea: paseo Virgen de Legarra / Legarrako Ama Birjinaren pasealekua 3. Lizasoain

(Hegoaldetik du sarbidea, eta etxebizitza bakarra du).

–Lizasoaingo 8. poligonoko 250. lurzatia: paseo Virgen de Legarra / Legarrako Ama Birjinaren pasealekua 5. Lizasoain.

Lurzoru urbanizagarriaren 1. sektorea; garapen urbanistikoa egiteko dago.

Hori dena, jarraikiz Idazkariordetzaren 2020ko apirilaren 29ko ebazpen bati, zeinak honako ebazpen hau argitaratu baitzuen: Ebazpena, 2020ko otsailaren 17koa, Estatistikako Institutu Nazionalaren Lehendakaritzarena eta Autonomia Erkidegoen eta Toki Erakundeen Lankidetzarako Zuzendaritza Nagusiarena, jarraibide teknikoak ematen dituena udalentzako udal-errolda kudeatzeari buruz.

Zenbakitzeko espedientea izanik, jendaurreko informaziorako epe bat irekitzen da, 20 egunekoa; nolanahi ere, ezagutzen diren interesdunei jakinarazi eginen zaie, aipatutako epean espedientea azter dezaten, egin ditzaten oharrak eta alegazioak, eta aurkez ditzaten egokitzat jotako justifikazioak eta agiriak. Hori dena, bat etorriz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluarekin (lege horrek hizpide du Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea).

Aurkeztutako erreklamazioei buruzko txostenak eginen dira, eta onetsi.

Oltza zendean, 2026ko urriaren 19an.–Alkatea, José María Cuende Vallejo.

Iragarkiaren kodea: L2613715