2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CASTEJÓN
26-00952 gora jotzeko errekurtsoa, Udalbatzaren osoko bilkura bat bertan behera uzteagatik
Castejóngo Udaleko zinegotzi María Cruz Martínez Pallardók 26-00952 gora jotzeko errekurtsoa jarri du Castejóngo Udalak 2026ko apirilaren 15eko ezohiko osoko bilkuran hartutako erabaki baten aurka, zeinaren bidez bertan behera utzi baitzen osoko bilkura bat.
Espedientean interesa duen orori aditzera ematen zaio hamar egun balioduneko epea izanen duela Nafarroako Administrazio Auzitegian agertzeko, errekurtsogileen uziei aurka egin nahi izanez gero, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Hori guztia, ikusirik zer dagoen xedatua urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 12.2 artikuluan (foru dekretu horren bidez onetsi zen uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea –Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa– garatzeko Erregelamendua, Nafarroako toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzearen arloan), betiere jarraikiz maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak haren II. kapituluari eman zion testuari.
Castejónen, 2026ko urriaren 16an.–Eskuordetutako alkateordea, Javier Pérez Echevarrieta.
Iragarkiaren kodea: L2613685