2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CASCANTE
Lurraren kontribuzioa eta herri-lurren kanona borondatez ordaintzeko epea, 2026ko bigarren seihilekoari dagokionez
Cascanteko (Nafarroa) Udaleko alkate udalburu Alberto Añón Jiménezek,
ADITZERA EMATEN DU:
Cascanteko Udalak kobratu behar ditu lurraren kontribuzioa eta herri-lurren kanona, 2026ko bigarren seihilekoari dagokionez.
Zergadunek beren banketxeetan helbideratutako ordainagiriak kargatuko dira kasuan-kasuan helbideratutako kontuan, eta helbideratu gabeko ordainagiriak, berriz, interesdunek ordaindu beharko dituzte diru-sarrera eginez, ordainagirian jasotzen den barra-kodearen bidez.
Hogeita hamar egun balioduneko epea ezartzen da borondatez ordaintzeko, iragarki hau argitaratzen denetik hasita. Borondatez ordaintzeko epea bukatuta, ordaindu gabeko ordainagiriak premiamendu bidez kobratuko dira, kasuan kasuko errekarguarekin, Tributuei buruzko Foru Lege Orokorraren 117. artikuluaren arabera.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Cascanten, 2026ko urriaren 14an.–Alkate udalburua, Alberto Añón Jiménez.
Iragarkiaren kodea: L2613352