221. ALDIZKARIA - 2026ko azaroaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Tasak, prezio publikoak eta herri-lurren kanona borondatez ordaintzeko epea. 2026ko bigarren seihilekoa

Aditzera ematen da kobratuko direla 2026ko bigarren seihilekoari dagozkion lurzoru, lurgain eta lurpeko aprobetxamenduak eta herri-lurretako aprobetxamenduen kanona, bat etorriz Toki Ogasunei buruzko Foru Legearekin eta Diru-bilketari buruzko Erregelamenduarekin.

Zerga hori ordaintzeko borondatezko epea izanen da 2026ko azaroaren 17tik abenduaren 17ra, biak barne.

Helbideratutako ordainagiriak 2026ko azaroaren 17an kobratuko dira.

Helbideratuta ez dauden ordainagiriak Caparrosoko Udalaren kontuetan ordainduko dira, Caixabanken edo Nafarroako Rural Kutxan, aipatutako epean.

Epe hori iragandakoan, premiamendu bidez kobratzeko izapideak abiaraziko dira.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Likidazio honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko azken egunaren biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko azken egunaren biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko azken egunaren biharamunetik hasita.

Caparroson, 2026ko urriaren 13an.–Alkate udalburua, Carlos Alcuaz Monente.

Iragarkiaren kodea: L2613311