221. ALDIZKARIA - 2026ko azaroaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Hiri-jarduketarako plan berezia, 1. poligonoko 85. eta 86. lurzatiak aldatzeko. Hasierako onespena

Burlatako Udaleko Gobernu Batzarrak, 2026ko urriaren 22an egin ohiko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea hiri-jarduketarako plan berezi bat Burlatako 1. poligonoko 85. eta 86. lurzatien hirigintza-determinazioak aldatzeko, eremuaren jabeek sustatuta.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, indarra duen legedian agindutakoari jarraikiz; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Burlatan, 2026ko urriaren 26an.–Alkatea, Berta Arizkun González.

Iragarkiaren kodea: L2613920