1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
691E/2026 EBAZPENA, urriaren 15ekoa, Osasuneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deklaratzen baita bete gabe utzi dela 2026. urtean Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko oinarrizko osasun laguntzako zentroetan ikerketa lana areagotzeko finantzaketa emateko deialdia, eta deialdi horri dagokion partida ezabatzen baita.
Osasuneko zuzendari nagusiaren uztailaren 2ko 428E/2026 Ebazpenaren bidez, finantzaketa emateko deialdi bat onetsi zen 2026. urtean ikerketa lana areagotzeko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko oinarrizko osasun laguntzako zentroetan. DDBN kodea: 918592. Ebazpen hori 2026ko 153. aldizkarian argitaratu zen, abuztuaren 6koan.
Ebazpen horretan, 30.000 euroko guztizko gastua baimendu zen deialdia finantzatzeko, 2026ko ekitaldiko Nafarroako Aurrekontu Orokorretako "Osasun langile publikoen ikerketa lana areagotzeko bekak" izeneko 512002 51300 4809 465102 partidari egotzi behar zitzaiona.
Osasun Departamentuko Ikerketa eta Berrikuntza Atalak egindako txostenean adierazten denez, deialdi horretan aurkeztutako eskaera ez da izapidetzeko onartu, eta, beraz, proposatzen da deialdia bete gabe uztea eta bertan behera uztea goian aipatutako gastua egiteko baimena.
Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.1.d) artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Bete gabe uztea 2026. urtean Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko oinarrizko osasun laguntzako zentroetan ikerketa lana areagotzeko finantzaketa emateko deialdia.
2. Bertan behera uztea 30.000 euroko gastua egiteko baimena, eta, hortaz, zenbateko hori askatzea 2026ko ekitaldiko Nafarroako Aurrekontu Orokorretako "Osasun langile publikoen ikerketa lana areagotzeko bekak" izeneko 512002 51300 4809 465102 partidatik.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
4. Ebazpen hau igortzea Ikerketa eta Berrikuntza Atalera, Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Kontabilitate Bulegora eta Ogasun Departamentuak Osasun Departamentuan duen kontu-hartzaileari.
5. Ebazpen honek ez du bide administratiboa amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Osasuneko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.
Iruñean, 2026ko urriaren 15ean.–Osasuneko zuzendari nagusia, Antonio López Andrés.
Iragarkiaren kodea: F2613605