221. ALDIZKARIA - 2026ko azaroaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Deialdia, dirulaguntzak emateko norgehiagokako araubidean, laguntza sozialak emateko, desgaitasuna duten herritarrak zentro okupazionaletara joan daitezen lagundutako garraioan, 2026rako. Laburpena

DDBN kodea: 936493.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra). Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/936493).

Burlatako Udalak, Tokiko Gobernu Batzarraren 2026ko urriaren 15eko erabaki baten bitartez, onetsi zuen deialdi bat, dirulaguntzak emateko norgehiagokako araubidean, laguntza sozialak emateko, desgaitasuna duten herritarrak zentro okupazionaletara joan daitezen lagundutako garraioan, 2026. urterako.

Onuradunak eta xedea: laguntza hauen xedea da joan-etorriak erraztea adimen-desgaitasuna duten Burlatako herritarrei, baldin %33ko edo hortik gorako adimen-desgaitasuna badute eta lagundutako garraioa erabili behar badute zentro okupazionalera joateko.

Oinarri arautzaileak: Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (identifikazio kodea: 936493) eta Udalaren web-orrian (https://www.burlada.es/eu/).

Betebeharrak: dirulaguntza hauek jaso ahal izateko, hauek dira nahitaezko betebeharrak:

a) Burlatako herrian egiazki bizitzea eta bertako udalerrian erroldatua egotea eskabidea aurkeztean, eta Udalaren erroldan alta emanda egotea laguntza hartzen den bitartean.

b) %33ko edo hortik gorako adimen-desgaitasuna izatea, eta hori hala dela frogatzea, Desgaitasun mailari buruzko ziurtagiri ofizialaren bidez (1971/1999 Errege Dekretuko baremoa).

c) Zentro okupazionalera ohikotasunez joatea.

d) Egunean izatea zerga betebeharrak, estatukoak, Nafarroako eta tokiko ogasunekoak eta Gizarte Segurantzakoak.

e) Pertsonak edo erakundeak ezin dira onuradun izan edo erakunde laguntzaile izan, baldin badaude Dirulaguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 10. artikuluan araututako egoeraren batean.

Eskabideak aurkezteko epea: eskabideak aurkezteko epea 15 egun naturalekoa izanen da, laburpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Laguntzen zenbatekoa: guztira justifikatuko kostuaren %75 izanen da diruz lagungarria; gainerako %25 erabiltzailearen kargura izanen da.

Deialdi honetarako kreditua: 3.500,00 euro, Udalaren aurrekontu arruntaren 23181 4800001 partidaren kargura.

Dirulaguntzak emateko baldintza izanen da kreditu erabilgarria izatea indarrean den aurrekontu arruntean.

Burlatan, 2026ko urriaren 20an.–Alkatea, Berta Arizkun González.

Iragarkiaren kodea: L2613751