221. ALDIZKARIA - 2026ko azaroaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Ekonomia-jardueren gaineko 2026ko zerga borondatez ordaintzeko epea

Aditzera ematen da 2026ko azaroaren 27an bukatuko dela ekonomia-jardueren gaineko 2026ko zergaren kuotak borondatez ordaintzeko epea. Hori dena, jarraikiz Toki Ogasunei buruzko Foru Legean eta Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduan ezarritakoari.

Helbideratu gabeko ordainagiriak ordaindu daitezke Caixabanken, Rural Kutxaren edo Laboral Kutxaren edozein bulegotan, ezarritako ordutegian, dagokion ordainagiria aurkeztuta, edo ordainagiriaren gibelaldean adierazten diren bestelako eratan (informazio gehiago Udalaren web-orrian: www.burlada.es/eu/).

Borondatezko epearen azken egunean aurkeztuko dira ordainagiri helbideratuak, kobratzeko.

Epe hori iraganik, ordaindu ez diren ordainagiriek sortuko dituzte legearen araberako errekarguak eta interesak, eta premiamendu bidez kobratuko dira.

Likidazio honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko azken egunaren biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu behar baitzaio Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko azken egunaren biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko azken egunaren biharamunetik hasita.

Burlatan, 2026ko urriaren 20an.–Alkatea, Berta Arizkun González.

Iragarkiaren kodea: L2613725