2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BURLATA
26-01537 gora jotzeko errekurtsoa, atseden-egunekin bat datozen ordaindutako jaiegunengatiko konpentsazio-eskaera bat ukatzeari buruzkoa
Rubén Velasco Frailek, bere izenean, 26-0537 gora jotzeko errekurtsoa jarri du Burlatako Udaleko Alkatetzaren 2026ko uztailaren 3ko ebazpen baten aurka, eta, hortaz, Nafarroako Administrazio Auzitegiak errekurtso horri lotutako administrazio-espedientea bidaltzeko eskatu dio Burlatako Udalari. Ebazpen horren bidez, ukatu egin zitzaion atseden-egunekin bat datozen ordaindutako jaiegunengatiko konpentsazio-eskaera bat.
Ediktu bidez ematen da argitara, babes harturik 6/1990 Foru Legea garatzeko erregelamenduaren II. kapitulua (uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea, Toki Administrazioari buruzkoa; 279/1990 Foru Dekretuaren bidez arautu zen foru lege hori garatzeko erregelamendua, Nafarroako toki-erakundeen egintzak eta erabakiak aurkaratzearen arloan garatu ere), eta pertsona kopuru zehaztugabe bat xede duen administrazio-egintza izateagatik, jarraikiz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45.1.a artikuluari (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea).
Honen bidez, interesdun guztiak epatzen dira, interesdun gisa ager daitezen hamar egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iruñea, Iturrama kalea 10; sarrera, Ezkirotz kaletik), aipatutako espediente administratiboan.
Jakinarazi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Burlatan, 2026ko urriaren 20an.–Alkatea, Berta Arizkun González.
Iragarkiaren kodea: L2613706