221. ALDIZKARIA - 2026ko azaroaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

108E/2026 FORU AGINDUA, urriaren 17koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, behin betiko onesten duena Azkoiengo udal plan orokorraren aldaketa. Aldaketak Azkoiengo 1. poligonoko SS-6.2 AR4 azpisektoreko 712. eta 1372. lurzatiei eta 1. poligonoko 659. eta 1181. lurzatiei eragiten die, eta Azkoiengo Udalak sustatu du.

Azkoiengo Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Lurralde Kohesiorako Departamentuan, behin betiko onets dadin.

Espedientearen xedea da 1. poligonoko (SS-6.2 AR-4) 712. eta 1372. lurzatien sailkapena aldatzea, 712. lurzatian dagoen eraikinari antolamenduz kanpoko eraikin izaera kentzea, SS-6.2 azpisektorearen antolamendua kentzea eta haren mugaketa aldatzea, 712. eta 1372. lurzatiak kanpoan utziz, eta 1. poligonoko 1181. eta 659. lurzatien erabilera aldatzea.

Ingurumeneko zuzendari nagusiaren uztailaren 13ko 659E/2025 Ebazpenaren bidez, Azkoiengo industria-lurzoruaren aldaketa egituratzaileari buruzko ingurumen txosten estrategikoa eman zen, ingurumen ukipenik eragiten ez duela iritzita.

Ebazpen hori 2025eko 159. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 11koan.

Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa, bai eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren txostena ere, bidezkoa da espedientea behin betiko onestea.

Azaldutakoarekin bat, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura ezartzen duen azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretuan xedatutakoari jarraikiz,

AGINTZEN DUT:

1. Behin betiko onestea Azkoiengo udal plan orokorraren aldaketa. Aldaketak Azkoiengo 1. poligonoko SS-6.2 AR4 azpisektoreko 712. eta 1372. lurzatiei eta 1. poligonoko 659. eta 1181. lurzatiei eragiten die, eta Azkoiengo Udalak sustatu du.

2. Foru agindu hau espedientearen sustatzaileari eta Ingurumen Eraginaren Atalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Azkoiengo Udalera igortzea, jakinaren gainean egon dadin eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta, zehazki, dagokion hirigintza araudia argitara dezan Nafarroako Aldizkari Ofizialean, hala, onetsitako hirigintza tresnak indarra har dezan.

4. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Administrazio publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, legezkotasunaren kontrolerako onespen egintza honen aurka, hilabeteko epean, foru agindu hau jakinarazi edo, hala badagokio, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Onetsitako hirigintzako araudiaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, dagokion udalak eskaturik, edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

5. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2026ko urriaren 17an.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Óscar Chivite Cornago.

Iragarkiaren kodea: F2613661