2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AIEGI
Hiri-jarduketarako plan berezia 2. poligonoko 1136. lurzatitik 1141.era, Iruñeko Merindadearen kalean. Jendaurrean jartzea
Gobernu Batzarraren erabaki bidez, 2026ko urriaren 16an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zen hiri-jarduketarako plan berezi bat, helburu duena Aiegiko Udalaren Hirigintza Planeko determinazio xehatuak aldatzea. Sustatzailea Promociones Jabeya SL da.
Zehazki, jarduketa hauek proposatzen ditu:
–S1 sektoreko 4. eta 5. etxe-sailak 6 orubez osatuak daude, eta orube horiek sarrera bereiziak izaten ahal dituzte, baina aldez aurretik fatxaden azterketa komuna izan behar dute, Udalak onetsia. Orubeetan zenbat aparkaleku plaza eskatzen diren ikusita, orubeetarako 6 sarrera egin beharrean, egokiagoa dirudi bakarra egitea, horrela, mugimendu guztiak sarrera bakarrean batuz, askoz eragin txikiagoa izanen delako bideen egungo antolamenduan eta lur gaineko aparkalekuetan. Beheko solairuetako erabileren forma estuak galarazi egiten du kaletik orubeetara sartzeko arrapala bana eraikitzea. Horregatik, konponbide mankomunatua bilatu behar da, etxe-sail mugakideetan egindakoaren antzera (partez eraikia dagoen 3. etxe-sailean bezala).
–5. etxe-sailaren forma puntazorrotzak arazoak eragiten ditu: etxebizitzek eguneroko bizitzarako oso deserosoak diren formak izatea, Aiegiko hego-ekialdeko espazio libreen eremuan (2-1275 lurzatia) bistak gehiago etetea, eta eraikuntza kostuak izugarri handitzea; hori guztia, ageriko onurarik gabe, ez hiriarentzat ez azken erabiltzaileentzat.
–Plan partzialean marraztutako portxeen formalizazioak inguruko kaleekiko babespeko loturarik gabe uzten du; tamainaren aldetik desoreka dago, auzoko beste portxe batzuekin alderatuta; eta eraikuntza kostu handiagoak ekartzen ditu, espazio publikoen erabilera hobetzen ez duten espazio gaindimentsionatuak egin beharragatik.
–Etxe-sail bakoitzak ezarria duen etxebizitza kopuruaren mugak ez du uzten du eskaintza dibertsifikatuagoa egiten erosleei begira eta, beraz, ez zaie hain ongi egokitzen egungo familien beharrei, familia txikiagoak eta askotarikoak direnez; betiere, planak planteatzen duen aprobetxamenduaren barnean.
–Pandemiaren esperientziaren ondoriozko erabilera berriei egokitzeko, komenigarritzat ikusi da etxebizitzetan barnealdearen eta kanpoaldearen arteko trantsizio eremuak planteatzea, erabiltzaileen bizimodua aberastuko duten terraza-esekileku txikiekin, orain arte eraikitako estandarretatik aterata.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta Nafarroan editatzen diren egunkarietan eta udal honen egoitza elektronikoan ere emanen da argitara; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1.a) artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkez daitezke, eta espedientea ikusgai egonen da udal honen Idazkaritzaren bulegoetan eta egoitza elektronikoko gardentasun atarian, esteka honen bidez: https://ayegui-aiegi.sedelectronica.es.
Aiegin, 2026ko urriaren 16an.–Alkatea, Leonardo Camaces Murillo.
Iragarkiaren kodea: L2613744