2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARTABIAKO KONTZEJUA
Artabiako Kontzejuak Allingo Udalaren esku uztea hirigintzako lizentzien arloko eskumenak
Artabiako Kontzejuak, 2026ko maiatzaren 27an egin bilkuran, erabaki zuen hirigintzako lizentziak plangintzaren arabera emateko eskumena eskuordetzea, horretarako onetsitako hitzarmenari jarraikiz.
Artabiako Kontzejuak Allingo Udalaren esku uzten du hirigintzako lizentziak plangintzaren arabera emateko eskumena, legez kontzejuarena baita, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 39.c artikuluaren arabera.
Udalak bost urtez erabiliko du eskumen hori.
Argitara ematen da, orok jakin dezan, bat etorriz urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9. artikuluarekin (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea).
Artabian, 2026ko urriaren 8an.–Kontzejuko burua, Oscar Julián Olivan Ocariz.
Iragarkiaren kodea: L2613714