2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARBEITZAKO KONTZEJUA
Arbeitzako Kontzejuak Allingo Udalaren esku uztea hirigintzako lizentzien arloko eskumenak
Arbeitzako Kontzejuak 2026ko ekainaren 30ean egindako bilkuran, erabaki zuen eskuordetzea hirigintzako lizentziak emateko eskumenak, plangintzaren arabera, jarraikiz horretarako onetsitako hitzarmenari.
Arbeitzako Kontzejuak Allingo Udalaren esku uzten ditu honako eskumen hauek, zeinak legez bereak baititu, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 39. artikuluari (Toki Administrazioari buruzko Foru Legea): hirigintzako lizentziak plangintzaren arabera ematearen arloko eskumenak.
Bost urtez erabiliko du eskumen hori.
Argitara ematen da, orok jakin dezan, bat etorriz urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9. artikuluarekin (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea).
Arbeitzan, 2026ko urriaren 8an.–Kontzejuko burua, Fernando Pagola García.
Iragarkiaren kodea: L2613710