2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALLIN
Arbeitzako Kontzejuaren eskumenen eskuordetzea onartzea, hirigintzako lizentzien arloan
Allingo Udalak, 2026ko urriaren 1ean egindako bilkuran, erabaki zuen onartzea Arbeitzako Kontzejuak eskumen batzuk uztea Udalaren esku, horretarako onetsitako hitzarmenaren arabera. Hona hemen, laburturik, eskumenen banaketa:
Arbeitzako Kontzejuak Allingo Udalaren esku uzten ditu honako eskumen hauek, zeinak legez bereak baititu, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 39. artikuluari (Toki Administrazioari buruzko Foru Legea): hirigintzako lizentziak plangintzaren arabera ematearen arloko eskumenak.
Bost urtez erabiliko du eskumen hori.
Argitara ematen da, orok jakin dezan, bat etorriz urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9. artikuluarekin (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea).
Amillaon, 2026ko urriaren 8an.–Alkate udalburua, M.ª Lourdes Lana Goñi.
Iragarkiaren kodea: L2613711