2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
GARES
Oposizioa, arkitekto teknikoaren (aparejadorea) plaza bat txanda irekian betetzeko. Akats zuzenketa
Garesko Udaleko alkateak, 2026ko urriaren 9an, 493. Ebazpena eman zuen. Hona hemen:
Ikusirik espedientean dauden dokumentuak eta kontuan harturik aurrekari hauek:
Lehenbizikoa.–Alkateak 2026ko maiatzaren 22an emandako 255. Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen, oposizio bidez betetzeko arkitekto teknikoaren (aparejadorea) plaza bat, txanda irekian (ebazpena 2026ko 113. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 11n).
Bigarrena.–Atzeman da onetsitako oinarrien I. eranskinean akats material bat dagoela; hain zuzen, aipatu deialdiaren ezaugarrien taulan, lehen ariketako kalifikazioen puntuazioa ez baita zehatza (deialdi horren bidez bete nahi da Garesko Udalaren zerbitzuko arkitekto teknikoaren –aparejadorea– plaza bat).
Hortaz, atzemandako akats materiala zuzendu behar da, jarraikiz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109. artikuluari (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea). Izan ere, artikulu horretan esaten denez, administrazio publikoek, ofizioz edo interesdunek eskatuta, noiznahi zuzentzen ahal dituzte beren egintzetako akats materialak, egitatezkoak edo aritmetikoak.
Azaldutakoarekin bat,
EBAZTEN DUT:
1. Zuzentzea deialdiaren I. eranskineko 2. puntuan (Oposizioko probak) atzemandako akats materiala. Hona hemen behin betiko testua:
2.–Oposizioko probak.
Oposizioaldiak bi proba izanen ditu, biak ala biak baztergarriak.
LEHEN ARIKETA | BIGARREN ARIKETA |
Proba teorikoa izanen da, eta test motako galdetegi bat erantzun beharko da idatziz, deialdi honen II. eranskinean agertzen diren gaiei buruz (64 galdera izanen ditu). Galdera bakoitzari erantzuteko lau aukera eskainiko dira, baina bakarra izanen da zuzena | Lau ariketa egin beharko dira idatziz, II. eranskineko gai zerrendako gaiei buruz. Epaimahaikideek prestatuko dituzte ariketak, alderdi teorikoak eta praktikoak sartuta |
Gehieneko iraupena: epaimahaiak ezarriko du probaren hasieran | Gehieneko iraupena: 4 ordu |
Gehieneko kalifikazioa: 40 puntu | Gehieneko kalifikazioa: 60 puntu; 15 puntu ariketa bakoitzean |
Gutxieneko kalifikazioa: 20 puntu | Gutxieneko kalifikazioa: 30 puntu; bazter geldituko dira ariketaren batean zero puntu lortzen dutenak |
Erantzun zuzena: 0,625 Erantzun okerra: -0,15 | |
Proba honetan izangaiek boligrafoa (urdina edo beltza) eta arkatza erabiltzen ahalko dituzte soilik | Boligrafo urdinaz edo beltzaz gain, marrazketa teknikoko materiala ere erabiltzen ahal da, hala nola eskalimetroa, erregela, eskuaira, kartaboia, arkatzak eta borragoma, baita kalkulagailu programagarria eta deialdiko gai-zerrendan aipatzen den legedia ere |
2. Agintzea ebazpen hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta Garesko Udalaren atarian (deialdiaren web-fitxan) eta iragarki-taulan.
Erabaki honen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
Garesen, 2026ko urriaren 13an.–Alkatea, Itziar Imaz Artazcoz.
Iragarkiaren kodea: L2613253