221. ALDIZKARIA - 2026ko azaroaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

UHARTE

Oposizio-lehiaketa, atezainen bi plaza betetzeko

Alkateak 2026ko urriaren 5ean emandako 2026-1279 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen, oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko zerbitzu anitzetako (atezaina) bi plaza.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Uharten, 2026ko urriaren 14an.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotés.

Deialdia eginen da jarraikiz aplikatu beharreko araudiari eta oinarri hauetan ezarritakoari.

OINARRIAK

1.–Deialdiaren xedea.

1.1. Deialdi honen xedea da oposizio-lehiaketa bidez betetzea atezainen bi plaza; bata funtzionarioen araubidekoa da, eta, bestea, lan-araubidekoa. 40.16 eta 90.03 zenbakiak dituzte udal plantilla organikoan, hurrenez hurren, eta txanda hauetan banatuko dira:

  • Plaza bat txanda irekian.
  • Plaza bat igoera-txandan.

Igoera-txandako plaza bete gabe gelditzen bada, izangaiak ez iristeagatik hautaprobak gainditzeko behar den gutxieneko puntuaziora, plaza hori txanda irekikoari gehituko zaio.

Era berean, izapidetzen ari den atezainen lekualdatze-lehiaketa bukatutakoan plazaren bat hutsik gelditzen bada, deialdi honetan sartuko dira plaza hori edo horiek, Alkatetzaren ebazpen baten bidez. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratuko da, Uharteko Udalaren egoitza elektronikoan.

Bestalde, deialdi honen bidez, zerrendak osatu nahi dira, aldi baterako kontratazioak egiteko, prozeduran plazarik lortzen ez duten izangaiekin. Oposizio-lehiaketaren emaitzekin zerrenda bat eratuko da, Udalak etorkizunean aldi baterako kontratuak egin behar dituenean erabiltzeko. Kasu horretan, kontratuak eginen dira puntuazio-ordenaren arabera, eta une oro errespetatuz zerrendak kudeatzeko barne-araudia, kontratua egiteko unean indarrean dagoena.

1.2. Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da, eta noiznahi aldatzen ahalko dute administrazioko organo eskudunek.

1.3. Lanpostuak D mailari dagozkion ordainsariak izanen ditu, uztailaren 4ko 158/1984 Foru Dekretuan eginiko sailkapenaren arabera, bai eta Udaleko plantilla organikoan ezarritako ordainsari osagarriak ere.

Lana bi txandatan eginen da, eta astero aldatuko da txanda:

–A txanda (Virgen Blanca ikastetxea): astelehenetik ostegunera, 8:20tik 12:30era eta 13:50etik 17:00etara; ostiraletan, 07:30etik 14:50era.

–B txanda (kultur etxea): astelehenetik ostiralera, 13:40tik 21:00etara.

–Noizean behin, larunbat goizean edo jaiegunetan ere lan egin beharko da. Halakoetan, konpentsazioak jasoko dira.

1.4. Honako hauek dira, besteak beste, hautatutako izangaiek bete beharreko eginkizun nagusiak:

–Eskolazaina:

  • Sarrera kontrolatzea eta arreta ematea: ikasleei, irakasleei eta erabiltzaileei arreta ematea, sarrerak kontrolatzea, instalazioak ireki eta ixtea, argiak, arreta telefonikoa.
  • Mantentze-lanak eta zaintza: elektrizitateko, iturgintzako eta zurgintzako lehen mailako konponketak egitea; landareak eta berdeguneak zaintzea; berogailua eta ur beroa abian jartzea eta legionella kontrolatzea. Matxura handien berri ematea Udalari.
  • Logistika eta bestelako zereginak: patioa egunero garbitzea, paperontziak hustea, garbiketari lotutako gorabeherak kudeatzea, materialak jasotzea eta banatzea, fotokopiak, kanpoko kudeaketak, eta, noizbehinka, udaleko beste eraikin eta zerbitzuetan laguntzea.

–Kulturako atezaina (kultur etxea eta Plazaldea):

  • Espazioak eta giltzak kudeatzea: aretoen erabilera koordinatzea eta kontrolatzea, irekitzea eta ixtea, klimatizazioa, biltegien inbentarioa urtean behin egitea eta giltzak gordetzea/erregistroa egitea (eskuzkoak eta automatikoak).
  • Mantentze-lanak eta muntaketak: oinarrizko mantentze-lanak, aretoak, erakusketak eta ekipamendu teknikoa (ikus-entzunezkoak, proiekzioak) prestatzea eta muntatzea,.
  • Txartel-leihatila eta jendeari harrera egitea: izen-emateak, sarrerak saltzea (ticketing), astero diruaren eta diru-sarreren kontaketa egitea, eta jendeari informazioa ematea (aurrez aurre eta telefonoz).
  • Jardueretan laguntza ematea eta hedapena egitea: kartelak eta agenda zabaltzea, laguntza tekniko eta logistikoa ematea artistei eta ekitaldietako antolatzaileei (eta, noizbehinka, jaiegunetan eta lanorduetatik kanpo ere), argazki-artxiboa eta oinarrizko administrazio-lanetan laguntzea.

Dagozkien lanpostu, titulazio eta mailarekin bat Uharteko Udalak agintzen dizkien gainerakoak.

1.5. Oposizio-lehiaketa honetan onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Espainiarra izatea, edo Europar Batasuneko beste estatu batekoa, edo langileen zirkulazio librea aplikatzen den eremuko estatu batekoa, Europar Batasunak izenpetutako eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunak direla medio.

Orobat, parte har dezakete espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatuetako herritarren ezkontideek, edo aipatu nazioarteko itunen aplikazio eremuan sartutako estatuetako herritarren ezkontideek, baldin zuzenbidez bananduta ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, baldin zuzenbidez bananduta ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira, edo hortik gorakoak, haien kontura biziz gero.

b) Hamasei urteak beteak izatea, eta ez gainditzea erretiroa nahitaez hartzeko ezarritako gehieneko adina.

c) Eskola Graduatuko titulua, Lanbide Heziketako lehen mailako titulua edo horien baliokidea izatea, edo eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean titulu hori eskuratzeko moduan egotea.

Tituluak atzerrian lortu badira, homologazioa frogatzen duen agiria eduki beharko da.

d) Behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea, bete behar diren eginkizunetan aritzeko.

e) Euskararen ezagutza frogatzea. Udalaren 2. hizkuntza eskakizuna izanen da. Eskatzen dutenek euskara-azterketa bat egin ahal izango dute eskatutako maila frogatzeko.

f) Ez egotea desgaitua edo baztertua eginkizun publikoetan jarduteko, eta ez egotea administrazio publiko baten zerbitzutik kendua.

g) Sexu-izaerako delituen ziurtagiri negatiboa edukitzea.

Baldintza hori betetzen dela frogatuko da Sexu Delitugileen Erregistro Zentralaren ziurtagiri negatiboa aurkeztuz (erregistro hori arauturik dago abenduaren 11ko 1110/2015 Errege Dekretuaren bidez).

Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek frogatu beharko dute ez dutela diziplina-zehapenik edo kondena penalik, galarazten dienik beren estatuko funtzio publikoan sartzea.

1.6. Lanpostua eskuratzen duten izangaiek frogatu beharko dute aipatutako baldintza horiek betetzen dituztela, deialdi honetako 7. oinarrian ezartzen diren epean eta moduan. Baldintzak bete beharko dituzte, hain zuzen ere, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, eta horien jabe izan beharko dute hautapen-prozesuak iraun bitartean eta kontratazioa egiten den arte.

2.–Eskabideak.

2.1. Uharteko Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira deialdian parte hartzeko eskabideak, aurrez aurre edo elektronikoki, hogei egun naturaleko epean, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskabideak lotuko zaizkio deialdi honen I. eranskin gisa argitaratutako ereduari, eta haietan izangaiek adierazi beharko dute betetzen dituztela baldintza guzti-guztiak, eskabideak aurkezteko epearen azken egunean.

2.2. Eskabideari gehituko zaio nortasun agiri nazionalaren fotokopia, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen agiri ofizial baliokidearena, gidabaimenaren fotokopia, eskatutako titulazio akademikoa, lan-bizitzaren ziurtagiria eta izangaiak lehiaketaldian baloratzea nahi dituen merezimenduen frogagiriak. Aski izanen da agirien kopia soilak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak okerrak edo faltsuak badira, eskatuko dira behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

2.3. Agiri horiek modu telematikoan aurkeztuz gero, fitxategiak banan-banan aurkeztu beharko dira, eta jarri beharko zaie beren edukiarekin bat datorren izena.

2.4. Orobat, eskabideari ordainagiri bat erantsiko zaio, frogatzen duena espedientea formalizatzeko eta azterketa eskubideetarako 7,00 euro ordaindu direla (ordainketa egiteko kontua: ES59 3008 0087 74 1447560721). Ordainagirian "ATEZAIN deialdiaren tasa" idatzi behar da. Tasa, ordaindu ondoren, ez da itzuliko. Tasa ordaintzen ez bada, izangaia bazterturik geldituko da. Salbuetsita egonen dira izena emateko unean langabezian daudela frogatzen dutenak.

2.5. Desgaitasuna duten izangaiek horren frogagiriak aurkeztu beharko dituzte, etorkizunean eginen diren deiei begira.

2.6. Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

2.7. Desgaitasun aitortua duten izangaiek egokitzapenak eskatzen ahalko dituzte, denbora eta baliabideen aldetik, ariketak egin ahal izateko, hala behar izanez gero. Halakoetan, eskabidean adierazi beharko dute, beste orrialde batean, zer nolako desgaitasuna duten eta zer egokitzapen eskatzen dituzten.

3.–Izangaiak onartzea eta erreklamazioak.

3.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Uharteko Udaleko alkateak ebazpen bat emanen du, onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta aginduko du Udalaren web-orrian argitaratzeko.

3.2. Izangai baztertuek 10 egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrendak argitaratzen direnetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko.

3.3. Izangai bazterturik ez bada, alkateak ebazpen bat emanen du onartuen behin betiko zerrendak zuzenean onesteko.

3.4. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta haiek ebatzi ondoren, Uharteko Udaleko alkateak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Udalaren web-orrian argitaratzeko aginduko du.

4.–Kalifikazio-epaimahaiaren osaera, eraketa eta jarduna.

Epaimahaiburua: Alfredo Arruiz Sotés, Uharteko Udaleko alkatea, edo hark izendatzen duen pertsona.

Epaimahaikidea: Txemari Zurbano Peñas, Udaleko zerbitzu anitzetako arduraduna, edo hark izendatzen duena.

Epaimahaikidea: Juan Andrés Viedma Feligreras, Udaleko zerbitzu anitzetako administraria, edo hark izendatzen duena.

Epaimahaikidea: Udaleko sindikatuen ordezkaritzak izendatutako pertsona, edo hark izendatzen duena.

Epaimahaikidea: Idazkaria: Gustavo Jiménez Martín, Udaleko Giza Baliabideetako kudeatzailea, edo hark izendatzen duena.

4.1. Epaimahaia hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da.

4.2. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, bertan ez badago kideen gehiengo osoa gutxienez.

4.3. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdi honen oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruzko auzi guztiak.

4.4. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izaten ahalko du proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diete laguntza epaimahaikoei.

5.–Oposizio-lehiaketaren nondik norakoak.

5.1. Oposizio-lehiaketak bi fase izanen ditu: lehiaketaldia eta oposizioaldia; lehenbizi lehiaketaldia eginen da. Oinarri hauetan adierazi bezala eginen dira.

5.2. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpen berean zehaztuko da non, noiz eta zer ordutan hasiko diren oposizioaldiko ariketak. Gainerako proben iragarkiak Udalaren web-orrian argitaratuko dira.

6.–Lehiaketaldia.

6.1. Lehiaketaldia ez da baztertzailea. Lehiaketaldiaren helburua da izangai bakoitzaren merezimenduak baloratzea, eta gehienez ere 15 puntu emanen dira, baremo honekin bat:

a) Laneko esperientzia, 10 puntu gehienez.

Atezain-lanetan egindako zerbitzuengatik (mantentze-lanak), enpresa pribatu edo administrazio publiko batean: 2 puntu, urte oso bakoitzeko.

Zerbitzu anitzetako enplegatu gisa egindako zerbitzuenagatik (aurreko paragrafoan aipatutakoez bestelako mantentze-lanak), enpresa pribatu edo administrazio publiko batean: 1,5 puntu, urte oso bakoitzeko. Gehienez ere, 8 puntu.

Urtebetetik beherako lanaldiak hainbanatu eginen dira, modu proportzionalean. Laneko esperientzia frogatuko da honako hauek aurkeztuz: enpresa edo administrazio kontratatzailearen ziurtagiria, lan-bizitza gehituta.

Enpresa edo administrazio kontratatzailearen ziurtagirietan hauek jaso beharko dira: kategoria profesionala eta lan egindako denboraren hasiera eta amaiera data zehatzak.

Laneko esperientzia baloratzeko oharrak:

1. Soilik baloratuko dira eskabideak aurkezteko epea bukatu aurretik gauzatu diren merezimenduak.

2. Aldi berean bi kontratu edo gehiago egon badira, izangaiari puntu gehien ematen diona baloratuko da soilik.

b) Prestakuntza (5 puntu gehienez).

Lanpostuari lotutako prestakuntza-ekintza bakoitzeko (barnean direla laneko arriskuen prebentzioari, zerbitzu anitzei edo oinarrizko informatikari buruzkoak):

  • 20 eta 39 ordu artean (baina 40 ordura iritsi gabe): 1 puntu.
  • 40 ordu eta 99 ordu artean (baina 100 ordura iritsi gabe): 1,5 puntu.
  • 100 ordu eta hortik gorako iraupena badute: 2 puntu.

Izangaiek merezimendu horiek aurkeztu beharko dituzte eskabidea aurkezten den unean.

6.2. Epaimahaiak noiznahi eska ditzake izangaiek alegatutako merezimenduen gaineko azalpen eta datu osagarriak.

7.–Oposizioaldia.

7.1. Oposizioaldiak ariketa hauek izanen ditu, eta gehienez ere 85 puntu lortzen ahalko dira. Oposizioa ez da hasiko 2027ko otsaila baino lehen.

7.2. Lehenbiziko probak ariketa bakarra izanen du. Galdera sorta bati erantzun beharko zaio; zenbait aukera emanen dira erantzuteko, baina horietako bakarra izanen da zuzena. Galderak izanen dira II. eranskinean ageri diren gaiei buruzkoak. Erantzun okerrek puntuak kenduko dituzte, epaimahaiak proba hasi aurretik ezarritako proportzioan. Ariketa honetan, gehienez ere, 35 puntu lortzen ahalko dira, eta bazterturik geldituko dira 17,5 puntura iristen ez diren izangaiak.

7.3. Bigarren ariketan proba praktiko edo teoriko-praktiko bat edo batzuk egin beharko dira, lotuta egonen direnak lanpostuko zereginekin. Ariketa horren gehieneko puntuazioa 50 puntukoa izanen da.

7.4. Proba hauek egiteko ez da inolako testurik erabiltzen ahalko, ezta bestelako materialik ere, bolaluma izan ezik.

7.5. Dei bakarraren bidez eginen dira oposizioaldiko proba guztiak, eta izangaiak nortasun agiri nazionala aldean dutela agertuko dira, nork bere nortasuna behar bezala frogatzeko. Oposiziotik baztertuko dira iragarritako egun, ordu eta tokietan agertzen ez diren izangaiak, arrazoia edozein delarik ere.

7.6. Hautaprobak egiteko, behar diren eta posible diren egokitzapenak eginen dira desgaitasun aitorturen bat dutenentzat, denbora eta baliabideen aldetik, eskabidean azaldutakoaren arabera.

8.–Probak gainditu dituztenen zerrenda, kontratatzeko proposamena, eta agirien aurkezpena.

8.1. Ariketaren kalifikazioa egindakoan, epaimahaiak jendaurrean jarriko du Uharteko Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian gainditu dutenen zerrenda, lortutako puntuazioaren hurrenkeran, izangai bakoitzak lehiaketaldian eta oposizioaldian lortutako puntuazioak batuz, eta puntuaziorik handiena lortu duen izangaia kontratatzeko proposamena eginen dio deialdia egin duen organoari.

8.2. Emaitzak argitara eman eta 10 egun balioduneko epearen barrenean, proposatutako izangaiak honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu Udalaren erregistro orokorrean:

a) Deialdiaren 2. oinarrian eskatzen den tituluaren kopia konpultsatua, edo hura eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekinarena.

b) Zinpeko adierazpena edo adierazpen solemnea, adierazten duena ez dagoela desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko, eta ez dagoela inongo administrazio publikoren zerbitzutik kendua.

c) Osasun ziurtagiria, erakusten duena ez duela eritasunik edo akats fisikorik nahiz psikikorik, galarazten dionik karguaren eginkizunetan aritzea, jarraikiz deialdiko lanpostuan gauzatu beharreko jardueretarako ezarritako osasun protokoloei. Ezin izanen dira kontratatu aipatutako osasun azterketan "gai" kalifikazioa ez duten izangaiak.

d) Zin egitea edo hitzematea Nafarroako Foru Eraentza begiratuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela eta karguaren eginkizunak zintzo beteko dituela.

Izangaiek Espainiako nazionalitatea ez badute, zinpeko deklarazio bat aurkeztu beharko dute, adierazteko ez dutela diziplina-zehapenik edo zigor penalik, eragozten dienik sartzea beren estatuko funtzio publikoan.

e) Hala behar badu, Uharteko Udalak eskatzen dituen agiri osagarriak.

8.3. Aipatutako epearen barrenean agiriak aurkezten ez badira (salbu aski arrazoitutako ezinbesteko kasuetan), izangaia ezin izanen da kontratatu eta, beraz, haren jarduketa guztiak deuseztaturik geldituko dira, galarazi gabe legokiokeen erantzukizuna.

8.4. Aurreko apartatuan aurreikusitako kasuan, Uharteko Udalak lanpostua beteko du zerrendan ondo-ondotik heldu den izangaiarekin, hots: hautaprobak gainditu dituztenen zerrendan (9.1 apartatuan aipatzen den horretan) ondo-ondotik heldu den izangaiarekin.

9.–Kontratazioa.

9.1. Hautapen-prozesua bukatu eta izangaiak aurreko oinarrian aipatzen diren agiriak aurkeztu ondoan, alkateak kontratatu eginen du.

9.2. Deialdiaren emaitza Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

9.3. Hautatutakoak alkatetzaren ebazpenean adierazitako egunean sinatu beharko du kontratua. Epe horretan kontratua formalizatzen ez bada (salbu ezinbesteko kasuetan), galduko dira kontratatuak izateko eskubide guztiak. Horrelakorik gertatuz gero, 8. oinarrian ezarritakoari jarraituko zaio.

10.–Aldi baterako kontratazioetarako izangaien zerrenda.

Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluan ezarritakoarekin bat, Uharteko Udaleko alkateak aldi baterako kontratazioak egiteko izangaien zerrenda hauek eratuko ditu, deialdi honetan ezarritako prozedurari jarraikiz:

–Probak gainditu baina plazarik eskuratu ez duten izangaien zerrenda.

–Hautapen-prozesuko ariketa guztiak gainditu ez baina puntuazio osoaren %30 lortu duten izangaien zerrenda.

11.–Aldi baterako kontratuetarako izangaien zerrendak osatzeko prozedura.

Kalifikazio-epaimahaiaren espedientea jasota, Uharteko Udaleko alkatearen ebazpen baten bidez onetsiko dira, hala behar badu, aldi baterako kontratazioak egiteko zerrenda hauek:

a) Probak gainditu arren plazarik eskuratzen ez dutenen zerrenda.

b) Hautapen-prozesuko ariketa guztiak gainditu ez dituzten izangaien zerrenda, hau da, gainditu ez eta plazarik gabe gelditu diren izangaien zerrenda, baldin eta puntuazio osoaren %30 lortu badute.

Udalak eskatzen ahalko du deialdiaren 2. oinarrian eskatzen den tituluaren fotokopia konpultsatua edo titulua lortzeko eskubideen ordainagiriarena edo egoki irizten dion beste agiri osagarri oro.

Edonola ere, aldi baterako kontratazioetarako zerrendetako izangaiei deitzeko irizpideak izanen dira ezarrita daudenak kontratazioaren unean indarrean den Udaleko zerrendak kudeatzeko barne araudian.

12.–Datu pertsonalak babestea.

Izangaiei honako hauen berri ematen zaie, jarraikiz 2016/679 (EB) Erregelamenduaren 13. artikuluari (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra, DBEO):

–Uharteko Udala da deialdi honetan parte hartzeagatik izangaiek emandako datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna.

–Tratamenduaren xedea da deialdi hau kudeatzea.

–Honako hau da tratamendua ahalbidetzen duen oinarri juridikoa:

  • Datuak Babesteko 2016/679 (EB) Erregelamendu Orokorraren 6.1.c) artikulua. Tratamendua beharrezkoa da, tratamenduaren arduradunari dagokion legezko betebeharra den aldetik.
  • Datuak Babesteko 2016/679 (EB) Erregelamendu Orokorraren 6.1.b) artikulua. Tratamendua beharrezkoa da, interesduna parte den kontratu bat gauzatzeko edo interesdunaren eskariz aplikatzeko kontratuaren aurreko neurriak.

Datuak zein helburutarako bildu diren, halako helburua lortzeko beharrezkoa den denbora guztian gordeko dira, bai eta deialdiaren edo datuen tratamenduaren ondoriozko erantzukizun guztiak zehaztu ahal izateko denboran ere. Datuak beste administrazio batzuekin partekatzen ahalko dira, lanari lotutako xedeetarako. Aplikatuko da artxiboen eta dokumentazioaren gaineko araudian ezarritakoa (Nafarroako toki-erakundeen agiriak ebaluatu eta ezabatzeko jarraibideak).

–Legez ezarritako kasuetan komunikatuko dira datuak, eta deialdian xedatutakoaren arabera argitaratuko.

–Titularrek eskubidea izanen dute datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezerezteko, tratamendua mugatzeko, kontra egiteko eta datuak eramateko, udal bulegoetara joz edo egoitza elektronikoa erabiliz.

–Halaber, uste badute datuen tratamendua ez datorrela bat indarrean den araudiarekin, eskubidea dute erreklamazioa aurkezteko Datuak Babesteko Espainiako Bulegoari (aepd.es) edo, bestela, aldez aurretik, datuak babesteko ordezkariari, lehen adierazitako helbidean.

13.–Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka eta oinarrien eta aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da, aukeran:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu edo errekurritzen den aplikazio egintza jakinarazi eta biharamunetik hasita, aurretiaz organo egileari errekurritzeko asmoaren berri emanik; edo, bestela,

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau argitaratu edo errekurritzen den egintza jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epearen barnean.

c) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen erakundean berean, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

I. ERANSKINA.–HAUTAPEN-PROZESUAN PARTE HARTZEKO ESKABIDE EREDUA

http://www.navarra.es/appsext/DescargarFichero/default.aspx?CodigoCompleto=Portal@@@epub/BON/IMPRESOSG/013_Local_solicitud_concurso_con_euskera_E.pdf

II. ERANSKINA.–GAI-ZERRENDA

1.–Udala. Osaera. Udalkideak hautatzea. Osoko bilkura, Alkatetza eta Tokiko Gobernu Batzarra. Informazio batzordeak. Udal erakundeen funtzionamendua.

2.–Genero-berdintasuna: 17/2019 Foru Legea, apirilaren 4koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzkoa. I. titulua: xedapen orokorrak. II. titulua. Berdintasunerako erakundeen antolaketako sistema. III. titulua: berdintasunerako eskubidea bermatzeko tresnak. Udal ordenantza, hizkera eta irudi ez-baztertzailearen erabilera arautzen duena.

3.–251/1993 Legegintzako Foru Dekretua: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua.

I. titulua: langile motak. II. titulua. 2. kapitulua: funtzionario-izaera hartu eta galtzea.

II. titulua. 6. kapitulua: administrazio egoerak. II. titulua. 7. kapitulua: lanpostuak betetzea.

II. titulua. 8. kapitulua: eskubideak eta betebeharrak. II. titulua.–9. kapitulua: diziplina-araubidea.

4.–6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa. Atariko titulua. I. titulua: Nafarroako toki-erakundeen antolamendua eta administrazioa. III. titulua: Nafarroako toki-erakundeen funtzionamenduaren araubidea. Herritarrentzako informazioa eta haien parte-hartzea. I. kapitulua. VIII. titulua: Nafarroako toki-erakundeen zerbitzuko langileak.

5.–5/2018 Foru Legea, maiatzaren 17koa, Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzkoa: xedapen orokorrak. 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa. Xedapen orokorrak. Datu-babesaren printzipioak. Pertsonen eskubideak.

6. gaia.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, hizpide duena Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea: administrazio prozedurari buruzko xedapen orokorrak: prozedurako interesdunak. Administrazio publikoen jarduera: jarduteko arau orokorrak; epemugak eta epeak. Prozeduraren bermeak.

7.–Ordenantza, Uharteko Udalean eta haren mendeko erakunde eta enteetan hizkera eta irudi ez-baztertzailearen erabilera eta sustapena arautzen dituena.

8.–Ordenantza, Uharteko udal esparruan euskararen erabilera eta sustapena arautzen dituena.

LANPOSTUARI DAGOKION GAI-ZERRENDA

1. gaia.–31/1995 Legea, azaroaren 8koa, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzkoa: xedea, aplikazio-eremua eta definizioak. Ergonomia lanpostuan. Zamak eskuz erabiltzea. Ahalegin fisikoari loturiko arriskuak. Arrisku biologikoak. Arrisku kimikoak. Norbera babesteko ekipamenduak eta segurtasun-arauak, lorezaintzako, korronte elektrikoetako, iturgintzako, igeltserotzako, pinturako eta zurezko eta metalezko arotzeriako jarduerekin lotutakoak.

2. gaia.–Mantentze elektrikoko oinarrizko lanak egiteko ezagutzak. Oinarrizko kontzeptuak. Elektrikarien eskuzko erremintak: erabilera eta maneiua. Mekanismo elektrikoak. Lanparak: lanpara motak. Larrialdietako argiteria. Banaketa elektrikoko koadroak.

3. gaia.–Iturgintzako, berokuntzako eta saneamenduko oinarrizko mantentze-lanak egiteko ezagutzak. Oinarrizko kontzeptuak. Iturgintzako eskuzko erremintak: erabilera eta maneiua. Tresna sanitarioak. Tresna sanitarioen mantentze-lanak. Txorrotak: motak. Matxurak eta konponketak. Hodiak eta osagarriak: motak. Lotzeko sistemak. Iturgintzako instalazio baten osagaiak: motak eta betekizuna. Berokuntza instalazio baten osagaiak. Igorgailuen balbulak: igorgailuen balbula motak eta funtzioak. Berokuntza-zirkuituak. Berokuntza-instalazioa betetzea, hustea eta purgatzea. Saneamendua: erretenak. Zorrotenak. Kutxatilak: motak eta betekizuna.

4. gaia.–Igeltserotzako eta pinturako oinarrizko mantentze-lanak egiteko ezagutzak. Oinarrizko kontzeptuak. Igeltserotzako erremintak: eskuzko erremintak eta elektrikoak. Erabilera eta maneiua. Garbiketa eta mantentze-lana. Oreak, morteroak eta itsasgarriak. Bitarteko osagarriak: motak. Segurtasun-neurriak. Eskuzko erremintak eta pintura-tresnak: erabilera eta maneiua. Garbiketa eta mantentze-lana. Pinturak: pintura motak. Pinturak aplikatzeko metodoak. Bernizak: berniz motak. Bernizak aplikatzeko metodoak.

5. gaia.–Zurezko eta metalezko arotzeriako oinarrizko mantentze-lanak egiteko ezagutzak. Oinarrizko kontzeptuak. Metrologia. Barauts motak. Zurezko arotzeriako erremintak: eskuzkoak eta elektrikoak. Erabilera eta maneiua. Garbiketa eta mantentze-lana. Metal-arotzeriako erremintak: eskuzkoak eta elektrikoak. Erabilera eta maneiua. Mantentze-lanak. Lotzeko sistemak. Ate eta leihoetako burdineria: motak. Sarrailak eta sarraila-zilindroak: motak. Mantentze-lanak.

6. gaia.–Eraikinetako banaketa koadroak, potentzia kontrolatzeko etengailua, magnetotermikoak eta diferentzialak.

7. gaia.–Uharteko udalerria: kaleen, parajeen eta ibaien izena eta kokapena; biztanleria eta geografia. Bide nagusiak. Zerbitzu publikoak. Instalazio eta ekipamendu publikoak. Udal eraikin nagusien kokapena: udaletxea, udal kirol-instalazioak, ikastetxeak, ludoteka, liburutegia eta abar.

8. gaia.–Herritarrei arreta egitea. Komunikazioa: oinarriak eta mailak. Komunikazioaren estiloak eta oztopoak. Trebetasun sozialak eta asertibotasuna. Gatazkak konpontzea. Entzute aktiboa.

9. gaia.–Oinarrizko ezagutzak honako hauek erabiltzeko: telefonogunea, faxa, fotokopiagailuak, koadernagailuak, ikus-entzunezko materiala eta agiriak suntsitzeko gailuak.

10. gaia.–Informatikari buruzko oinarrizko ezagutzak (Word 2021 eta Excel 2021, erabiltzaile mailan). Oinarrizko kontzeptuak Interneti eta posta elektronikoari buruz.

Iragarkiaren kodea: L2613451