221. ALDIZKARIA - 2026ko azaroaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 7ko 2879/2026 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, datuen zientziako teknikari lanpostuan aritzeko izangaien zerrendak onetsi ziren: bat prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko, eta beste bat, aldi baterako kontratazioetarako.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 3545/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen datuen zientziako teknikari lanpostua betetzeko bi izangai zerrenda hautapen proben bidez osatzeko, bata prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko, eta bestea, aldi baterako kontratazioetarako. Deialdi horren barruan, Rosa Blanco Gómez andreak, Karim Abu-Shams Sánchez jaunak eta Íñigo Goicoechea Fanega jaunak gora jotzeko errekurtsoak jarri dituzte Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 7ko 2879/2026 Ebazpenaren aurka, zeinaren bidez onetsi baitziren datuen zientziako teknikari lanpostuan aritzeko izangaien zerrendak: bat prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko, eta beste bat, aldi baterako kontratazioetarako.

Bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluetan xedatutakoarekin, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean alegazioak aurkeztu ahal izateko, Erregistro Orokorrean (Orreaga etorbidea 11, Iruña) edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako edozein erabiliz.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. atalean ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoen kopia lortu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eskatzen ahalko dute Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez: https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Erregistro-Orokor-Elektronikoa. Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori.

Iruñean, 2026ko urriaren 16an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.

Iragarkiaren kodea: F2613616