1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
ENKANTEA, Tuterako ondasun higiezin batena.
Nafarroako Foru Ogasunaren Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean bideratutako premiamendu-espediente administratibo baten barruan, Nafarroako Foru Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak, 2025eko abenduaren 18an, erabaki zuen behean azaltzen den ondasun higiezin hipotekatua enkante bidez saltzea. Enkantea Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian eginen da.
Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatu erabakian xedatutakoa betez, iragarki bat argitaratzen da Estatuko Aldizkari Ofizialean, bai eta iragarki hau ere, eta honako hau ohartarazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:
1. Enkante administratiboaren iragarkia, erreferentzia-zenbakia: 01141.
2. Helbide elektronikoa:
https://subastas.boe.es/ges/detalleSubasta.php?idSub=SUB-RC-2026-3100200101141
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atariaren helbide elektroniko horretan jasota daude enkantearen eta enkantean jarriko den ondasunaren funtsezko datuak.
3. Helbide elektroniko horretan adierazitako egunean hasiko da enkantea. Irekitzen denetik, eskaintza elektronikoak egiten ahalko dira hogei egun naturalean, enkanteen atari horretan.
4. Ondasunak adjudikatzeko aktaren ziurtagiria egin aurretik edo, hala dagokionean, salmentaren eskritura publikoa eman aurretik behar bezala justifikatzen bada ordaindu direla zorra, berandutze-interesak eta prozeduraren kostuak, enkantea bertan behera geratuko da.
5. Enkantean jarriko den ondasuna:
–Lote bakarra:
- Finkaren erregistro-datuak:
- Finka: 15103.
- Udalerria/atala: Tutera.
- Erregistro kode bakarra: 31018001004712.
- Finkaren hitzez hitzeko deskribapena:
- Hamar. C motako etxebizitza, Tuterako Pelairea kaleko bi zenbakian dagoen etxe bateko lehen solairuan (5. poligonoko 1.037 lurzatia, 1. azpieremua, 5. hiri-unitatea). Ehun eta zazpi metro eta berrogeita bat dezimetro karratuko azalera eraikia du, eta laurogeita zazpi metro eta berrogeita bost dezimetro karratuko azalera erabilgarria. Sukalde-jangela, hiru logela, atondoa, korridorea, bainugela eta jakitokia ditu, eta mugakide hauek: aurrealdean, hau da eskaileratik duen sarbidean, barneko patioarekin; sartu eta eskuinaldean, solairu bereko D motako etxebizitza; ezkerraldean, lurgaina, Pelairea kalearen gainean; atzealdean, lurgaina, kale partikular baten gainean; aurrealdean, halaber, solairu bereko B motako etxebizitza. Higiezin osoan daukan parte-hartze kuota ehuneko hiru osoko eta hirurogeita hamar ehunenekoa da.
- Titulartasuna: finka Josefina Gil Corral andrearen alde inskribatuta ageri da, bosgarren inskripzioaren arabera, Gustavo Fernández Arias notarioaren aurrean 1973ko irailaren 25ean emandako salerosketa eskrituran jasota. 1975eko urriaren 9an egin zen horren inskripzioa.
- Finkaren katastroko datuak:
- Tuterako 5. poligonoko 1.037. lurzatiko 1. hiri-azpieremuko 5. hiri-unitateari dagokio. Katastroko erreferentzia: 310000000002108482HP.
- Bizigarritasun zedula: administrazio espedientean dauden datuen arabera, ez dago jasota deskribatutako etxebizitzak bizigarritasun zedula indarrean duenik.
6. Iragarki honetan eta Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian aurreikusita ez dagoen guztian, egintza arautzen duten legezko eta erregelamenduzko xedapenetan xedatutakoari jarraituko zaio.
Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848428693, helbide elektronikoa: recaudacion.ejecutiva@navarra.es).
Iruñean, 2026ko urriaren 28an.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Sonia Ruiz Millán.
Iragarkiaren kodea: F2614122