1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
2665/2026 EBAZPENA, 2026ko urriaren 27koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Giza Baliabideen Zuzendaritzako Unibertsitate Masterreko tituluaren ikasketa-plana argitaratzeko agintzen duena.
Unibertsitateen Kontseiluak ikasketa-plana egiaztaturik, Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionalaren aldeko txostena jaso ondoren, bai eta Nafarroako Foru Komunitatearen baimena ere, eta Ministro Kontseiluaren 2026ko irailaren 15eko erabaki baten bidez tituluaren ofizialtasuna ezarririk (erabakia 2026ko 234. BOEn argitaratu zen, irailaren 22an, Unibertsitateen Idazkaritza Nagusiaren 2026ko irailaren 16ko ebazpen baten bidez).
Unibertsitate Sistemari buruzko 2023ko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoaren 8. artikuluan xedatuarekin bat etorriz, eta 2021eko irailaren 28ko 822/2021 Errege Dekretuak 27.4 artikuluan xedatzen duenarekin bat, Errektoretza honek erabaki du argitara ematea Nafarroako Unibertsitate Publikoko Giza Baliabideen Zuzendaritzako Unibertsitate Masterreko titulua lortzeko modua ematen duen ikasketa-plana.
Ebazpen honek aipatzen duen ikasketa-plana eranskinean esaten den bezala egituratuko da.
Iruñean, 2026ko urriaren 27an.–Ramón Gonzalo García, NUPeko errektorea.
ERANSKINA.–NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO GIZA BALIABIDEEN ZUZENDARITZAKO UNIBERTSITATE MASTERREKO TITULUAREN IKASKETA-PLANA
Izena | Nafarroako Unibertsitate Publikoko Unibertsitate Masterra Giza Baliabideen Zuzendaritzan |
RUCT kodea | 3500764 |
Jakintza-adarra | Gizarte Zientziak eta Zientzia Juridikoak |
Jakintza-arloa | Ekonomia Zientziak, Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza, Marketina, Merkataritza, Kontabilitatea eta Turismoa |
Ikasketa-plana | 7356-2026 |
Ikasketa-planaren banaketa ECTS kreditutan, irakasgai motaren arabera:
IRAKASGAI MOTA | ECTS KREDITUAK |
Nahitaezkoak | 45 |
Aukerakoak | 9 |
Kanpoko Praktikak | 0 |
Master Amaierako Lana | 6 |
Kredituak osotara | 60 |
Ikasketa-plan laburtua (irakasgaien arabera) eta denbora-banaketa:
IRAKASGAIA | MOTA | ECTS KREDITUAK | SEIHILEKOA |
Giza Baliabideen Zuzendaritzaren Oinarriak | Nahitaezkoa | 12 | 1 |
Eragina eta Garapena | Nahitaezkoa | 13 | 1 |
Kudeaketa Ekonomikoa | Nahitaezkoa | 12 | 1 eta 2 |
Gatazkak Kudeatzea / Langileekiko Harremanak | Nahitaezkoa | 8 | 2 |
Prestakuntza duala | Aukerakoa | 9 | 2 |
Giza Baliabideak Kudeatzeko Laneko Prozedurak | Aukerakoa | 3 | 2 |
Aplikazio Informatikoak Giza Baliabideen Kudeaketan | Aukerakoa | 3 | 2 |
Ikuskaritza Soziolaborala | Aukerakoa | 3 | 2 |
Giza Baliabideen Nazioarteko Kudeaketa | Aukerakoa | 3 | 2 |
Compliancearen Ezarpena Enpresan | Aukerakoa | 3 | 2 |
Master Amaierako Lana | Nahitaezkoa | 6 | 2 |
Iragarkiaren kodea: F2614094