1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
74E/2026 EBAZPENA, urriaren 22koa, Nafarroako Foru Ogasuneko Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendariak emana, Urdiaingo balorazio txostena onesten duena.
Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendariaren urriaren 14ko 69E/2026 Ebazpenaren bidez, Urdiaingo balorazio txostena berrikusteko batzorde mistoa eratzea erabaki zen.
2026ko urriaren 22an egindako bilkuran, batzorde mistoak balorazio txostenaren behin betiko edukia finkatu zuen, eta hura onesteko proposamen loteslea egin zion Nafarroako Foru Ogasunari.
Horrenbestez, Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.5 artikuluan xedatutakoarekin bat,
EBAZTEN DUT:
Lehena.–Urdiaingo balorazio txostena onestea, batzorde mistoak 2026ko urriaren 22ko bilkuran egindako proposamen loteslearen arabera.
Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, eta aipatu balorazio txostenaren eduki osoa jendaurrean jartzea udal interesdunaren bulegoetan, hogei egun naturaleko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Hirugarrena.–Onetsitako balorazio txostena eraginkorra izanen da aurreko puntuan aipatzen den jendaurreko aldia bukatu eta biharamunetik aurrera. Une horretatik aurrera, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.
Laugarrena.–Urdiaingo balorazio txostenaren testu osoa Nafarroako Gobernuaren web-orrian argitara dadila agintzea:
https://hacienda.navarra.es/riqueza-territorial/ponencias-valoracion/
Bosgarrena.–Ebazpen hau Urdiaingo Udalera igortzea.
Iruñean, 2026ko urriaren 22an.–Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendaria, Sergio Osés Amézqueta.
Iragarkiaren kodea: F2613856