221. ALDIZKARIA - 2026ko azaroaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, dietetikako teknikari espezialisten (DTE) 2 plaza, gehienez, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren lehiaketaldiko behin betiko emaitzen aurka.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urriaren 13ko 1963E/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen dietetikako teknikari espezialisten (DTE) 6 plaza oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2025/218/21 Aditzera ematen da deialdi horretan gora jotzeko errekurtsoa jarri dela lehiaketaldiaren behin betiko emaitzen aurka. Hori dela eta, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluetan xedatutakoarekin bat, interesdun guztiei jakinarazten zaie, alegazioak aurkeztu ahal izan ditzaten hamar egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. atalean ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoaren kopia lortu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eskatzen ahalko dute Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez: https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Erregistro-Orokor-Elektronikoa. Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori.

Alegazioak Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan adierazitako moduan aurkezten ahalko dira.

Iruñean, 2026ko urriaren 19an.–Baliabideak Kudeatzeko Laguntza Juridikoaren Ataleko burua, María José Álvarez Los Arcos.

Iragarkiaren kodea: F2613659