221. ALDIZKARIA - 2026ko azaroaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

636/2026 EBAZPENA, irailaren 22koa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, Nafarroan erdi-mailako eta goi-mailako heziketa zikloetan sartzeko ikastaroak antolatzeko eta haien funtzionamendurako jarraibideak onesten dituena 2026-2027 ikasturterako.

Bizialdi osoan ikasteko eta prestakuntza ibilbide malguak eratzeko, administrazio publikoek Lanbide Heziketan sartzeko bideak eskaini behar dituzte, ohiko betekizun akademikoak betetzen ez dituzten pertsonek prestakuntzan aurrera jarraitzeko behar dituzten konpetentziak eskuratu, indartu eta frogatu ahal izan ditzaten.

Lanbide Heziketa antolatzeari eta integratzeari buruzko martxoaren 31ko 3/2022 Lege Organikoak Lanbide Heziketako Sistema malgua eta metagarria ezartzen du, bizialdi osoan kualifikazioa eta birkualifikazioa lortzera bideratua. Uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretuak, Lanbide Heziketako Sistemaren antolamendua garatzen duenak, erdi-mailako eta goi-mailako heziketa zikloetan sartzeko prestakuntza ikastaro espezifikoak arautzen ditu, eta administrazio eskudunei agintzen die ikastaro horiek urtero eta doan eskain ditzala. Gainera, ikastaro horien oinarrizko baldintzak, gehieneko iraupena, ebaluazioa eta ondorioak ezartzen ditu.

Otsailaren 11ko 86/2025 Errege Dekretuak, lan esperientziaren, prestakuntza bide ez-formalen eta ikaskuntza informalen bidez eskuratutako oinarrizko konpetentziak ebaluatu eta akreditatzeari buruzkoak, helduen oinarrizko konpetentzietarako erreferentzia esparru komun bat ezartzen du, eta xedatzen du erdi-mailan sartzeko ikastaroek 3. konpetentzia maila (3M) izan behar dutela erreferentzia, eta goi-mailan sartzeko ikastaroek, berriz, 4. konpetentzia maila (4M). Laugarren konpetentzia mailaren kasuan, Nafarroak erabaki du 2026-2027 ikasturtean Batxilergoko funtsezko konpetentzia gehigarririk ez sartzea, eta oinarrizko hiru konpetentziekin jarraitzea: gaztelaniazko komunikaziorako konpetentziarekin, matematikarako konpetentziarekin eta konpetentzia digitalarekin.

2026-2027 ikasturtean beharrezkoa izanen da jarraibide espezifiko, oso eta operatibo batzuk onestea, sartzeko ikastaroak antolatzeko, haien funtzionamendurako eta garapenerako; jarraibide horiek indarrean dagoen Estatuko arau esparrura egokituta egonen dira, baita ikasturte honetan irakaskuntza horietarako ezarri den modulukako eta konpetentzien araberako konfiguraziora ere.

Hasiera batean, abuztuaren 7ko 535/2026 Ebazpenak IV. kapituluan ezarri zuen 3. eta 4. konpetentzia mailetako oinarrizko konpetentziei buruzko lau hileko ikastaroak ezartzea; erdi-mailako zikloetan sartzeko ikastaroa 3. konpetentzia mailarekin identifikatu zuen, eta goi-mailako zikloetan sartzekoa, berriz, 4. konpetentzia mailarekin. Ebazpen honek berariaz garatzen ditu ikastaro horien antolaketa eta funtzionamendua 2026-2027 ikasturterako.

Ikastaroen antolaketa honako alderdi hauetan oinarritzen da: ikastaro osoko matrikula edo moduluka matrikula egiteko aukera, emaitzak metatzea, dagoeneko frogatuta dauden ikaskuntzak berrerabiltzea, berreskurapen integratua, irisgarritasuna, aukera berdintasuna eta administrazio sinplifikazioa.

Ebazpen honen bidez, Nafarroan 2026-2027 ikasturtean erdi-mailako eta goi-mailako heziketa zikloetan sartzeko ikastaroei aplikatuko zaizkien antolaketari eta funtzionamenduari buruzko jarraibideak ezartzen dira, ikastaro horien eskaintza eta onarpen egutegia ezartzen dituen ebazpen espezifikoarekin koordinatuta. Jarraibideek honako alderdi hauek hartzen dituzte barne: irakaskuntzaren eta tutoretzen antolaketa, 3M eta 4M mailetako curriculuma, ebaluazioa, berreskurapena, aitortza, salbuespenak eta emaitzen kapitalizazioa, irakaslana, dokumentazioa, ziurtapena, berrikuspena eta erreklamazioak, eta beste jarduketa batzuekiko koordinazioa.

Ondorioz, ikusita Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuko zuzendariaren aldeko txostena, 2026-2027 ikasturtean sartzeko ikastaroen antolaketarako eta funtzionamendurako jarraibide espezifikoak onesteari buruzkoa, eta Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Ebazpen honen eranskinean jasotako jarraibideak onestea. Nafarroan erdi-mailako eta goi-mailako heziketa zikloetan sartzeko ikastaroak ematen dituzten ikastetxeen antolaketak eta funtzionamenduak jarraibide horietara egokitu beharko dute 2026-2027 ikasturtean, prestakuntza horiei dagokienez eta jarraibideetan ezarritako baldintzetan.

2. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau eta eranskina igortzea Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzura, Azterlan Ekonomikoen eta Nominen Zerbitzura, Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Atalera, Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Atalera, Eskolatze Bulegora, Etengabeko Prestakuntzaren Bulegora eta ukitutako ikastetxeetara.

4. Ebazpen honen eta haren eranskinaren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egun baliodunetik hasita.

Iruñean, 2026ko irailaren 22an.–Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

NAFARROAN 2026-2027 IKASTURTEAN ERDI-MAILAKO ETA GOI-MAILAKO HEZIKETA ZIKLOETAN SARTZEKO IKASTAROAK ANTOLATZEKO ETA HAIEN FUNTZIONAMENDURAKO JARRAIBIDEAK

1. KAPITULUA.–SARTZEKO IKASTAROEN ALDERDI OROKORRAK

1.–Eskaintzaren izaera eta beste jarduketa batzuekiko lotura.

1. Erdi-mailako heziketa zikloetan sartzeko ikastaroak 3. konpetentzia maila (3M) du erreferente, eta goi-mailako heziketa zikloetan sartzeko ikastaroak, berriz, 4. konpetentzia maila (4M). Heziketa zikloetan sartzeko prestakuntza ikastaro espezifikoak dira biak, eta uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretuan araututa daude.

2. Sartzeko ikastaroek berezko izaera dute, otsailaren 11ko 86/2025 Errege Dekretuak arautzen duen oinarrizko konpetentziak ebaluatzeko eta akreditatzeko prozedurak eta heziketa zikloetan sartzeko probek ez bezala.

3. Sartzeko ikastaro bat gainditzeak ez du esan nahi otsailaren 11ko 86/2025 Errege Dekretuaren araberako oinarrizko konpetentzien akreditazioa lortu denik. Era berean, oinarrizko konpetentzia bat akreditatzeak ez du esan nahi ikastaroko modulu bat ebaluazio bidez gainditu denik, jarraibide hauetan aurreikusitako aitortzei eta salbuespenei kalterik egin gabe.

2.–Hartzaileak eta betekizunak.

1. Erdi-mailan sartzeko ikastaroa eskatzen ahal dute erdi-mailako heziketa zikloetan zuzenean sartzeko aukera ematen duen betekizun akademikorik betetzen ez duten pertsonek, baldin eta gutxienez 17 urte badituzte edo eskatutako ikastaroaren edizioa hasten den urte naturalean betetzen badituzte.

2. Goi-mailan sartzeko ikastaroa eskatzen ahal dute goi-mailako heziketa zikloetan zuzenean sartzeko aukera ematen duen betekizun akademikorik betetzen ez duten pertsonek, baldin eta gutxienez 19 urte badituzte, prestakuntza hasten den urtean beteak, uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretuaren 112.2 artikuluarekin bat etorriz.

3. Ez da beharrezkoa izanen Nafarroan bizitzea edo erroldatuta egotea, lan egoera jakin bat izatea edo oinarrizko konpetentzia maila bat aldez aurretik akreditatzea, ezta oinarrizko konpetentziak ebaluatzeko eta akreditatzeko prozeduran aldez aurretik parte hartzea ere.

4. Sartzeko ikastaroan matrikulatu ondoren erdi-mailako edo goi-mailako heziketa zikloetan sartzeko betekizun akademikoren bat eskuratzen bada, matrikula automatikoki deuseztatuko da.

3.–Ebaluazioa, emaitzak, nahikotasuna eta emaitza orokorra.

1. Ikaskuntzaren emaitza bakoitzari kalifikazio hauetako bat emanen zaio: «Gainditua» (G), «Gainditu gabea» (GG), «Aitortua» (A) edo «Ebaluatu gabea» (EG).

2. Oro har, modulu baten emaitza «Gainditua» izanen da ikaskuntzaren emaitza guztiek «Gainditua» edo «Aitortua» kalifikazioa lortu badute, eta gutxienez bat sartzeko ikastaro batean egindako ebaluazioaren bidez gainditu bada. «Gainditua» eta «Gainditu gabea» emaitza duten moduluek 1etik 10era bitarteko zenbakizko kalifikazioa izanen dute. Aurretiazko emaitza bat aplikatzekoa denean, modulua «Aitortua» (A) edo «Salbuetsia» (S) gisa agertzen ahalko da, aurreikusitako ondorioaren arabera.

3. Salbuespenez, irakasle taldeak modulu bat «Gainditua» dela erabakitzen ahalko du, nahiz eta ikaskuntzaren emaitzaren bat «Gainditu gabea» izan, baldin eta honako baldintza hauek guztiak betetzen badira:

a) Ikaskuntzaren emaitza guztiak ebaluatu edo aitortu izana.

b) Ebaluatu gabeko ikaskuntzaren emaitzarik ez egotea.

c) Gutxienez ikaskuntzaren emaitza bat ikastaroan bertan egindako ebaluazioaren bidez gainditzea.

d) Gutxienez honako hauetan emaitza positiboa izatea –«Gainditua» edo «Aitortua»–:

–Gaztelaniazko komunikaziorako oinarrizko konpetentziaren moduluko lau ikaskuntzaren emaitzetatik hirutan.

–Matematikarako oinarrizko konpetentziaren moduluko hiru ikaskuntzaren emaitzetatik bitan.

–Oinarrizko konpetentzia digitalaren moduluko bost ikaskuntzaren emaitzetatik hirutan.

Gutxieneko horiek nahikotasun orokorrari buruzko berariazko irizpen profesional eta arrazoitua emateko aukera bakarrik ematen dute; ez dute automatikoki gainditzen, ez dute konpentsazio aritmetikorik egiteko aukerarik ematen eta ez dute ikaskuntzaren emaitzen kalifikazio analitikoa aldatzen.

4. Oinarrizko konpetentziaren moduluaren zenbakizko kalifikazioa ebidentzien balorazio profesional orokorra izanen da, eta ez ikaskuntzaren emaitzen edo haien ebaluazio irizpideen nahitaezko batezbestekoa.

5. Ikastaroaren emaitza «Gainditua» izanen da hiru moduluak «Gaindituta», «Aitortuta» edo «Salbuetsita» daudenean eta gutxienez modulu bat sartzeko ikastaro batean egindako ebaluazioaren bidez gainditu denean, edizio honetan nahiz aurrekoetan. Modulu baten emaitza «Gainditu gabea» bada, ikastaroaren emaitza «Gainditu gabea» izanen da, baita zenbakizko batezbesteko aritmetikoa 5 edo handiagoa bada ere. Modulu bateko edo biko emaitzak bakarrik badaude, espedientea partziala izanen da eta ez da emaitza orokorrik sortuko.

6. Hala dagokionean, nota orokorra zenbatu daitezkeen hiru balioen batezbesteko aritmetiko erraza izanen da; modulu guztiei haztapen bera emanen zaie. «Aitortua» edo «Salbuetsia» egoerek beren izaerari eutsiko diote; berariaz aitortutako nota transferigarririk ez badago, zenbatu beharreko balioa 5 izanen da sartzeko ikastaroaren batez besteko nota kalkulatzeko, baina ez da berezko kalifikazio bihurtuko.

4.–Oinarrizko konpetentziak ebaluatu eta akreditatzeko prozedurarekiko koordinazioa.

Ikastaro hauetan matrikulatzeak ez du berez abiarazten oinarrizko konpetentziak ebaluatzeko eta akreditatzeko prozedura. Pertsonak otsailaren 11ko 86/2025 Errege Dekretuan prozedura horretarako ezarritako betekizunak betetzen baditu eta izena emateko formularioan zalantzarik gabeko eta berariazko adierazpen bereizi baten bidez eskatzen badu, ikastaroan sortutako emaitzak eta ebidentziak prozeduran sartzen ahalko dira, Estatuko Erreferentzia Esparruaren arabera baloratzeko, baina ez dira automatikoki akreditazio bihurtuko.

5.–Berrikuspena, erreklamazioak eta datuen babesa.

1. Parte-hartzaileek ebaluazio irizpideei buruzko informazio nahikoa jasotzeko eskubidea izanen dute, baita beren emaitzak ezagutzeko, ebaluazioa ulertzeko behar den informazioa eskuratzeko eta irakasleei argibideak eskatzeko eskubidea ere. Argibideak jaso ondoren modulu baten azken kalifikazioarekin edo ikastaroaren emaitza orokorrarekin ados ez badaude, idatzizko erreklamazioa aurkezten ahalko dute ikastetxeko zuzendaritzan, jakinarazpen ofiziala egin eta bi egun balioduneko epean.

2. Erreklamazioa modulu baten azken kalifikazioari buruzkoa bada, zuzendaritzak espedientea irekiko du eta berrikuspena eskatuko dio ardura duen departamentu didaktikoari edo, halakorik ez badago, modulua emateaz arduratzen diren ikastetxeko irakasleei; kasu horretan, erreklamatutako kalifikazioa eman duen irakaslea kanpoan geratuko da. Hurrengo egun baliodunaren barruan, alegazioak aztertuko dira eta kalifikazioa berresteko edo aldatzeko txosten arrazoitua eginen da, honako hauek kontuan hartuta: ebidentziak, ikaskuntzaren emaitzak, ebaluazio irizpideak, nahikotasun arauak, kalifikazio irizpideak, aitortzak, salbuespenak eta irisgarritasun egokitzapenak.

3. Erreklamazioa ikastaroaren emaitza orokorrari edo azken notari buruzkoa bada, zuzendaritzak berrikusiko du emaitza osatzeko eta nota kalkulatzeko arauak behar bezala aplikatu diren, eta dagokion txosten arrazoitua eginen du.

4. Zuzendaritzak berrikuspen txostenaren kopia emanen dio interesdunari. Interesdunak ados egon gabe jarraitzen badu, idatziz eskatzen ahalko du erreklamazioa Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura igortzeko, txostena jaso eta bi egun balioduneko epean. Zuzendaritzak bi egun balioduneko epean igorriko du espedientea. Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak espedientea aztertuko du eta txostena eginen du zuzendaritza nagusi eskudunarentzat. Zuzendaritza nagusi horrek gehienez ere hamar egun balioduneko epean emanen du ebazpena, espedientea zerbitzu horretan jasotzen denetik kontatzen hasita, eta ebazpen horrek azkena emanen dio administrazio bideari.

5. Ikastetxean modulu baten kalifikazioa modu independentean berrikustea materialki ezinezkoa bada, erreklamatutako kalifikazioa eman duen irakaslea ez den beste irakasle eskudunik ez dagoelako, zuzendaritzak hasieratik igorriko ditu erreklamazioa eta espedientea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura.

6. Erreklamazioa baiesten bada, dagokion zuzenketa ebaluazio-dokumentuetan jasoko da, ikastetxeko idazkariak sinatutako eta zuzendaritzak ontzat emandako eginbide baten bidez.

7. Datuen eta ebidentzien tratamendua beharrezkoa den horretara mugatuko da: kudeaketarako, irakaskuntzarako, ebaluaziorako, aitortzarako, ziurtapenerako, erreklamazioetarako eta jarraipenerako beharrezkoa denera, alegia.

6.–Aurreko ebazpenen gaineko ondorioak eta koordinazioa.

1. Ondoriorik gabe uzten da, 2026-2027 ikasturteko sartzeko ikastaroei dagokienez, abuztuaren 7ko 535/2026 Ebazpenaren I. eranskineko IV. kapituluaren 7. apartatua, ebazpen honek berariaz arautzen dituen gaietan.

2. Ikaskuntzen Hasierako Balorazioari buruzko xedapenak ikastaro hauei aplikatuko zaizkie, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emandako irailaren 15eko 619/2026 Ebazpenarekin bat etorriz. Ebazpen horrek Nafarroako Foru Komunitatean Lanbide Heziketako erdi-mailako eta goi-mailako zikloetan sartzeko ikastaroen eskaintza eta onarpen egutegia ezartzen ditu 2026-2027 ikasturterako.

3. Apirilaren 16ko 197/2026 Ebazpenean egutegiari eta ordutegiari buruz jasotako xedapenak aplikatuko dira, baina eskaintza eta egutegia ezartzen dituen ebazpen espezifikoarekin eta jarraibide hauekin bateragarriak diren heinean bakarrik. Ikastetxeetako egutegiak eta ordutegiak xedapen horietara egokituko dira, behar bezala egindako eskabidea, onarpen edo matrikula izapideak errepikatu beharrik gabe.

4. Berariaz ordeztu edo aplikatzeari utzi zaien apartatuetatik kanpo, aipatutako ebazpenetako gainerako xedapenek aplikagarri izaten jarraituko dute, bakoitzari dagokion esparruan.

7.–Jarraipena eta gerora egin behar diren egokitzapenak.

1. Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuak sartzeko ikastaroen jarraipena eginen du 2026-2027 ikasturtean, eta informazio agregatua eskatzen ahalko du honako alderdi hauei buruz: eskaria, matrikula, parte-hartzea, emaitzak, berreskurapena, aitortzak, salbuespenak, erreklamazioak, irisgarritasuna eta antolaketaren funtzionamendua.

2. Ikasturtean zehar Nafarroako oinarrizko konpetentzien sistemari edo sartzeko ikastaroei buruzko erregelamenduzko xedapenak indarrean sartzen badira, behar bezala egindako eskabideak, matrikulak, ebaluazioak, emaitzak eta jarduketak mantenduko dira. Egiteke dauden jarduketak bakarrik egokituko dira, arau berria aplikatzearen ondorioz beharrezkoa denean.

2. KAPITULUA.–ANTOLAKETAREN ETA FUNTZIONAMENDUAREN GAINEKO JARRAIBIDEAK

1.–Xedea eta eremua.

1. Kapitulu hau aplikatuko zaie 2026-2027 ikasturtean eskaintza eta egutegia ezartzen dituen ebazpen espezifikoan zehaztutako sartzeko ikastaroak ematen dituzten ikastetxe eta taldeei.

2. Matrikula, ebaluazioa eta dokumentazioa bereizita mantenduko dira oinarrizko konpetentziaren modulu bakoitzerako.

2.–Modulukako matrikula.

1. Matrikula 3. konpetentzia mailako (3M) erdi-mailako heziketa zikloetan sartzeko ikastaroan edo 4. konpetentzia mailako (4M) goi-mailako heziketa zikloetan sartzeko ikastaroan formalizatuko da, eta dagokion ikastaroko modulu oso bat, bi edo hirurak hartzen ahalko ditu. Ikaskuntzaren emaitzak ez dira matrikulatzeko unitate autonomoak.

2. Ez da aldi berean modulu eta maila berean matrikulatuta egoten ahalko bi ikastetxetan edo modalitatetan, eskolaldiak aldi berean badira.

3.–Prestakuntza emateko modalitatea.

1. Eskaintzari buruzko ebazpen espezifikoak baimendutako modalitateetan eta taldeetan emanen dira eskolak.

2. Tutoretzapeko urrutiko irakaskuntzaren modalitatean, modulu bakoitzak aurrez aurrekoa ez den jarduera gidatua izanen du, baita egiaztatu daitekeen jarraipena ere. Gainera, gutxienez, asteko eskolaldi bat izanen du taldeko tutoretzarako, eta beste eskolaldi bat banakako tutoretzarako edo arretarako.

3. Egiletza, ahozko interakzioa edo jardun praktikoa egiaztatu behar diren jarduketak aurrez aurre eginen dira, edo ikastetxeak zehaztutako kontrol mekanismo baliokideen bidez. Modalitateak ez ditu inola ere curriculuma, ikaskuntzaren emaitzak edo ebaluazio irizpideak murriztuko.

4.–Irakastorduak eta ordutegia.

1. Aurrez aurreko modalitatean, ikastaro osoak astean hogei irakastordu izanen ditu: zortzi ordu gaztelaniazko komunikaziorako oinarrizko konpetentziaren moduluan (3M edo 4M), zortzi ordu matematikarako oinarrizko konpetentziaren moduluan (3M edo 4M) eta lau ordu oinarrizko konpetentzia digitalaren moduluan (3M edo 4M). Matrikula partzialak matrikulatutako moduluei dagozkien irakastorduak bakarrik ekarriko ditu.

2. Tutoretzapeko urrutiko modalitatean, prestakuntza karga baliokidea bermatuko da aurrez aurrekoa ez den jarduera gidatuaren, tutoretzen eta egiaztatu daitekeen jarraipenaren bidez. Baliokidetasun horrek ez du esan nahi hogei orduz aurrez aurre egon behar denik.

3. Ikastetxeek asteko ordutegia zehaztuko dute. Horretarako, modulu bakoitzaren irakastordu kopurua errespetatuko dute eta helduen ezaugarriekin bateragarria den antolaketa lortzen saiatu beharko dira.

5.–Eskola egutegia.

1. Lehen edizioa 2027ko otsailaren 5ean burutuko da, eta bigarren edizioa 2027ko ekainaren 18an. Azken ebaluazioa eta berreskuratzeko azken jarduketa edizio bakoitzeko azken eskola egunetan antolatuko dira, behin betiko itxiera egun horietan egin ahal izateko.

2. Eguberrietako oporrak 2026ko abenduaren 23tik 2027ko urtarrilaren 10era izanen dira, bi egunak barne, eta Aste Santukoak, berriz, 2027ko martxoaren 25etik apirilaren 4ra, bi egunak barne. Era berean, ez dira eskola egunak izanen Nafarroan aplikatzekoa den lan egutegian ezarritako jaiegunak eta dagokion tokiko jaieguna.

3. 2026ko abenduaren 22an eta 2027ko martxoaren 24an goizez bakarrik izanen dira eskolak. Ebaluazio saioak eta klaustroak ez dira ikasleen eskola orduetan egiten ahalko.

4. Egokitutako egutegian edo ordutegian gerora edozein aldaketa egiteko, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren baimena beharko da, eta ikastetxearen ohiko bideen bidez emanen da aldaketaren berri.

6.–Programazio didaktikoa.

1. Irakasle taldeak edizioaren programazio komuna eginen du eta modulu bakoitzaren zehaztapena prestatuko du, 4. kapituluko curriculuma abiapuntutzat hartuta.

2. Metodologia funtzionala eta malgua izanen da, eta helduaroko egoera esanguratsuekin lotuta egonen da. Parte-hartzaileen beharrak, esperientziak eta erritmoak hartuko ditu kontuan, baita sartzeko ikastaroen helburua ere.

3. Programazioan honako hauek sekuentziatuko dira: ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak, jarduerak, ebidentziak jasotzeko tresnak, berreskurapena, irisgarritasuna eta koordinazioa.

4. Edizio baterako baliozkotutako programazioa hurrengo edizioetan berrerabiltzen ahalko da, egutegiaren, taldearen, aurretiazko emaitzen eta hautemandako hobekuntzen arabera beharrezkoak diren egokitzapenak bakarrik eginda.

7.–Tutoretza eta koordinazioa.

1. Talde bakoitzak tutore edo koordinatzaile bat izanen du. Haren eginkizunen artean honako hauek egonen dira: harrera egitea, informazioa ematea, jarraipena egitea, irakasleen arteko koordinazioa, berreskuratzeari eta prestakuntzan jarraitzeari buruzko orientazioa ematea, eta orientazio zerbitzuekin harremanetan egotea.

2. Irakasle taldeak programazioa, jarraipena, ebaluazioa, berreskurapena, irisgarritasuna eta orientazioa koordinatuko ditu, modulu bakoitzari dagozkion erabakiak modu bereizian hartuta.

3. Edizio bakoitzean gutxienez azken ebaluazio saio bat eginen da. Hasierako edo jarraipeneko saioak ere egiten ahalko dira, baliagarriak badira.

8.–Informazioa eta orientazioa.

1. Ikastetxeek informazio ulergarria emanen dute moduluei, lortu behar den mailari, ordutegiei, ebaluazioari, aitortzari, salbuespenei, ziurtapenari, ondorioei eta jarraipenari dagokienez.

2. Ikaskuntzen Hasierako Balorazioa (IHB) eskaintza eta egutegia ezartzen dituen ebazpen espezifikoan aurreikusitako helburuarekin eginen da. Lehentasun irizpide gisa aplikatzeko, 3. kapituluko 4. apartatuan ezarritakoari jarraituko zaio. Prestakuntza hasi ondoren eginen diren hasierako diagnostiko jarduketek helburu pedagogikoa eta orientatzailea izanen dute.

9.–Ebaluazioa eta ebidentziak.

1. Ebaluazioa etengabea, hezigarria eta integratzailea izanen da, eta oinarrizko konpetentziaren modulu bakoitzari lotutako ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak hartuko dira erreferentzia gisa. Balorazioa egiteko, pertsona bakoitzak erreferentzia horien arabera frogatutako ikaskuntzak hartuko dira kontuan, taldearen errendimenduarekin alderatu gabe.

2. Ebidentzia nahikoak eta egokiak erabiliko dira. Ebidentzia horiek behaketaren, ekoizpenen, interakzioen, zeregin funtzionalen, proiektuen, proba espezifikoen, jarduera digitalen edo beste tresna egoki batzuen bidez lortuko dira. Ez da beharrezkoa izanen ebaluazio irizpide bakoitza jarduera independente batekin lotzea, baina ikaskuntzaren emaitza bakoitzari buruzko irizpena zer ebidentziatan oinarritzen den identifikatzeko aukera izan beharko da.

3. Zeregin bakar batek ikaskuntzaren hainbat emaitzatarako edo modulutarako ebidentziak ematen ahalko ditu, behatutako ikaskuntzak bereizteko aukera ematen badu. Ez da konpentsazio automatikorik eginen ikaskuntzaren emaitzen edo moduluen artean.

4. Aitortutako ikaskuntzaren emaitzak ez dira berriz ebaluatuko gainditu diren ala ez erabakitzeko. Hala ere, jarduera integratuetan emaitza horiek erabiltzen ahalko dira.

5. Etengabeko ebaluazioaren bidez, aitortu gabeko ikaskuntzaren emaitza guztiei buruzko ebidentziak lortzen saiatuko dira. Komunikaziorako konpetentzian, berariaz sartuko da ahozko adierazpena.

10.–Indartzea eta berreskuratzea.

1. Berreskurapena zailtasunak hautematen diren unetik bertatik integratuko da. Edizioan zehar, atzeraelikadura, indartzeko jarduerak eta oraindik lortu ez diren emaitzak frogatzeko aukera berriak eskainiko dira.

2. Berreskuratzeko aukera gainditu gabe dauden emaitzak daudenean bakarrik eskainiko da. Edizio bakoitza burutu aurretik, emaitza horietara berariaz bideratutako azken jarduketa bat eskainiko da.

3. Ez da aparteko deialdi bereizirik izanen. Edizio bat burutzean, gainditu gabe dauden moduluak edo ikaskuntzaren emaitzak hurrengo edizio batean berriz lantzen ahalko dira, bertan matrikulatuz gero. Emaitza positiboak bere horretan mantenduko dira, 6. kapituluan ezarritakoaren arabera.

11.–Uko egitea eta matrikula deuseztatzea.

1. Pertsonak bere borondatez uko egiten ahalko dio modulu batean edo batzuetan matrikulatuta egoteari, ikastetxeak edizioaren azken ebaluaziorako ezarritako eguna baino bost eskola-egun lehenagora arte. Uko egiteak administrazio-ondorioak izanen ditu, ez du kalifikazio negatiborik eraginen, eta ordurako finkatuta dauden emaitza positiboak eta aitortzak bere horretan mantenduko dira.

2. Pertsona batek hiru astez jarraian modulu bateko programatutako jarduera guztietan parte hartzeari uzten badio, justifikaziorik eman gabe eta ikastetxearekin harremanetan jarri gabe, matrikula deuseztatzeko prozedura hasten ahalko da. Ebazpena eman aurretik, ikastetxea gutxienez behin saiatuko da pertsonarekin harremanetan jartzen, eta bost egun balioduneko epea emanen dio alegazioak aurkezteko edo egoera justifikatzeko.

3. Tutoretzapeko urrutiko modalitatean, parte-hartzerik eza baloratzeko, modulurako programatutako jarduerak eta aurreikusitako jarraipena hartuko dira kontuan. Erabakia ez da hartuko aurrez aurre ez egote hutsagatik edo plataformara sartu ez izanagatik bakarrik.

4. Matrikula deuseztatzeak ez du kalifikazio negatiborik ekarriko. Dagoeneko ebaluatuta dauden ikaskuntzaren emaitzak beren kalifikazioa mantenduko dute, eta gainerakoak ebaluatu gabekotzat joko dira.

12.–Irisgarritasuna.

1. Ikastetxeek irisgarritasun neurriak eta arrazoizko egokitzapenak aplikatuko dituzte informazioan, eskaeretan, matrikulan, irakaskuntzan, jardueretan, ebaluazioan, erreklamazioetan eta dokumentazioan.

2. Egokitzapenek denbora-tarteetan, formatuetan, komunikabideetan, espazioetan edo laguntza teknologietan izanen dute eragina, baina ez dute konpetentzia mailaren erreferentzia murriztuko, ezta frogatu behar den funtsezko jarduna ordeztuko ere.

3. Egokitzapen bat oso-osorik edo partzialki ukatzeko erabakia behar bezala arrazoitu beharko da; ukapena azkar berrikusten ahalko da, ukitutako jarduketa egin aurretik eta ahalik eta azkarren, betiere materialki posible bada.

3. KAPITULUA.–IZEN-EMATEA, ONARPENA ETA IKASTAROAN HASTEA

1.–Eskaintza eta egutegia.

1. Eskaintza, modalitateak, taldeak, edukiera, onarpen- eta matrikulazio-prozeduraren egutegia eta eskolak hasteko datak Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emandako irailaren 15eko 619/2026 Ebazpenean ezarritakoak izanen dira. Ebazpen horren bidez, Nafarroako Foru Komunitatean 2026-2027 ikasturterako Lanbide Heziketako erdi-mailako eta goi-mailako heziketa zikloetan sartzeko ikastaroen eskaintza eta onarpen egutegia ezartzen dira.

2.–Eskabideak aurkeztea.

1. Edizio bakoitzeko eskabide bakarra aurkeztuko da, eta bertan adieraziko dira erdi-mailan sartzeko ikastaroa (3M) edo goi-mailan sartzekoa (4M), ikastetxea, modalitatea eta eskatutako moduluak.

2. Eskaera aurrez aurre aurkezten ahalko da eskatutako ikastaroa eskaintzen duen ikastetxean edo telematikoki, EDUCA Atariaren bidez. Ikastetxeek bi kanaletarako laguntza emanen dute beharrezkoa denean.

3. Eskaeran, oinarrizko konpetentziak ebaluatzeko eta akreditatzeko prozedura hasteko eskaera ere sartzen ahalko da, adierazpen bereizi eta espresu baten bidez, eta dagozkion betekizunak betetzen badira.

3.–Desgaitasuna duten pertsonei eta goi-mailako edo goi-errendimenduko kirolariei plazak gordetzea.

1. Talde eta modulu bakoitzeko bi plaza gordeko dira desgaitasuna duten pertsonentzat, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 75.4 artikuluaren arabera. Desgaitasuna akreditatzeko, ziurtagiri, ebazpen edo baliozko beste administrazio dokumentu ofizial bat aurkeztu beharko da.

2. Talde eta modulu bakoitzeko plaza bat gordeko da goi-mailako edo goi-errendimenduko kirolariak direla egiaztatzen duten pertsonentzat, goi-mailako eta goi errendimenduko kirolariei buruzko uztailaren 13ko 971/2007 Errege Dekretuaren 9. artikulua aplikatuz. Izaera hori akreditatzeko, aipatutako errege dekretuan ezarritakoaren araberako ziurtagiria, ebazpena edo baliozko beste dokumentu ofizial bat aurkeztu beharko da.

3. Bete gabe gelditzen diren plaza erreserbatuak eskaintza orokorrera gehituko dira behin betiko esleipenean.

4.–Onarpen irizpideak, zozketa eta ikastaroan hastea.

1. Onarpena ikastaro eta modulu, ikastetxe, modalitate eta edizio bakoitzerako ebatziko da, 1. kapituluko 2. apartatuan ezarritako betekizunak betetzen dituzten pertsonen artean.

2. Eskariak eskura dauden plazak gainditzen dituenean, eskaerak honako lehentasun talde hauen arabera antolatuko dira, erdi-mailan sartzeko ikastarorako nahiz goi-mailan sartzeko ikastarorako:

Lehenengoa.–Egoera hauetatik edozeinetan dauden pertsonak:

a) Ikastaro osoan, hau da, hiru moduluetan, matrikulatzea eskatzen dutenak, baldin eta Ikaskuntzen Hasierako Balorazioaren emaitza bat badator izena eman nahi duten ikastaroaren mailarekin: 3M erdi-mailarako edo 4M goi-mailarako.

b) Sartzeko ikastaroaren aurreko edizioetan matrikulatuta egon direnak eta modulu bat edo batzuk gaindituta edo aitortuta dituztenak.

c) Eskatutako sartzeko ikastaroaren arabera, erdi-mailan edo goi-mailan sartzeko probaren zati edo modulu bat edo batzuk gaindituta edo aitortuta dituztenak.

d) Erdi-mailan sartzeko ikastaroaren kasuan, Hizkuntzako eta/edo Matematikako funtsezko konpetentzia gaindituta dutenak.

Aurreko lau kasuek lehentasun maila bera dute eta alternatiboak dira, ez metagarriak. Kasu horietako batean baino gehiagotan egoteak ez du lehentasun gehigarririk ematen talde horren barruan.

Bigarrena.–Bigarren mailako (2M) hiru oinarrizko konpetentziak akreditatuta dituzten pertsonak, lehen taldean sartuta ez daudenak.

Hirugarrena.–Betekizunak betetzen dituzten gainerako eskatzaileak.

3. Dagokion mailan sartzeko indarreko betekizun akademiko bat betetzen bada, ez zaio sartzeko ikastaroan onartuko. Pertsonari jakinaraziko zaio dagoeneko baduela sartzeko betekizun bat eta, eskaera mantentzen badu, izapidetu eginen dela; hala ere, ez du parte hartuko dagokion sartzeko ikastaroaren onarpen prozesuan.

4. Lehentasun talde bakoitzaren barruan, plazak esleitzeko, 2026-2027 ikasturteko onarpen prozesuetarako egindako zozketa publikoaren emaitza erabiliko da, beharrezkoa denean. Zozketa erreferentzia bera aplikatuko zaie pertsona batek eskatutako modulu guztiei. Plaza nahikoak badaude, zuzenean onartuko da.

5. Pertsona batek sartzeko ikastaro batean eta ikastaro horretako hainbat modulutan onartua izatea eskatzen badu, modulu batzuetan onartua izatea eta beste batzuetan itxarote-zerrendan gelditzea gerta liteke. Gerora hutsik gelditzen diren plazak edizioa hasi eta bosgarren eskola egunera arte betetzen ahalko dira, betiere ikaslea ikastaroan hastea pedagogikoki bideragarria bada eta etengabeko ebaluazio nahikoa egiteko aukera ematen badu.

4. KAPITULUA.–ERDI-MAILAKO HEZIKETA ZIKLOETAN (3M) ETA GOI-MAILAKO HEZIKETA ZIKLOETAN (4M) SARTZEKO IKASTAROEN CURRICULUM ESPERIMENTALA 2026-2027 IKASTURTERAKO

Kapitulu honetako curriculuma 2026-2027 ikasturtean erdi-mailan eta goi-mailan sartzeko ikastaroei aplikatuko zaien curriculum esperimentalaren erreferentzia da. Ikastaro horien jarraibideak ebazpen honen bidez onesten dira. Beste maila batzuekiko konparaziozko erreferentziek interpretaziorako baino ez dute balio, eta ez dute ikastaro hauen xedea zabaltzen.

A.–Curriculumari buruzko xedapen komunak.

A.1. Curriculumaren xedea eta egitura.

Kapitulu honek oinarrizko konpetentzien curriculumeko 3. konpetentzia mailako (3M) eta 4. konpetentzia mailako (4M) oinarrizko konpetentzien moduluak garatzen ditu, 1M-4M egitura orokorraren barruan. Oinarrizko konpetentzien hiru modulutan antolatzen da: gaztelaniazko komunikaziorako oinarrizko konpetentziaren modulua, matematikarako oinarrizko konpetentziaren modulua eta oinarrizko konpetentzia digitalaren modulua. Moduluak hamabi ikaskuntzaren emaitzatan egituratzen dira. Oinarrizko konpetentziaren modulu eta maila bakoitzean, ikaskuntzaren emaitzak (IE) ebaluazio irizpideen (EI), oinarrizko jakintzen (OJ), erreferentziazko eduki funtzionalen eta orientabide pedagogikoen eta aplikazio orientabideen bidez garatzen dira.

Oinarrizko konpetentziaren moduluaren, ikaskuntzaren emaitzaren eta mailaren ezaugarriak curriculumaren parte dira, definiziorako, mugaketarako eta interpretaziorako elementu gisa, eta ez dute ebaluazio irizpide gehigarririk sortzen.

A.2. Konpetentzia mailen profil orokorrak.

3M mailatik 4M mailarako progresioa konplexutasunaren, autonomiaren, transferentziaren, testuinguru aniztasunaren eta eskakizun kognitiboaren arabera zehazten da, eta ez jakintza kopuru jakin baten, IEren luzeraren edo aditzak ordezte hutsaren arabera.

MAILA

CURRICULUM PROFILA

3M

Analisia, sintesia, arrazoiketa, konparazioa, sorkuntza, prebentzioa eta prozeduren bidezko ebazpen autonomoa, askotariko testuinguruetan.

4M

Autonomia handia, kritikotasuna, integrazioa, modelizazioa edo irizpen arrazoitua, xedearen arabera; nolabaiteko konplexutasuna duten askotariko testuinguruetara transferitzea, goragoko espezializazio akademikoko edo profesionaleko mailetara aurreratu gabe.

–3M mailan ez dira betekizun gisa sartuko 4M mailako berezko jardunak, baldin eta 3M mailako ikaskuntzaren emaitzek eta ebaluazio irizpideek eskatzen ez badituzte.

–4M mailan ez dira eskakizunak analogiaz handituko goragoko espezializazio akademikoko edo profesionaleko mailetaraino. Konplexutasun handiagoa adierazteko, hautaketaren, integrazioaren, argudiaketaren, modelizazioaren, ebaluazioaren edo erabakiak hartzearen irizpideak erabiliko dira, baina ez eduki espezializatuen katalogo gehigarri bat.

A.3. Curriculumaren elementuak eta ebaluaziorako erreferenteak.

–Ikaskuntzaren emaitzek jardun integratuak adierazten dituzte; ebaluazio irizpideek, berriz, emaitza horiek baloratzeko beharrezkoak diren ebidentzia behagarriak zehazten dituzte.

–Oinarrizko jakintzek ikaskuntzaren emaitzak lortzeko eta haien ebaluazio irizpideak betetzeko ezagutu eta mobilizatu behar den jakintza identifikatzeko aukera ematen dute, baina ez dira bereizita kalifikatzen.

–Erreferentziazko eduki funtzionalek helduaroko erabilera, helburu eta testuinguruetan kokatzen dituzte ikaskuntzak; ez dira gai zerrenda itxi bat, ezta ebaluaziorako erreferente autonomoak ere.

–Orientabide pedagogikoek eta aplikazio orientabideek testuinguruan kokatzeko, irisgarritasuna bermatzeko eta ebidentziak lortzeko jarraibideak ematen dituzte. Ez dute nahitaezko metodologia, jarduera, baliabide, produktu edo tresnarik ezartzen.

–Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak dira ebaluaziorako zuzeneko erreferenteak. Ezaugarrien deskribapenak, oinarrizko jakintzak, erreferentziazko eduki funtzionalak eta orientabide pedagogikoak eta aplikazio orientabideak curriculumaren parte dira, eta hura interpretatzeko eta garatzeko balio dute, baina ez dira berez kalifikaziorako erreferente autonomoak.

A.4. Orientabide pedagogiko eta aplikazio orientabide komunak.

–Ikaskuntzak beste testuinguru batzuetara transferitzeko aukera ematen duten helduaroko egoera esanguratsuei lehentasuna ematea, testuinguru jakin bat curriculumaren betekizun bihurtu gabe.

–Emakumeak eta gizonak modu pluralean eta estereotiporik gabe irudikatzen dituzten egoerak, testuak, datuak, irudiak, adibideak eta testuinguruak hautatzea, emakumeek arlo pertsonalean, sozialean, zientifikoan, teknologikoan eta profesionalean duten presentzia eta egiten dituzten ekarpenak agerian jartzea, eta prestakuntza- edo lanbide-orientazioan alborapenak saihestea, betiere testuinguruko eduki horiek betekizun edo ebaluazioaren xede autonomo bihurtu gabe.

–Sexu-orientazioen, sexu- edo genero-adierazpenen eta identitateen eta familia-ereduen aniztasuna errespetatzen eta islatzen duten testuinguruak, materialak eta adibideak erabiltzea, estereotiporik gabe, eta egoera pertsonalak ezagutaraztera edo identitate, familia-osaera edo bizi-ibilbide jakin bat onartzera behartzen duten zereginak saihestea.

–Autonomia mailakatzea hartutako erabakien, prozesuaren gaineko kontrolaren eta norberak bereganatutako erantzukizunaren arabera, eta ez laguntzak automatikoki kentzearen edo zailtasuna neurririk gabe handitzearen arabera.

–Tresna digitalak, matematikoak edo komunikaziokoak modu funtzionalean eta neutraltasunez erabiltzea, produktu, marka, euskarri, algoritmo edo prozedura bakarrak inposatu gabe.

–Prozedurak mekanikoki errepikatzearen ordez, ulermena, arrazoiketa, azalpena, berrikuspena eta transferentzia sustatzea.

–Helduaroko funtzionaltasuna eta ikastaroak eta probak modu autonomoan prestatzeko erabilgarritasuna mantentzea, eduki funtzionalak gai zerrenda itxi bihurtu gabe.

–Bideren batean adingabeek parte hartzeko aukera badute, haien adinera eta heldutasunera egokitutako egoerak eta komunikatzeko moduak erabiltzea, betiere ikaskuntzak haurrei zuzendutako ikaskuntza bihurtu gabe, konpetentzia maila jaitsi gabe eta curriculumaren berezko funtzionaltasuna galdu gabe.

A.5. Irisgarritasuna eta laguntzak.

–Diseinuaren printzipioak aplikatzea pertsona guztientzat: jardueren planifikazioa, materialak eta ebaluazio tresnak, betiere beharrezkoak diren banakako arrazoizko egokitzapenei eta laguntza produktuei kalterik egin gabe.

–Irisgarritasunerako laguntzak eta egokitzapenak bateragarriak dira mailari dagokion autonomiarekin, behatu behar den funtsezko ebidentzia ordezten ez badute.

–Formatu irisgarriak, laguntzak eta sarbiderako teknologiak eskaintzea, ebaluatzen den funtsezko jarduna ordezten ez badute.

–Aurreikusi gabeko hizkuntza eskakizun bat matematikarako konpetentzian edo konpetentzia digitalean ezkutuko iragazki bat ez izatea.

–Beste bide baliokide bat dagoenean, aurreikusi gabeko trebetasun tekniko digital bat komunikaziorako konpetentzian edo matematikarako konpetentzian ezkutuko iragazki ez bihurtzea.

A.6. Zeregin integratuak eta ebidentzien autonomia.

–Oinarrizko konpetentzien hiru moduluak zeregin berean uztartzen ahal dira; hala ere, ebidentziak eta gainditze irizpenak oinarrizko konpetentziaren modulu bakoitzeko ikaskuntzaren emaitzei eta ebaluazio irizpideei lotuta jarraituko dute, bakoitzak bere aldetik.

–Baliagarria denean, oinarrizko konpetentziaren modulu bateko zeregin espezifikoak eta zeregin integratuak uztartzea, ebidentzien trazabilitatea mantenduta.

–Moduluen arteko zereginetan (konpetentzien artekoetan), oinarrizko konpetentziaren modulu bakoitzean behatuko diren irizpide bereiziak berariaz adieraztea, eta moduluen arteko konpentsazio automatiko oro saihestea.

A.7. Konpetentzien arteko loturak eta mugaketak.

MUGA

INTERPRETAZIO ARAUA

KOK ↔ MOK

Komunikaziorako konpetentziak esanahia, ulermena, ekoizpena eta hizkuntza-egokitasuna ebaluatzen ditu; matematikarako konpetentziak, berriz, erlazioak, kantitateak, formak, datuak, ziurgabetasuna eta arrazoiketa. Hizkuntza edo zenbakiak agertzeak ez du berez beste konpetentzia akreditatzen.

KOK ↔ OKD

Komunikaziorako konpetentzia esanahian, asmoan, diskurtsoan, ulermenean eta ekoizpenean oinarritzen da; konpetentzia digitala, berriz, bilaketan eta kudeaketan, interakzio teknologikoan, sorkuntza digitalean, segurtasunean eta konponbide teknologikoetan. Euskarri digitalak ez ditu bi xedeak bateratzen.

MOK ↔ OKD

Matematikak modelizazioa, kalkulua, neurketa, irudikapena, datuak eta ziurgabetasuna ebaluatzen ditu; konpetentzia digitalak, berriz, jardun teknologikoa, konfigurazioa, sorkuntza, babesa eta konponbideak. Tresna digital batek matematikarako konpetentzia lantzen lagundu dezake, baina horrek ez du konpetentzia hori akreditatzen, eta alderantziz.

KOK ↔ MOK ↔ OKD

Helduaroko zeregin batek informazioa, datuak eta teknologia uztartzen ahal ditu. Egoera bakarra izan daiteke, baina konpetentzia bakoitzak bere ikaskuntzaren emaitzei eta ebaluazio irizpideei lotutako ebidentzia nahikoak, bereizgarriak eta elkarren artean konpentsatu ezin direnak izanen ditu.

B.–Komunikaziorako oinarrizko konpetentzia gaztelaniaz.

B.1. Ezaugarriak eta xedea.

Gaztelaniazko komunikaziorako oinarrizko konpetentziak ahozko eta idatzizko mezuak eta testuak ulertzeko, interpretatzeko, sortzeko eta erabiltzeko aukera ematen du, egoera pertsonaletan, sozialetan, herritarretan eta prestakuntzarekin eta lanbidearekin lotutako egoeretan moldatzeko. Konpetentzia horren garapenak honako alderdi hauek uztartzen ditu: ulermena eta ekoizpena, egoerara egokitzea, esanahia antolatzea, informazioa laburbiltzea eta integratzea eta, goi-mailetan, balorazio kritikoa eta arrazoiketa. Komunikaziorako konpetentzia funtzional gisa eratzen da, eta ez Gaztelania eta Literaturako diziplina-curriculum oso gisa.

Xedea. Komunikazio ulergarria, egokia, autonomoa eta gero eta kritikoagoa sustatzea, informazioa eskuratu, beharrak, ideiak eta irizpenak adierazi, interakzioetan parte hartu eta helduaroko testuak eta diskurtsoak erabili ahal izateko.

B.2. Domeinuak eta mugaketak.

–Ahozko adierazpena (AA). Ahozko mezuak sortzea eta ahozko interakzioa izatea, informazioa, esperientziak, ideiak, iritziak eta bestelako edukiak modu ulergarrian eta egoerara egokituta komunikatzeko, antolaketan, sintesian, malgutasunean, erregistroan eta adierazpenaren kontrolean aurrera eginez.

Mugaketa egonkorra: Ez dira ebaluatzen azentua, kanporakoitasuna, estilo pertsonala edo funtzionalki beharrezkoak ez diren gorputz ezaugarriak. Ahozkoak ez diren baliabideak, keinuak eta gorputz baliabideak eskakizun espezifikoak izanen dira mailak hala jasotzen duenean.

–Ahozko ulermena (AU). Ahozko mezuak eta diskurtsoak ulertzea eta interpretatzea, esanahia eta informazio garrantzitsua identifikatzetik hasi eta asmoa, baliabideak, iturriak, fidagarritasuna eta balizko manipulazio edo desinformazio moduak aztertzeraino.

Mugaketa egonkorra: Ahozko edo idatzizko erantzuna ebidentzia lortzeko bidea izan daiteke, baina adierazpenaren kalitateak ez du ulermena ordeztu behar. Jatorri digitala edo mediatikoa izateak ez du zeregina konpetentzia digital bihurtzen.

–Idatzizko adierazpena (IA). Idatzizko testu eta komunikazio funtzionalak sortzea; idazki laburrak eta dokumentu errazak izan daitezke, edo askotariko testuak, hainbat iturritako informazioaren sintesiak eta ekoizpen zorrotzak, azalpenezkoak edo asmo literariokoak, komunikaziorako konpetentziaren esparruan.

Mugaketa egonkorra: Kalitate grafikoa, tresna bat menderatzea edo formatu jabedun bat erabiltzea ez dira berez arlo honen ebaluazioaren xede. Eskuzko idazketan, dagozkion irisgarritasun egokitzapenak eginen dira.

–Idatzizko ulermena (IU). Idatzizko testuak ulertzea, interpretatzea eta erabiltzea: esanahia eta informazioa aurkitzea, informazioa hierarkizatu eta laburtzea, iturriak alderatzea eta irizpen kritiko arrazoituak formulatzea.

Mugaketa egonkorra: Curriculumak ozen irakurtzea eskatzen duenean, ulermenarekin lotuko da, eta irisgarritasun egokitzapenak onartuko dira. Iturrien bilaketa eta kudeaketa teknikoa konpetentzia digitalari dagokio, ebaluazioaren xede denean.

B.3. Orientabide pedagogiko espezifikoak.

–Askotariko testu eta komunikazio egoera irisgarriak erabiltzea, aldez aurretik kapital kultural, azentu, estilo edo harremanak izateko modu jakinik eskatu gabe.

–Ulermena eta ekoizpena beti bereiztea: erantzutea, laburtzea edo idaztea ebidentzia lortzeko bidea izan daiteke, baina ez zaio arloari ezarri behar haren ikaskuntzaren emaitzari ez dagokion adierazpen eskakizunik.

–4M mailan, testu zientifikoak, humanistikoak, teknikoak edo literarioak eta asmo literarioko testuak lantzea komunikaziorako konpetentziaren barruan mantenduko da, eta ez da literaturako edo beste ikasgai batzuetako diziplina-curriculum autonomorik sartuko.

B.4. 3M maila.

Moduluaren ezaugarriak

Askotariko diskurtsoak eta testuak aztertzea eta laburtzea, asmoa eta baliabideak identifikatzea, komunikazio egituratuak sortzea eta adierazpena askotariko testuinguruetara egokitzea.

Egitura

4 domeinu. 4 ikaskuntzaren emaitza. 19 ebaluazio irizpide. 34 oinarrizko jakintza.

B.5. Gaztelaniazko komunikaziorako oinarrizko konpetentziaren 3M mailako moduluaren garapena. Ikaskuntzaren emaitzak (IE), ebaluazio irizpideak (EI), oinarrizko jakintzak eta erreferentziazko eduki funtzionalak.

1. IE-AA3 ikaskuntzaren emaitza. Ideiak, gertaerak, esperientziak, iritziak, sentimenduak eta askotariko testuetatik hartutako edukiak ahoz komunikatzea hainbat testuinguru sozial, kultural, eguneroko edo profesionaletan, informazioa modu argi eta koherentean antolatuta eta hierarkizatuta, komunikazio egoerara egokituta eta modu egokian eta malguan elkar eraginez.

Ebaluazio irizpideak.

a) Ideiak, gertaerak, iritziak eta sentimenduak modu ordenatuan, argian eta koherentean adierazi dira, mezua komunikazio-egoerara egokituta.

b) Gertaerei eta esperientziei buruzko ahozko mezu argiak eta egituratuak sortu dira hainbat testuingurutan, ideia nagusiak eta bigarren mailakoak bereizita.

c) Ahozko adierazpena hainbat testuinguru sozial eta kulturaletara egokitu da, argitasuna eta koherentzia mantenduta eta mezua egokituta, komunikazio zailtasunak saihesteko.

d) Ahoz laburtu dira askotariko testuen edukiak, ideia nagusia nabarmenduta eta, egokitzat jo denean, gaurkotasun sozial, politiko edo kulturaleko gaiekin lotuta.

e) Kontzeptuak, pentsamenduak, gertaerak eta iritziak adierazi dira, eta ahozko interakzio egokia eta sortzailea izan da hainbat testuinguru sozial eta kulturaletan.

Oinarrizko jakintzak.

–OJ-AA3-A1. Ideiak, gertaerak, iritziak eta sentimenduak ahoz antolatzeko printzipioak: ordena, argitasuna eta koherentzia.

–OJ-AA3-A2. Ahozko mezua komunikazio egoerara egokitzeko irizpideak.

–OJ-AA3-B1. Gertaerei eta esperientziei buruzko mezuak argi egituratzeko irizpideak, betiere ideia nagusiak eta bigarren mailakoak bereizita.

–OJ-AA3-B2. Askotariko testuetatik hartutako edukiak ahoz laburtzeko prozedurak.

–OJ-AA3-B3. Ahozko sintesian ideia nagusia hautatzea eta gaurkotasun sozial, politiko edo kulturaleko gaiekin oinarrizko loturak ezartzea.

–OJ-AA3-C1. Ahozko adierazpena hainbat testuinguru sozial eta kulturaletara egokitzeko irizpideak.

–OJ-AA3-C2. Mezua egokitzea edo birformulatzea, egoeraren edo testuinguruaren ondoriozko komunikazio zailtasunak saihesteko.

–OJ-AA3-C3. Hainbat testuinguru sozial eta kulturaletan hizkuntza-interakzio egokia izateko baliabideak.

–OJ-AA3-C4. Adierazpen-baliabideak hautatzeko eta konbinatzeko malgutasuna eta sormen funtzionala, interakzioa testuingurura egokitzeko.

Erreferentziazko eduki funtzionalak.

–Ideiak, gertaerak, iritziak eta sentimenduak ahoz modu ordenatuan, argian eta koherentean adieraztea hainbat egoeratan.

–Gertaerei eta esperientziei buruzko mezuak egituratzea eta hierarkizatzea, informazio nagusia eta bigarren mailakoa bereizita.

–Askotariko testuak ahoz laburtzea eta ideia nagusia gaurkotasuneko gaiekin behar bezala lotzea.

–Ahozko adierazpena eta interakzioa hainbat testuinguru sozial eta kulturaletara egokitzea eta birformulatzea, komunikatzeko zailtasunik ez izateko.

2. IE-AU3 ikaskuntzaren emaitza. Askotariko ahozko mezu eta diskurtso egituratuak interpretatzea, komunikabideetatik datozenak eta hizkuntza estandarrean emandako egunerokoak ez diren diskurtsoak barne, hainbat testuinguru sozial eta kulturaletan. Horretarako ezinbestekoa izanen da haien esanahi orokorra ulertzea, komunikazio asmoa eta ideia nagusiak identifikatzea, eta edukiaren eta erabilitako hizkuntza baliabideen arteko lotura modu kritikoan aztertzea.

Ebaluazio irizpideak.

a) Hainbat testuingurutako ahozko mezu egituratuak ulertu dira eta haien esanahi orokorra eta igorlearen komunikazio asmoa identifikatu dira.

b) Komunikabideetatik datorren ahozko informazioa interpretatu da eta ideia nagusiak identifikatu dira.

c) Hainbat testuinguru sozial eta kulturaletan ahoz adierazitako kontzeptuak, pentsamenduak, gertaerak, iritziak eta jarraibideak interpretatu dira, komunikazio asmoa kontuan hartuta.

d) Hizkuntza estandarrean eman diren, baina egunerokoak ez diren ahozko diskurtsoak interpretatu dira. Horretarako, haien esanahi orokorra modu kritikoan aztertu eta erabilitako hizkuntza baliabideekin lotu da.

Oinarrizko jakintzak.

–OJ-AU3-A1. Hainbat testuingurutako ahozko mezu egituratuen esanahi orokorra.

–OJ-AU3-A2. Ahozko mezu baten igorlearen komunikazio asmoa eta asmo hori identifikatzeko aukera ematen duten mezuaren beraren elementuak.

–OJ-AU3-B1. Komunikabideetatik datorren ahozko informazioa eta haren ideia nagusiak identifikatzea.

–OJ-AU3-B2. Ideia nagusiak hautatzea, ahozko informazioaren edukia interpretatzeko oinarri gisa.

–OJ-AU3-C1. Ahoz adierazitako kontzeptuak, pentsamenduak, gertaerak, iritziak eta jarraibideak, eta horiek interpretatzeko gakoak.

–OJ-AU3-C2. Testuinguru sozialak eta kulturalak ahozko mezuen interpretazioan duten eragina, errepertorio kultural bat bakarrik dagoela ontzat eman gabe.

–OJ-AU3-D1. Hizkuntza estandarrean eman diren, baina egunerokoak ez diren ahozko diskurtsoak: esanahi orokorra eta haiek interpretatzeko elementu garrantzitsuak.

–OJ-AU3-D2. Egunerokoa ez den ahozko diskurtso baten esanahi orokorraren azterketa kritikoa.

–OJ-AU3-D3. Ahozko diskurtso baten edukiaren eta haren esanahia eraikitzeko edo zehazteko erabilitako hizkuntza baliabideen arteko lotura funtzionala.

Erreferentziazko eduki funtzionalak.

–Ahozko mezu egituratuak ulertzea, eta haien esanahi orokorra eta komunikazio asmoa identifikatzea.

–Komunikabideetatik datorren informazioa interpretatzea eta haren ideia nagusiak hautatzea.

–Kontzeptuak, gertaerak, iritziak eta jarraibideak interpretatzea, testuingurua eta komunikazio asmoa kontuan hartuta.

–Hizkuntza estandarrean eman diren, baina egunerokoak ez diren diskurtsoen esanahi orokorra eta hizkuntza baliabide garrantzitsuekin duten lotura modu kritikoan aztertzea.

3. IE-IA3 ikaskuntzaren emaitza. Hainbat motatako eta gairi buruzko idatzizko testuak eta komunikazioak sortzea, paperean edo euskarri digitalean, norberak bizitako gertaerei, esperientziei edo iritziei buruzko idazkiak eta hainbat iturritako informazioaren sintesiak barne. Horiek asmo edo eskaera batera eta komunikazio egoerara egokituko dira, eta, horretarako, informazioa modu argi eta koherentean antolatuko da, dagokionean argudio edo ikuspuntu nagusiak jasoko dira, eta ortografia, gramatika eta euskarriari dagozkien konbentzioak aplikatuko dira.

Ebaluazio irizpideak.

a) Norberak bizitako gertaerei, esperientziei edo norberaren iritziei buruzko testuak idatzi dira, zuzentasun funtzionalerako beharrezkoak diren konbentzio ortografiko eta gramatikalak aplikatuta.

b) Hainbat iturritako informazioa idatziz laburtu da, argudio edo ikuspuntu nagusiak jasota.

c) Asmo edo eskaera baten araberako testuak sortu dira, eta komunikazio egoerara egokitu dira.

d) Hainbat motatako eta gairi buruzko idazkiak idatzi dira, eta informazioa modu argi eta koherentean antolatu da.

e) Idatzizko komunikazioak egin dira paperean edo euskarri digitalean, betiere euskarriaren eta komunikazio egoeraren konbentzio funtzionalak errespetatuta.

Oinarrizko jakintzak.

–OJ-IA3-A1. Asmoa edo eskaera eta komunikazio egoera, idatzizko ekoizpena bideratzeko eta egokitzeko irizpide gisa.

–OJ-IA3-A2. Papereko eta euskarri digitaleko idatzizko komunikazioen konbentzio funtzionalak, euskarria eta komunikazio egoera kontuan hartuta.

–OJ-IA3-A3. Idatzizko komunikazio baten forma eta aurkezpena euskarrira eta egoerara egokitzeko irizpideak, tresna teknologiko jakin batekin lotu gabe.

–OJ-IA3-B1. Argitasun eta koherentzia printzipioak, hainbat motatako eta gairi buruzko idazkietan informazioa antolatzeko.

–OJ-IA3-B2. Idazki motaren, gaiaren, asmoaren eta komunikazio egoeraren arabera hautatutako testu antolaketako egiturak.

–OJ-IA3-C1. Hainbat iturritako informazioa idatziz laburtzeko prozedurak.

–OJ-IA3-C2. Laburtutako iturrietan ageri diren argudio edo ikuspuntu nagusiak identifikatzea eta fideltasunez jasotzea.

–OJ-IA3-D1. Norberak bizitako gertaerei, esperientziei edo norberaren iritziei buruzko testuen zuzentasun funtzionalerako beharrezkoak diren konbentzio ortografiko eta gramatikalak.

Erreferentziazko eduki funtzionalak.

–Norberak bizitako gertaerei, esperientziei edo norberaren iritziei buruzko testuak idaztea, zuzentasun ortografiko eta gramatikal funtzionalarekin.

–Hainbat iturritako informazioa idatziz laburtzea, argudio edo ikuspuntu nagusiak mantenduta.

–Hainbat motatako eta gairi buruzko idazkiak sortzea, informazioa modu argi eta koherentean antolatuta eta asmoari eta egoerari egokituta.

–Komunikazioak paperean edo euskarri digitalean egitea, euskarriaren konbentzio funtzionalak errespetatuta, tresna jakinik eskatu gabe.

4. IE-IU3 ikaskuntzaren emaitza. Askotariko izaerak eta jatorriak dituzten idatzizko testuak interpretatzea eta aztertzea, idatzizko komunikabideetako eta gaurkotasuneko testuak barne; gai nagusia eta bigarren mailako gaiak, komunikazio helburua eta informazio garrantzitsua identifikatzea, informazio nagusia laburtzea, ondorioak ateratzea eta horiek eguneroko gaiekin nahiz gai sozial, profesional edo akademikoekin lotzea, eta kontzeptuak, pentsamenduak, gertaerak eta iritziak aztertzea, hainbat testuinguru sozial eta kulturaletan modu egokian eta sortzailean moldatzeko.

Ebaluazio irizpideak.

a) Gai nagusia eta bigarren mailako gaiak identifikatu dira askotariko idatzizko iturrietan, eta haien edukia ulertu da.

b) Idatzizko komunikabideetatik datorren informazioa aztertu da eta haren komunikazio helburua identifikatu da.

c) Askotariko testuetako informazio nagusia identifikatu, laburtu eta interpretatu da, eta informazioaren garrantzia bereizi da.

d) Gaurkotasuneko testuetatik ondorioak atera dira eta horiek eguneroko gaiekin nahiz gai sozial, profesional edo akademikoekin lotu dira.

e) Testuetan ageri diren kontzeptuak, pentsamenduak, gertaerak eta iritziak aztertu dira, hainbat testuinguru sozial eta kulturaletan modu egokian eta sortzailean moldatzeko.

Oinarrizko jakintzak.

–OJ-IU3-A1. Gai nagusia eta bigarren mailako gaiak askotariko idatzizko iturrietan, eta haien edukia ulertzeko aukera ematen duten loturak.

–OJ-IU3-A2. Idatzizko komunikabideetatik datorren informazioaren komunikazio helburua eta hura identifikatzeko aukera ematen duten testu elementuak.

–OJ-IU3-B1. Askotariko idatzizko testuetako informazio nagusia identifikatzea, laburtzea eta interpretatzea.

–OJ-IU3-B2. Testu baten barruan informazioaren garrantzia bereizteko eta funtsezko informazioa informazio osagarritik bereizteko irizpide funtzionalak.

–OJ-IU3-C1. Gaurkotasuneko testuetatik ondorioak ateratzeko prozedurak.

–OJ-IU3-C2. Testu batetik ateratako ondorioak eguneroko gaiekin eta gai sozial, profesional edo akademikoekin lotzea.

–OJ-IU3-D1. Testuetan ageri diren kontzeptuak, pentsamenduak, gertaerak eta iritziak, eta horiek aztertzeko lotura garrantzitsuak.

–OJ-IU3-D2. Testuen ulermena eta azterketa modu malguan erabiltzea, hainbat testuinguru sozial eta kulturaletan behar bezala moldatzeko, errepertorio kultural bakar bat eskatu gabe.

Erreferentziazko eduki funtzionalak.

–Askotariko idatzizko iturrietan gai nagusia eta bigarren mailako gaiak identifikatzea.

–Idatzizko komunikabideetako informazioa aztertzea, haren komunikazio helburua kontuan hartuta.

–Informazio garrantzitsua hautatzea, laburtzea eta interpretatzea, eta gaurkotasuneko testuetatik ondorioak ateratzea.

–Ondorioak eta edukiak eguneroko gaiekin edo gai sozial, profesional edo akademikoekin modu arrazoituan lotzea, jarduna bideratzeko.

B.6. 4M maila.

Moduluaren ezaugarriak

Diskurtsoak eta testuak modu kritikoan baloratzea, iturriak integratzea eta alderatzea, erregistroa kontzienteki egokitzea eta komunikazio zorrotzak, argudiatuak eta funtzionalki zuzenak sortzea.

Egitura

4 domeinu. 4 IE. 19 ebaluazio irizpide. 45 oinarrizko jakintza.

B.7. Gaztelaniazko komunikaziorako oinarrizko konpetentziaren 4M mailako moduluaren garapena. Ikaskuntzaren emaitzak (IE), ebaluazio irizpideak (EI), oinarrizko jakintzak eta erreferentziazko eduki funtzionalak.

1. IE-AA4 ikaskuntzaren emaitza. Ahoz modu eraginkorrean komunikatzea eta elkarreraginean aritzea hainbat gizarte-, akademia-, prestakuntza- edo lanbide-testuingurutan, eta askotariko helburuekin; horretarako, komunikazio egoera aztertu eta erregistroa solaskideari kontzienteki egokituko da, mezu argiak, behar bezala antolatuak, jariakorrak, koherenteak eta funtzionalki zuzenak sortuko dira, hainbat iturritako informazioa zorroztasunez integratu eta laburtuko da, gai nagusiak eta bigarren mailakoak bereiziko dira, norberaren ikuspegi sortzaile, kritiko eta errespetuzkoa adieraziko da, eta ahozkoak ez diren baliabideak, keinuak eta gorputz baliabideak egoki erabiliko dira.

Ebaluazio irizpideak.

a) Ahozko mezu argiak eta ongi antolatuak formulatu dira, komunikazio egoera aztertu ondoren, erregistroa solaskideari eta komunikazioaren helburuari kontzienteki egokituta.

b) Ahozko interakzioetan parte hartu da, jariotasunez, koherentziaz, zuzentasun funtzionalarekin eta egokitasunez, hainbat gizarte-, akademia- eta prestakuntza-testuingurutan, eta adierazpena egoeraren ezaugarrietara egokitu da.

c) Hainbat iturritako informazioa modu argian eta koherentean azaldu da, informazioa integratu da, eta errespetuzko ikuspegi sortzaile eta kritiko batetik komunikatu da.

d) Gaurkotasuneko gaiei buruzko ideiak eta iritziak komunikatu dira; horretarako, behar bezala erabili dira intonazioa eta funtzionalki egokiak diren keinuak eta gorputz baliabideak.

e) Hainbat iturritako informazioa ahoz integratu eta laburtu da, gai nagusia eta bigarren mailakoak identifikatu eta bereizi dira, eta aurkeztutako informazioarekin lotutako iritzi pertsonala eman da.

Oinarrizko jakintzak.

–OJ-AA4-A1. Ahozko komunikazio egoera bat aztertzeko elementu funtzionalak –solaskidea, helburua, testuingurua eta formaltasun maila–, mezua nola antolatu eta adierazi erabakitzeko oinarri gisa.

–OJ-AA4-A2. Hizkuntza erregistroak eta horiek solaskideari, helburuari eta komunikazio egoerari kontzienteki egokitzeko irizpideak.

–OJ-AA4-A3. Nolabaiteko konplexutasuna duten ahozko mezuen argitasun, koherentzia eta antolaketa printzipioak.

–OJ-AA4-B1. Jariotasuna, koherentzia, zuzentasun funtzionala eta egokitasuna, hainbat testuinguru sozial edo akademikotan edo prestakuntza testuingurutan ahozko interakzio eraginkorra izateko ezaugarri gisa.

–OJ-AA4-C1. Hainbat iturritako informazioa integratzeko prozedurak, ahoz komunikatzeko.

–OJ-AA4-C2. Informazio integratua azaltzeko argitasun eta zorroztasun irizpideak, eta norberaren ikuspegi sortzaile, kritiko eta errespetuzkoa eraikitzea.

–OJ-AA4-C3. Hainbat iturritako informazioa integratzean gai nagusia eta bigarren mailako gaiak identifikatzeko eta bereizteko irizpideak.

–OJ-AA4-C4. Hainbat iturritako informazioa ahoz laburtzeko prozedurak, eta sintesia aurkeztutako informazioan oinarritutako iritzi pertsonal batekin lotzea.

–OJ-AA4-D1. Intonazioa eta ahozkoak ez diren beste baliabide batzuk erabiltzea ideiak eta iritziak adieraztean esanahia, asmoa eta komunikazioaren eraginkortasuna ñabartzeko bitarteko gisa.

–OJ-AA4-D2. Funtzionalki egokiak diren keinuak eta gorputz baliabideak, eta horiek ahozko mezuarekin koordinatzea, beharrezkoak diren irisgarritasun egokitzapenekin.

Erreferentziazko eduki funtzionalak.

–Hainbat solaskideri zuzendutako ahozko mezuak prestatzea eta igortzea, erregistroa, antolaketa eta formaltasun maila komunikazioaren helburura egokituta.

–Informazioa, ideiak edo iritziak eraginkortasunez eta testuingurura egokituta adieraztea eskatzen duten gizarte-, prestakuntza- edo lanbide-arloko interakzioetan parte hartzea.

–Interes pertsonaleko gaiei nahiz herritartasunari, prestakuntzari edo lanbideari lotutako gaiei buruz hainbat iturritatik lortutako informazioa ahoz azaltzea, modu argian eta zehatzean integratuta.

–Hainbat iturritako informazioa ahoz laburtzea, gai nagusia eta bigarren mailakoak bereizita eta informazioarekin lotutako balorazio edo iritzi pertsonala formulatuta.

–Gaurkotasun sozial, kultural, zientifiko, ekonomiko edo profesionaleko gaiei buruzko ideiak eta iritziak ahoz komunikatzea, zereginerako egokiak direnean.

–Intonazioa eta keinuak edo gorputz baliabideak modu funtzionalean erabiltzea, mezuaren esanahia indartzeko, ñabartzeko edo argitzeko, eta, hala dagokionean, irisgarritasun egokitzapenak egitea.

–Informazio bera hainbat hartzaile edo helburutarako birformulatzea, erregistroan, antolaketan edo adierazpen-baliabideen hautaketan aldaketa egokiak eginda.

–Informazio integratuan oinarrituta norberaren ikuspegi kritiko, sortzaile eta errespetuzkoa aurkezten duten ahozko esku-hartzeak egitea, jarrera ideologiko jakinik edo gaiarekin zerikusirik ez duten ezagutza espezializaturik eskatu gabe.

2. IE-AU4 ikaskuntzaren emaitza. Hainbat genero, erregistro eta esparrutako ahozko mezuak eta diskurtsoak ulertzea, interpretatzea eta modu kritikoan baloratzea, egoeraren eta testuinguruaren arabera dituzten ezaugarriak bereizita eta pertsonen arteko komunikazioaren hizkuntza erabilerei buruzko ezagutza funtzionalak aplikatuta; hainbat ahozko iturritako informazioa modu autonomoan bilatzea, hautatzea eta alderatzea, eta, horretarako, haren fidagarritasuna eta egokitasuna baloratzea eta egon daitezkeen manipulazio edo desinformazio moduak hautematea, helduaroko testuinguruetan modu aktiboan eta informatuan parte hartzeko.

Ebaluazio irizpideak.

a) Ahozko mezu motak bereizi dira, komunikazio egoera, generoa, erregistroa eta testuingurua kontuan hartuta, eta horiek bereizteko aukera ematen duten ezaugarri funtzionalak identifikatuta.

b) Pertsonen arteko komunikazio egoeretan ahozko diskurtso motak identifikatu dira, horiek interpretatzeko egokiak diren hizkuntza erabilerei buruzko ezagutza funtzionalak aplikatuta.

c) Hainbat ahozko iturritako informazioa modu autonomoan bilatu, hautatu eta alderatu da; horretarako, informazioaren fidagarritasuna eta egokitasuna baloratu da eta, informazioa alderatuz, egon daitezkeen manipulazio edo desinformazio elementuak identifikatu dira.

d) Hainbat esparrutako ahozko mezuak ulertu, interpretatu eta modu kritikoan baloratu dira; horretarako, dagokion egoeran edo gaian modu aktiboan eta informatuan parte hartzeko elementu garrantzitsuak identifikatu dira.

Oinarrizko jakintzak.

–OJ-AU4-A1. Ahozko mezu motak, eta horiek komunikazio egoeraren, generoaren, erregistroaren eta testuinguruaren arabera bereizteko aldagai funtzionalak.

–OJ-AU4-A2. Hainbat testuingurutako ahozko mezuak bereizteko aukera ematen duten generoaren eta erregistroaren ezaugarri funtzionalak, katalogo itxi bat sortu beharrik gabe.

–OJ-AU4-B1. Pertsonen arteko komunikazioko ahozko diskurtso motak, eta haien ezaugarrien eta egoerari dagozkion hizkuntza erabileren arteko lotura.

–OJ-AU4-B2. Ahozko diskurtso motak identifikatzeko eta interpretatzeko hizkuntza- eta pragmatika-gako funtzionalak –asmoa, solaskideen arteko harremana, formaltasun maila eta diskurtsoaren antolaketa–.

–OJ-AU4-C1. Hainbat ahozko iturritako informazioa modu autonomoan bilatzeko eta hautatzeko prozedurak, behar edo helburu baten arabera.

–OJ-AU4-C2. Ahozko iturriak alderatzeko prozedurak, informazioaren bat-etortzeak, desberdintasunak eta koherentzia identifikatzeko.

–OJ-AU4-C3. Ahozko iturrien eta informazioen fidagarritasuna eta egokitasuna baloratzeko irizpide funtzionalak, kontsultaren helburua kontuan hartuta.

–OJ-AU4-C4. Ahozko mezuetan egon ahal diren manipulazio edo desinformazio moduen adierazleak, eta horiek beste iturri eta informazio batzuekin alderatuz egiaztatzea.

–OJ-AU4-D1. Hainbat esparrutako ahozko mezuak ulertzea eta modu kritikoan interpretatzea, haien edukia, asmoa eta testuingurua kontuan hartuta.

–OJ-AU4-D2. Ahozko mezu baten balorazio kritikoa oinarritzeko irizpideak, informazioaren kalitateari eta egokitasunari eutsita eta, hala dagokionean, beste iturri batzuekin alderatuta.

–OJ-AU4-D3. Ulertutako eta alderatutako ahozko informazioa erabiltzea, helduaroko egoeretan modu aktiboan eta informatuan parte hartzeko.

Erreferentziazko eduki funtzionalak.

–Egoera, genero edo erregistro desberdinetan emandako gai berari buruzko ahozko mezuak alderatzea, haiek ulertzeko garrantzitsuak diren desberdintasun funtzionalak identifikatuta.

–Gizarte-, prestakuntza- edo lanbide-arloko interakzioetan diskurtso motak identifikatzea, egoera, solaskideen arteko harremana eta erabilitako hizkuntza-baliabideak oinarritzat hartuta.

–Hainbat iturritako ahozko informazioa bilatzea eta hautatzea, zehaztutako behar pertsonal edo herritar bati edo prestakuntza- edo lanbide-behar bati erantzuteko.

–Gai berari buruzko bi ahozko iturri edo gehiago alderatzea, bat-etortzeak, desberdintasunak eta egiaztapen gehigarria behar duten elementuak identifikatuta.

–Ahozko informazioaren fidagarritasuna eta egokitasuna modu arrazoituan baloratzea, iturriaren identifikazioa, edukiaren funtsa, beste iturri batzuekin duen lotura eta zereginaren helburua kontuan hartuta.

–Ahozko mezuetan egoten ahal diren manipulazio edo desinformazio moduak identifikatzea, edukia aztertuta eta beste informazio batzuekin alderatuta, egiaztapen teknika profesionalik eskatu gabe.

–Gizarte-, herritartasun-, prestakuntza- edo lanbide-arloko ahozko mezuak ulertzea eta modu kritikoan baloratzea, erabakiak hartzeko edo informazio hobea izanda esku hartzeko.

–Ulertutako eta alderatutako ahozko informazioa erabiltzea galderak egiteko, jarduketa bat hautatzeko, egoera bati erantzuteko edo truke batean modu aktiboan eta informatuan parte hartzeko, erantzunaren adierazpen-kalitatea ahozko ulermenaren xede bihurtu gabe.

3. IE-IA4 ikaskuntzaren emaitza. Komunikazio egoera eta testuinguru sozial eta akademiko desberdinetarako idatzizko testuak eta komunikazioak sortzea, eta jariotasunez, koherentziaz, kohesioz, zuzentasun ortografiko eta gramatikalez eta egokitasunez adieraztea; hainbat iturritako informazioa modu argian eta zehatzean integratzea, errespetuzko ikuspegi sortzaile eta kritikotik, eta azalpen testuak, argudio testuak eta asmo literarioko testuak prestatzea, helburura egokitutako diskurtsoa eta adierazpen-baliabideak erabilita.

Ebaluazio irizpideak.

a) Komunikazio egoera desberdinetarako testuak osatu dira, informazioa antolatzeko eta lotzeko egokiak diren koherentzia eta kohesio mekanismoak aplikatuta.

b) Idatzizko komunikazioak sortu dira testuinguru sozial eta akademikoetan, jariotasunez, koherentziaz, zuzentasunez eta egokitasunez, erregistroa eta hizkuntza baliabideak komunikazio egoerara egokituta.

c) Hainbat iturritako informazioa idatziz txertatu da, modu argian eta zehatzean, norberaren testu batean antolatu da, eta errespetuzko ikuspegi sortzaile eta kritiko bat txertatu da.

d) Asmo literarioko testuak sortu dira, koherentziazko eta kohesioko mekanismoak aplikatuta eta komunikazio asmoarekin bat datozen adierazpen-baliabideak hautatuta.

e) Azalpenezko eta argudiozko idatzizko komunikazioak prestatu dira, norberaren diskurtsoa erabilita, modu koherentean eta kohesionatuan antolatuta, eta ortografia eta gramatika aldetik zuzenak.

Oinarrizko jakintzak.

–OJ-IA4-A1. Komunikazio egoera, helburua, hartzaileak eta esparrua: erregistroa hautatzeko eta idatzizko ekoizpena egokitzeko irizpideak.

–OJ-IA4-A2. Koherentzia mekanismoak, testuaren gai batasunari, progresio logikoari eta antolaketa orokorrari eusteko.

–OJ-IA4-A3. Kohesio mekanismoak, testuaren zatiak eta ideiak erreferentzien, lokailuen eta lotura lexiko edo gramatikal funtzionalen bidez erlazionatzeko, errepertorio itxi baten beharrik gabe.

–OJ-IA4-A4. Idatzizko jariotasuna, hau da, ideien jarraitutasuna, naturaltasuna eta lotura ulergarria, baina idazteko azkartasunarekin edo laguntzarik ezarekin identifikatu gabe.

–OJ-IA4-B1. Hainbat iturritako informazio garrantzitsua norberaren testu batean integratzeko prozedurak, iturrien ekarpenak helburuaren arabera hautatuta eta erlazionatuta.

–OJ-IA4-B2. Hainbat iturritako informazioa idatziz sartzeko argitasun eta zehaztasun irizpideak: erabilitako informazioarekiko fideltasuna, barne koherentzia, zehaztasuna eta iturrien ekarpenen eta norberak landutako edukiaren arteko bereizketa funtzionala.

–OJ-IA4-B3. Errespetuzko ikuspegi sortzaile eta kritikoa, erabilitako informazioaren eta komunikazio egoeraren arabera egindako hautaketa, birformulazio eta posizionamendu arrazoitu gisa.

–OJ-IA4-C1. Azalpen testuen antolaketa funtzionala: gaiaren aurkezpen argia, informazioaren garapen ordenatua eta azken koherentea, eskema bakar bat inposatu gabe.

–OJ-IA4-C2. Argudiozko testuen antolaketa funtzionala: jarrera edo ideia nagusi bat formulatzea, arrazoi egokiak ematea eta haien arteko lotura logikoak ezartzea, norberaren diskurtsoa eraikitzeko.

–OJ-IA4-D1. Asmo literarioko testuak sortzeko hizkuntzaren adierazpen-baliabideak, lortu nahi den efektuaren edo helburuaren arabera hautatuak, genero, kanon edo literatura teknika jakinik eskatu gabe.

–OJ-IA4-E1. Testu zuzenak eta ulergarriak sortzeko beharrezkoak diren konbentzio ortografiko eta gramatikalak, idatzizko komunikazioaren zerbitzura aplikatuak, eta ez gai-zerrenda metalinguistiko independente gisa.

Erreferentziazko eduki funtzionalak.

–Antolaketa argia, koherentea eta kohesionatua eskatzen duten gizarte-, prestakuntza-, akademia- eta lanbide-egoera orokorrei erantzuteko testuak sortzea.

–Idatzizko komunikazio bat haren helburura, hartzailearengana, testuingurura eta formaltasun mailara egokitzea, funtzionalki egokia den erregistroa hautatuta.

–Eskura dauden edo aldez aurretik aurkitutako hainbat iturritako informazioa norberaren testu batean integratzea, ekarpenak elkarren artean lotuta eta norberak landutako edukitik bereizita, aipamen sistema formalik eskatu gabe.

–Gai, prozesu, proposamen, esperientzia edo emaitza bat azaltzeko azalpen testuak prestatzea, informazioa modu ulergarrian antolatuta.

–Helduaroan garrantzitsuak diren gaiei buruzko argudio testuak prestatzea, jarrera bat eta arrazoi egokiak adierazita, baina saiakera akademikoaren egitura inposatu gabe.

–Asmo literario edo adierazkorreko testuak sortzea, generoa eta formatua askatasunez hautatuta, lortu nahi den efektuarekin bat datozen hizkuntza baliabideak erabilita, baina literatura erudizioa edo merezimendu artistikoa baloratu gabe.

–Idatzizko produktua ikuspegi funtzionaletik berrikustea, betiere koherentzia, kohesioa, jariotasuna, zuzentasun ortografiko eta gramatikala eta egokitasuna hobetzeko asmoz, baina planifikazioaren, idazketaren eta berrikuspenaren sekuentzia bakar bat inposatu gabe.

–Paperean, tresna digitalen bidez edo, hala dagokionean, laguntza teknologiak erabilita idaztea, komunikaziorako konpetentzian ebidentzia mantenduta, baina ez tresna jakin baten gaitasun teknikoa.

4. IE-IU4 ikaskuntzaren emaitza. Hainbat genero, erregistro, esparru eta motatako idatzizko testuak eta mezuak ulertzea, interpretatzea eta modu kritikoan baloratzea, egoeraren eta testuinguruaren arabera dituzten ezaugarriak bereizita eta pertsonen arteko komunikazioan hizkuntzaren erabilerei buruzko ezagutza funtzionalak aplikatuta; hainbat idatzizko iturritako informazioa modu autonomoan aurkitzea, hautatzea eta alderatzea, haren fidagarritasuna eta egokitasuna ebaluatuta eta manipulazio eta desinformazio arriskuak saihestuta; eta testu zientifikoak, humanistikoak, teknikoak eta literarioak modu kritikoan aztertzea, modu aktiboan eta informatuan parte hartzeko eta argudio sendoetan oinarritutako irizpenak autonomiaz formulatzeko.

Ebaluazio irizpideak.

a) Hainbat komunikazio egoeratako idatzizko mezu motak bereizi dira, generoaren ezaugarri esanguratsuenak, erregistroa eta testuingurua identifikatuta.

b) Idatzizko hainbat diskurtso mota identifikatu dira, pertsonen arteko komunikazioa arautzen duten hizkuntzaren oinarrizko erabilerei buruzko ezagutza funtzionalak aplikatuta.

c) Hainbat idatzizko iturritako informazioa modu autonomoan aurkitu, hautatu eta alderatu da, haren fidagarritasuna eta egokitasuna ebaluatu dira, eta manipulazio eta desinformazio arriskuak saihestu dira.

d) Hainbat esparrutako idatzizko mezuak ulertu, interpretatu eta modu kritikoan baloratu dira, informazioa erabilita hainbat testuingurutan modu aktiboan eta informazioan oinarrituta parte hartzeko.

e) Testu zientifikoak, humanistikoak, teknikoak eta literarioak modu kritikoan aztertu eta interpretatu dira, argudio sendoetan oinarritutako irizpenak autonomiaz formulatuta.

Oinarrizko jakintzak.

–OJ-IU4-A1. Komunikazio egoera, testuingurua, helburua eta erregistroa, hainbat motatako idatzizko mezuak bereizteko eta interpretatzeko aldagai gisa.

–OJ-IU4-A2. Hainbat testuingurutako idatzizko mezuak bereizteko aukera ematen duten generoaren eta erregistroaren ezaugarri funtzionalak, katalogo itxi bat sortu beharrik gabe.

–OJ-IU4-B1. Pertsonen arteko komunikazioko idatzizko diskurtso motak, eta haien ezaugarrien eta egoerari dagozkion hizkuntza erabileren arteko lotura.

–OJ-IU4-B2. Idatzizko diskurtso motak identifikatzeko eta interpretatzeko hizkuntza- eta pragmatika-gako funtzionalak –asmoa, parte-hartzaileen arteko harremana, formaltasun maila eta diskurtsoaren antolaketa–.

–OJ-IU4-C1. Hainbat idatzizko iturritako informazioa modu autonomoan identifikatzeko eta hautatzeko prozedurak, behar edo helburu baten arabera.

–OJ-IU4-C2. Idatzizko iturriak alderatzeko prozedurak, horrela, bat-etortzeak, desberdintasunak, koherentzia eta egiaztapen gehigarria behar duten elementuak identifikatzeko.

–OJ-IU4-C3. Idatzizko iturrien eta informazioen fidagarritasuna eta egokitasuna baloratzeko irizpide funtzionalak, kontsultaren helburua kontuan hartuta.

–OJ-IU4-C4. Idatzizko testuetan eta informazioetan egoten ahal diren manipulazio edo desinformazio moduen adierazleak, eta horien arriskuak prebenitzea, edukia aztertuta eta beste iturri batzuekin alderatuta.

–OJ-IU4-D1. Hainbat esparrutako idatzizko mezuak ulertzea, interpretatzea eta modu kritikoan baloratzea, haien edukia, helburua, testuingurua eta informazioaren kalitatea kontuan hartuta.

–OJ-IU4-D2. Idatzizko mezu baten balorazio kritikoa oinarritzeko irizpideak, informazioaren egokitasunari, koherentziari eta kalitateari eutsita eta, hala dagokionean, beste iturri batzuekin alderatuta.

–OJ-IU4-D3. Ulertutako eta alderatutako idatzizko informazioa erabiltzea, helduaroko egoeretan modu aktiboan eta informatuan parte hartzeko, erabakitzeko edo jarduteko.

–OJ-IU4-E1. Testu zientifikoak, humanistikoak, teknikoak eta literarioak modu kritikoan irakurtzea, haien edukia, helburua, antolaketa, argudioak eta ulermenerako garrantzitsuak diren ebidentziak kontuan hartuta, esparru horietako diziplina ezagutza berezirik eskatu gabe.

–OJ-IU4-E2. Argudio sendoetan oinarritutako irizpen autonomoak formulatzeko irizpideak: testuarekiko lotura, arrazoien edo ebidentzien egokitasuna, koherentzia eta balorazioari eusteko nahikotasuna, baina logika edo erretorika teoria espezializaturik behar izan gabe.

Erreferentziazko eduki funtzionalak.

–Egoera, genero edo erregistro desberdinetan sortutako gai berari buruzko idatzizko mezuak alderatzea, haiek ulertzeko garrantzitsuak diren desberdintasun funtzionalak identifikatuta.

–Gizarte-, herritartasun-, prestakuntza- edo lanbide-arloko komunikazioetan diskurtso motak identifikatzea, egoera, parte-hartzaileen arteko harremana eta erabilitako hizkuntza baliabideak oinarritzat hartuta.

–Hainbat iturritako idatzizko informazioa identifikatzea eta hautatzea, zehaztutako behar pertsonal edo herritar bati edo akademia-, prestakuntza- edo lanbide-behar bati erantzuteko.

–Gai berari buruzko bi idatzizko iturri edo gehiago alderatzea, bat-etortzeak, desberdintasunak, kontraesanak eta egiaztapen gehigarria behar duten elementuak identifikatuta.

–Idatzizko informazioaren fidagarritasuna eta egokitasuna modu arrazoituan baloratzea, besteak beste, iturriaren identifikazioa, gaurkotasuna, koherentzia, emandako ebidentziak, beste iturri batzuekin duen lotura eta zereginaren helburua kontuan hartuta.

–Ahozko mezuetan egoten ahal diren manipulazio edo desinformazio arriskuak identifikatzea eta prebenitzea, edukia aztertuta eta beste informazio batzuekin alderatuta, egiaztapen teknika profesionalik eskatu gabe.

–Gizarte-, herritartasun-, prestakuntza-, akademia- edo lanbide-arloko idatzizko mezuak ulertzea eta modu kritikoan baloratzea, erabakiak hartzeko, egoerei erantzuteko edo informazio hobea izanda parte hartzeko.

–Ulertzeko moduko konplexutasuna duten testu zientifikoak, humanistikoak, teknikoak edo literarioak modu kritikoan aztertzea, testuarekin lotutako arrazoi edo ebidentzien bidez norberaren irizpena formulatuta, testuak dagozkien arloetako diziplina ezagutza espezializaturik eskatu gabe.

C.–Matematikarako oinarrizko konpetentzia.

C.1. Ezaugarriak eta xedea.

Matematikarako oinarrizko konpetentziak helduaroko egoerak ulertzeko eta haiei aurre egiteko aukera ematen du, zenbakiak, eragiketak, proportzionaltasun erlazioak, formak, neurriak, datuak eta ziurgabetasuna erabilita, arrazoiketa, adierazpide eta tresna egokien bidez. Bilakaeran zehar, ikasleak oinarrizko matematika baliabideak erabiltzen hasiko dira, eta, horren ondoren, estrategiak hautatu, aztertu, modelizatu, argudiatu eta erabaki arrazoituak hartuko dituzte. Ez da matematikako eskola programa oso bat, eta ez du eskatzen curriculumean ezarrita ez dagoen formalizaziorik.

Xedea. Arrazoiketa matematikoa modu funtzionalean erabiltzea, gero informazioa interpretatzeko, arazoak ebazteko, emaitzak egiaztatzeko, ondorioak komunikatzeko eta egoera pertsonal, sozial, prestakuntzako edo profesionalen araberako erabakiak hartzeko.

C.2. Domeinuak eta mugaketak.

–Zenbakiak eta kalkulua (ZK). Zenbakiak, eragiketak, proportzionaltasuna, ehunekoak eta adierazpen matematikoak erabiltzea informazioa interpretatzeko eta arazoak ebazteko, eta, pixkanaka, modelizaziora, argudiaketara, aukeren arteko alderaketara eta komunikazio matematiko zorrotzera igarotzea.

Mugaketa egonkorra: Ez da algoritmo, notazio edo tresna bakar bat ezartzen. Teknologia kalkulurako edo modelizaziorako lagungarria izan daiteke, baina haren erabilerak ez du konpetentzia digitala akreditatzen.

–Formak eta neurriak (FN). Formari, espazioari eta neurketari lotutako egoerak ulertzea eta ebaztea irudiak, magnitudeak, unitateak, tresnak eta adierazpideak erabilita, eta pixkanaka estrategien hautaketara, loturak ezartzera eta modelizaziora igarotzea.

Mugaketa egonkorra: Ez da formulen, teoremen edo eraikuntzen eskola-katalogo zehatz eta oso bat ezartzen. Tresnak eta adierazpideak egokitzen ahal dira funtsezko arrazoiketari eusten bazaio.

–Grafikoak eta estatistika (GE). Datuak, taulak, grafikoak eta ausazko egoerak ulertzea eta lantzea, eta, pixkanaka, zuzeneko irakurketatik eta probabilitatearen oinarrizko ulermenetik azterketa kritikora, fidagarritasunaren ebaluaziora eta ziurgabetasun egoeretan erabakiak hartzera igarotzea.

Mugaketa egonkorra: Taulen edo grafikoen formatuak datuekin lan egiteko bitartekoak dira; ez da software espezifikorik eskatzen. 3M mailan, probabilitatearen oinarrizko prozedurak gutxieneko zehaztapen gisa mantentzen dira, haien edukia zabaldu gabe.

C.3. Orientabide pedagogiko espezifikoak.

–Arazoen hizkuntza informazioa behar bezain argi aurkeztea, komunikatzeko zailtasunak ez dezan ordezkatu behatu nahi den arrazoiketa matematikoa.

–Kalkulagailuak, tresnak, adierazpideak edo tresna digitalak erabiltzeko aukera ematea curriculumean jasota daudenean edo laguntza gisa erabiltzen direnean, betiere erabilera instrumentala eta ebidentzia matematikoa bereizita.

–Garapena ez bihurtzea eskolako formulak, algoritmoak edo teknikak pilatze hutsa: curriculumean ezarritako objektuak, prozedurak edo zehaztapenak bakarrik dira nahitaezkoak.

C.4. 3M maila.

Moduluaren ezaugarriak

Adierazpen eta ekuazio errazekin arrazoitzea, benetako testuinguruetan formei eta neurriei lotutako egoerak ebaztea, eta datu multzoak eta ausazko esperimentu errazak aztertzea.

Egitura

3 domeinu. 3 ikaskuntzaren emaitza. 11 ebaluazio irizpide. 25 oinarrizko jakintza.

C.5. Matematikarako oinarrizko konpetentziaren 3M mailako moduluaren garapena. Ikaskuntzaren emaitzak (IE), ebaluazio irizpideak (EI), oinarrizko jakintzak eta erreferentziazko eduki funtzionalak.

1. IE-ZK3 ikaskuntzaren emaitza. Hainbat zenbaki mota, eragiketa, adierazpen matematiko erraz eta proportzionaltasun- eta ehuneko-erlazio modu arrazoituan erabiltzea, datuak interpretatzeko eta bizitza pertsonaleko, laneko edo eguneroko bizitzako ohiko egoerak ebazteko. Horretarako, tresna teknologiko errazak erabiliko dira hala dagokionean, arazoak adierazi eta ebatziko dira lehen mailako ekuazioen bidez, lortutako emaitzak berrikusiko dira eta planteatutako egoeran duten koherentzia eta erabilgarritasuna baloratuko dira.

Ebaluazio irizpideak.

a) Hainbat zenbaki mota eta haien eragiketak behar bezala erabili dira testuinguru pertsonaletan edo lanekoetan, eta datuak interpretatu eta arrazoiketa estrategia egokiak aplikatu dira.

b) Tresna teknologiko errazak erabili dira eguneroko bizitzako egoeretan zenbaki naturalekin, osoekin, zatikiekin eta hamartarrekin eragiketak segurtasunez egiteko, eta lortutako emaitzak berrikusi dira.

c) Eguneroko bizitzan ohikoak diren egoera problematikoak ebatzi dira, lehen mailako ekuazioak eta beste adierazpen matematiko erraz batzuk erabilita.

d) Aldagaietako bat ezezaguna zuten proportzionaltasun arazoak ebatzi dira, arrazoiketa metodo egokiak aplikatuta.

e) Ehunekoen arteko erlazio errazak ebatzi dira, informazioa aztertuta, emaitzak interpretatuta eta matematikak eguneroko bizitzako egoeretan duen erabilgarritasuna aitortuta.

Oinarrizko jakintzak.

–OJ-ZK3-A1. Hainbat zenbaki mota –zenbaki naturalak, osoak, zatikiak eta hamartarrak barne– eta egoera pertsonalak, lanekoak edo egunerokoak ebazteko behar diren eragiketak.

–OJ-ZK3-A2. Zenbakizko datuak interpretatzea eta egoerara egokitutako eragiketak edo kalkulu estrategiak modu arrazoituan hautatzea.

–OJ-ZK3-B1. Tresna teknologiko errazak, eguneroko bizitzako egoeretan zenbakizko eragiketak egiteko laguntza gisa, aplikazio edo gailu jakin batekin lotu beharrik gabe.

–OJ-ZK3-B2. Zenbakizko emaitzak berrikusteko prozedurak, datuekin, egindako eragiketekin eta planteatutako egoerarekin koherentzia dutela egiaztatzeko.

–OJ-ZK3-C1. Lehen mailako ekuazioak eta beste adierazpen matematiko erraz batzuk, eguneroko bizitzako ohiko egoera problematikoak adierazteko eta ebazteko tresna gisa.

–OJ-ZK3-D1. Aldagaietako bat ezezaguna duten proportzionaltasun erlazioak eta hura zehazteko arrazoiketa metodo egokiak.

–OJ-ZK3-D2. Proportzionaltasun erlazio garrantzitsua identifikatzea, eta egoerako datuekin eta ezezagunarekin bat datorren kalkulu prozedura hautatzea.

–OJ-ZK3-E1. Ehunekoen arteko erlazio errazak eta horiek planteatzeko eta ebazteko behar den informazioaren azterketa.

–OJ-ZK3-E2. Ehunekoen emaitzak interpretatzea eta eguneroko bizitzako egoerak ulertzeko eta ebazteko erabilgarritasuna aitortzea.

Erreferentziazko eduki funtzionalak.

–Zenbaki naturalak, osoak, zatikiak eta hamartarrak eta eragiketak modu integratuan erabiltzea egoera pertsonaletan edo lanekoetan.

–Kalkulagailua edo beste tresna teknologiko erraz batzuk erabiltzea eta lortutako emaitzak modu arrazoituan berrikustea.

–Ohiko arazoak lehen mailako ekuazioen edo beste adierazpen matematiko erraz batzuen bidez adieraztea eta ebaztea.

–Aldagai ezezaguna duten erlazio proportzionalak ebaztea eta ehunekoak aztertzea, eta emaitzak egoeran duen erabilgarritasuna interpretatzea.

2. IE-FN3 ikaskuntzaren emaitza. Benetako testuinguru natural edo kulturaletan formei eta neurriei lotutako egoera eta arazo errazak ebaztea, eta, horretarako, forma geometrikoei buruzko ezagutza funtzionala eta arrazoiketa metodo egokiak aplikatzea, luzera, masa, denbora, azalera eta bolumena magnitudeak erabiltzea, unitate, tresna eta eragiketa egokienak hautatzea, neurketa prozedura funtzionalak aplikatzea, eta hartutako erabakiak eta lortutako emaitzak planteatutako egoerarekin koherenteak direla egiaztatzea.

Ebaluazio irizpideak.

a) Arazo geometriko errazak ebatzi dira, ingurune naturalean edo kulturalean dauden forma geometrikoei buruzko ezagutza modu funtzionalean aplikatuta.

b) Luzerari, masari, denborari, azalerari eta bolumenari buruzko arazoak ebatzi dira arrazoiketa-metodo egokiak erabilita, neurri-unitate egokiena hautatuta eta dagozkion eragiketak eginda.

c) Oinarrizko magnitudeak benetako egoeretan aplikatu dira, neurtzeko tresna eta unitate egokiak hautatuta eta neurriak lortzeko, irakurtzeko, adierazteko edo egiaztatzeko prozedurak modu funtzionalean gauzatuta, egoeraren helburuarekin eta ezaugarriekin bat etorriz.

Oinarrizko jakintzak.

–OJ-FN3-A1. Ingurune naturalean eta kulturalean dauden forma geometrikoak eta horien erabilera funtzionala, arazo geometriko errazak interpretatzeko eta ebazteko.

–OJ-FN3-A2. Egoera bateko informazio geometriko garrantzitsua identifikatzea, eta adierazitako formaren, eskura dauden datuen eta ebatzi behar den galderaren arteko lotura ezartzea.

–OJ-FN3-B1. Luzera, masa, denbora, azalera eta bolumena magnitudeak benetako arazo eta egoeretan.

–OJ-FN3-B2. Neurri-unitate egokiena hautatzeko irizpideak, magnitudea, datuak eta egoeraren helburua kontuan hartuta.

–OJ-FN3-B3. Luzera, masa, denbora, azalera eta bolumena barne hartzen dituzten arazoetan datuak erlazionatzeko eta emaitzak lortzeko beharrezkoak diren neurri-eragiketak.

–OJ-FN3-B4. Neurketa arazo baten datuak antolatzeko, magnitudeak, unitateak eta eragiketak erlazionatzeko, eta emaitzaren koherentzia egiaztatzeko arrazoitze metodoak.

–OJ-FN3-C1. Oinarrizko magnitudeekin funtzionalki lotutako neurketa tresnak eta benetako egoera batean egokiena hautatzeko irizpideak.

–OJ-FN3-C2. Benetako egoeretan neurriak lortzeko, irakurtzeko, adierazteko edo egiaztatzeko neurketa tresnak eta unitateak modu funtzionalean erabiltzeko prozedurak.

Erreferentziazko eduki funtzionalak.

–Benetako ingurune natural edo kulturaletan dauden formei lotutako arazo geometriko errazak ebaztea.

–Datuak antolatzea eta luzera, masa, denbora, azalera eta bolumenari buruzko arazoetarako unitateak eta eragiketak modu arrazoituan hautatzea.

–Neurketa tresnak hautatzea eta neurketa prozedura funtzionalak aplikatzea, magnitudea, helburua eta egoeraren ezaugarriak kontuan hartuta.

–Neurketari buruzko erabakien eta emaitzen koherentzia egiaztatzea, hala dagokionean adierazpide edo laguntza eskuragarriak erabilita.

Neurketa tresnen erabilera funtzionalaren ebidentziari buruzko aplikazio irizpidea. Neurketa tresnen erabilera funtzionala egiaztatzen ahal da tresnak zuzenean erabiliz edo egoera eta kasu teoriko-praktikoen bidez, horretarako ezinbestekoa bada tresna egokia hautatzea, hura erabiltzeko prozedura interpretatzea, emandako neurketa informazioa irakurtzea edo erabiltzea, eta dagokion emaitza lortzea, adieraztea, egiaztatzea edo baloratzea. Tresna jakin bat eskuz manipulatzea ez da, berez, domeinuaren eskakizun autonomoa.

3. IE-GE3 ikaskuntzaren emaitza. Eguneroko datu multzoetatik eta egoera pertsonal edo lanekoei lotutako hainbat grafikotatik datorren informazio estatistikoa adieraztea eta aztertzea. Horretarako, taulak egin eta baloratuko dira, informazioa irizpide propioz interpretatuko da eta gertaeren probabilitatea kalkulatuko da esperimentu errazetan eta benetako testuinguruetan, egoeraren ezaugarrietara eta eskura dagoen informaziora egokitutako metodoen bidez.

Ebaluazio irizpideak.

a) Eguneroko datu multzoetako informazio estatistikoa taulen bidez adierazi da, eta informazioa antolatzeko, interpretatzeko edo komunikatzeko duten erabilgarritasuna baloratu da.

b) Egoera pertsonal edo lanekoei buruzko hainbat grafiko estatistikotako informazioa aztertu da, hura interpretatzeko norberaren irizpidea aplikatuta.

c) Gertaera baten probabilitate parametroak kalkulatu dira esperimentu errazetan eta benetako testuinguruetan, esperimentuaren ezaugarrietara eta eskura dagoen informaziora egokitutako metodoen bidez.

Oinarrizko jakintzak.

–OJ-GE3-A1. Eguneroko datu multzoak: informazio estatistikoa taulen bidez antolatzea eta adieraztea.

–OJ-GE3-A2. Datu multzo bat antolatzeko, interpretatzeko edo komunikatzeko taula baten erabilgarritasuna baloratzeko irizpide funtzionalak.

–OJ-GE3-B1. Egoera pertsonal edo lanekoei lotutako hainbat grafiko estatistiko: adierazitako informazioa aztertzea eta interpretatzea.

–OJ-GE3-B2. Adierazitako informazioaren erlazioak, aldaketak edo alderdi garrantzitsuak identifikatzeko eta datuetan oinarritutako norberaren interpretazioa formulatzeko irizpideak.

–OJ-GE3-C1. Esperimentu errazak eta benetako testuinguruetako gertaerak: gertaera bera eta haren probabilitatea kalkulatzeko behar den informazioa identifikatzea.

–OJ-GE3-C2. Esperimentu errazetako gertaera baten probabilitatea: esperimentuaren ezaugarrietara eta eskura dagoen informaziora egokitutako metodoen bidez kalkulatzea.

–OJ-GE3-C3. Probabilitatea kalkulatzeko oinarrizko prozedurak, behatutako maiztasunetatik abiatuta edo, emaitza guztiak ekiprobableak direnean, aldeko emaitzen eta balizko emaitzen arteko erlazioaren bidez.

–OJ-GE3-C4. Probabilitatea kalkulatzeko prozedura hautatzea, eskura dagoen informazioaren eta esperimentu errazaren ezaugarrien arabera.

Erreferentziazko eduki funtzionalak.

–Eguneroko datu multzoak antolatzeko, interpretatzeko edo komunikatzeko taulak egitea eta baloratzea.

–Egoera pertsonal edo lanekoei buruzko hainbat grafiko estatistiko aztertzea, datuetan oinarritutako interpretazioak formulatuz.

–Esperimentu errazetan gertaerak eta behar den informazioa identifikatzea, eta probabilitateak oinarrizko prozedura egokien bidez kalkulatzea.

–Probabilitatea kalkulatzeko prozedura hautatzea, esperimentuaren ezaugarrien eta eskura dagoen informazioaren arabera.

C.6. 4M maila.

Moduluaren ezaugarriak

Modelizatzea eta argudiatzea, estrategiak eta propietateak hautatzea, datuen fidagarritasuna baloratzea eta ziurgabetasun egoeretan oinarritutako irizpenak eta erabaki arrazoituak formulatzea.

Egitura

3 domeinu. 3 ikaskuntzaren emaitza. 11 ebaluazio irizpide. 32 oinarrizko jakintza.

C.7. Matematikarako oinarrizko konpetentziaren 4M mailako moduluaren garapena. Ikaskuntzaren emaitzak (IE), ebaluazio irizpideak (EI), oinarrizko jakintzak eta erreferentziazko eduki funtzionalak.

1. IE-ZK4 ikaskuntzaren emaitza. Bizitza pertsonaleko, profesionaleko, sozialeko edo akademikoko dokumentu eta egoeretatik datorren zenbakizko informazioa interpretatzea eta erabiltzea arazoak modelizatzeko eta ebazteko, aukerak alderatzeko eta arrazoiketa eta argudiaketa matematikoaren bidez irtenbideak hautatzeko, hainbat egoeratan proportzionaltasun erlazioak aplikatzeko eta informazioa, prozedurak eta ondorioak terminologia matematiko zehatzarekin, zehaztasunez eta zorroztasunez aurkezteko, hala dagokionean tresna matematikoak eta digitalak erabilita.

Ebaluazio irizpideak.

a) Eguneroko dokumentu pertsonal edo profesionaletako zenbakizko informazioa interpretatu da, eta datu garrantzitsuak hautatu eta egoera praktikoetan erabaki arrazoituak hartzeko erabili dira.

b) Eguneroko bizitzako hainbat arlotako zenbakizko arazoak modelizatu eta ebatzi dira, adierazpide eta tresna matematiko egokiak hautatuta, hala dagokionean, tresna digitalak barne.

c) Ohiko zenbakizko egoeretan aukerak identifikatu eta alderatu dira, irizpideetara eta testuingurura hobekien egokitzen den irtenbidea hautatu eta hautaketa matematikoki justifikatuta.

d) Arrazoiketa matematikoa eta proportzionaltasun erlazioak aplikatu dira hainbat egoeratan ohikoak diren arazoak eta erronkak ebazteko, eta emaitza testuinguruaren arabera interpretatu da.

e) Informazio matematikoa modu antolatuan aurkeztu da, eta eduki zientifiko edo kuantitatiboko emaitzak eta mezuak komunikatu dira, terminologia matematiko zehatza erabilita, zehaztasunez eta zorroztasunez, eguneroko testuinguru sozial edo akademikoetan.

Oinarrizko jakintzak.

–OJ-ZK4-A1. Eguneroko dokumentu pertsonal eta profesionaletako zenbakizko informazioa: egoeraren helbururako garrantzitsuak diren datuak, kantitateak eta zenbakizko erlazioak.

–OJ-ZK4-A2. Erabaki praktikoak arrazoitzeko behar den zenbakizko informazioa hautatzea, interpretatzea eta antolatzea.

–OJ-ZK4-B1. Benetako zenbakizko egoerak modelizatzea, datuak, erlazioak eta elementu ezezagunak identifikatuz eta adierazpide matematiko egoki batean jasota.

–OJ-ZK4-B2. Zenbakizko ereduak kalkulatzeko, adierazteko, aztertzeko eta ebazteko tresna matematikoak eta digitalak, egoeraren arabera hautatuak.

–OJ-ZK4-B3. Lortutako emaitza datuekin eta testuinguruarekin alderatzea, eta, beharrezkoa denean, adierazpidea edo prozedura egokitzea.

–OJ-ZK4-C1. Datuetan, erlazioetan, eragiketetan eta emaitzetan oinarritutako argudio matematikoak, zenbakizko egoeretan erabakiak justifikatzeko.

–OJ-ZK4-C2. Aukerak irizpide esplizituen bidez alderatzea eta testuinguruaren baldintzetara hobekien egokitzen den irtenbidea hautatzea.

–OJ-ZK4-C3. Irtenbide optimoaren testuinguruarekiko mendekotasuna: erabilitako irizpideen araberakoa izatea eta, justifikatuta daudenean, irtenbide baliokideak egoteko aukera.

–OJ-ZK4-D1. Proportzionaltasun erlazioak eta arrazoiketa proportzionala, askotariko egoeratan ohikoak diren arazoak eta erronkak ebazteko.

–OJ-ZK4-D2. Arrazoiketa proportzionaleko estrategiak testuinguru batetik bestera eramatea eta emaitza egoeraren arabera interpretatzea.

–OJ-ZK4-E1. Terminologia matematiko zehatza eta informazioaren, prozeduren, emaitzen eta ondorioen antolaketa, eduki kuantitatibo edo zientifikoko mezuak zehaztasunez eta zorroztasunez komunikatzeko.

Erreferentziazko eduki funtzionalak.

–Fakturak, nominak, aurrekontuak, ordainagiriak, albisteak edo zenbakizko informazioa duten beste dokumentu batzuk irakurtzea, behar jakin baterako datu egokiak identifikatuta.

–Kantitateak, ehunekoak, kostuak, baldintzak edo bestelako zenbakizko erlazioak modu arrazoituan alderatzea, erabaki praktiko bat hartzen laguntzeko.

–Zenbakizko eredu errazak eraikitzea, kontsumoari, antolaketari, joan-etorriei, baliabideei edo helduen beste behar batzuei lotutako egoerak planifikatzeko, zenbatesteko edo ebazteko.

–Kalkulagailua, kalkulu orria edo beste tresna matematiko edo digital baliokide batzuk erabiltzea, kalkulua, azterketa edo egiaztapena errazten dutenean, teknologia jakin bat inposatu gabe.

–Balizko irtenbideak irizpide esplizituen arabera alderatzea –adibidez, kostua, denbora, kantitatea edo erabilgarritasuna–, eta hautatutako aukera justifikatzea.

–Proportzionaltasun erlazioak aplikatzea bizitza pertsonaleko edo profesionaleko hainbat egoeratan, estrategiak testuinguru batetik bestera eramanda.

–Datuak, kalkuluak, erlazioak, emaitzak eta ondorioak modu ulergarrian antolatzea eta aurkeztea, helbururako egokiak diren baliabide matematikoak erabilita.

–Informazio kuantitatiboa edo zientifiko-matematikoa zorroztasunez azaltzea eguneroko egoera sozial edo akademikoetan, datuak, prozedura eta ondorioa bereizita.

2. IE-FN4 ikaskuntzaren emaitza. Hainbat testuingurutan gertatzen diren forma eta neurriei lotutako ohiko egoerak ebaztea eta modelizatzea. Horretarako, forma geometrikoen propietateetan eta ezaugarrietan eta irudien deskonposizioan oinarritutako estrategiak hautatu eta aplikatuko dira, terminologia eta notazio egokiak erabiliko dira, matematika beste jakintza arlo batzuekin lotuko da eta pentsamendu konputazionala eta tresna matematiko egokiak erabiliko dira, irtenbide eraginkorrak lortzeko.

Ebaluazio irizpideak.

a) Estrategia egokiak identifikatu eta aplikatu dira, forma geometrikoen propietate eta ezaugarri garrantzitsuetan eta irudiak forma errazago bihurtzeko deskonposizioan oinarrituta, eguneroko arazo geometrikoak ebazteko, terminologia eta notazio egokiak erabiliz.

b) Ezagutza eta tresna matematikoak beste jakintza arlo batzuekin lotu dira, hainbat testuingurutako eguneroko egoera geometrikoak interpretatzeko eta ebazteko, arrazoiketa geometrikoa planteatutako egoerara behar bezala eramanda.

c) Pentsamendu konputazionala erabili da formak eta neurriak barne hartzen dituzten eguneroko egoerak modu eraginkorrean modelizatzeko eta ebazteko, arazoaren helburura eta ezaugarrietara egokitutako tresna matematikoak hautatu eta erabilita.

Oinarrizko jakintzak.

–OJ-FN4-A1. Erlazioak interpretatzeko eta eguneroko arazoak ebazteko garrantzitsuak diren forma geometrikoen propietateak eta ezaugarriak.

–OJ-FN4-A2. Irudiak forma errazagoetan deskonposatzea eta, erabilgarria denean, berriz konposatzea, egoera geometrikoak aztertzeko eta ebazteko estrategia gisa.

–OJ-FN4-A3. Estrategia geometrikoak hautatzeko irizpideak, forma, eskura dauden datuak, propietate garrantzitsuak eta arazoaren helburua kontuan hartuta.

–OJ-FN4-A4. Terminologia eta notazio geometriko funtzionalak, formak, erlazioak, neurriak eta prozedurak egoerarako behar adinako zehaztasunez adierazteko.

–OJ-FN4-B1. Matematikaren eta beste jakintza arlo batzuetako egoera geometrikoen arteko loturak, hala nola artean, fisikan, diseinuan edo bizitza errealeko beste testuinguru batzuetan daudenak.

–OJ-FN4-B2. Erlazio, adierazpide eta tresna geometrikoak testuinguru batetik bestera eramatea, eguneroko egoerak interpretatzeko eta ebazteko.

–OJ-FN4-B3. Beste arlo bateko zer informazio edo erlazio matematiko den egokia identifikatzeko eta ebazpen geometrikoan modu proportzionalean erabiltzeko irizpideak.

–OJ-FN4-C1. Forma eta neurriei lotutako egoeretan aplikatutako pentsamendu konputazionala, eguneroko bizitzako arazoak modelizatzeko eta ebazteko ikuspegi egituratu gisa.

–OJ-FN4-C2. Egoera elementu maneiagarrietan deskonposatzea, datu eta erlazio garrantzitsuak identifikatzea, eta berrikusten ahal den ebazpen prozesu bat antolatzea.

–OJ-FN4-C3. Tresna matematikoak, analogikoak edo digitalak, hala dagokionean, forma eta neurriei lotutako egoerak adierazteko, aztertzeko, modelizatzeko, kalkulatzeko edo egiaztatzeko, zereginerako egokitasunaren arabera hautatuak.

Erreferentziazko eduki funtzionalak.

–Objektuak, espazioak, planoak, eskemak edo adierazpideak aztertzea, propietate geometriko garrantzitsuak identifikatzeko eta ebazpen estrategia bat hautatzeko.

–Azalerak, bolumenak edo konfigurazio geometrikoak forma errazagoetan deskonposatzea, erabilgarria denean neurriak zenbatesteko, kalkulatzeko, alderatzeko edo egiaztatzeko.

–Terminologia, sinboloak, eskemak eta notazio geometrikoa modu funtzionalean erabiltzea erlazioak eta prozedurak azaltzeko, beharrezkoa ez den formalizazio akademikorik eskatu gabe.

–Artearekin, diseinuarekin, eraikuntzarekin, mugikortasunarekin, eguneroko fisikarekin edo beste arlo batzuekin lotutako egoera geometrikoak ebaztea, zereginean bertan beharrezkoa den informazio espezializatua emanez.

–Erlazio geometrikoak adierazpide baten eta benetako egoera baten artean eramatea –adibidez, objektu, espazio, plano, eskema edo eredu baten artean–, erabaki praktikoak hartzeko.

–Forma eta neurriei lotutako egoerak modelizatzea, datuak, erlazioak eta mugak identifikatuta eta ebazpenerako sekuentzia antolatu bat ezarrita.

–Tresna matematiko analogiko edo digital baliokideak erabiltzea irtenbide bat adierazteko, aztertzeko, neurtzeko, kalkulatzeko, simulatzeko edo egiaztatzeko, software edo gailu jakinik inposatu gabe.

–Erabilitako ereduaren, estrategiaren eta tresnen egokitasuna berrikustea, eta irtenbidea testuingururako behar adinako zehaztasun matematikoarekin komunikatzea.

3. IE-GE4 ikaskuntzaren emaitza. Hainbat testuingurutako informazio estatistikoa eta ausazko egoerak modu kritikoan aztertzea, eta horretarako, tauletako eta grafikoetako datuak laburtzea eta interpretatzea, haien fidagarritasuna eta egon daitezkeen distortsioak ebaluatzea, irizpen independenteak formulatzea eta erabakiak datuen eta probabilitate zenbatespen egokien bidez justifikatzea.

Ebaluazio irizpideak.

a) Tauletako eta grafikoetako informazio garrantzitsua laburtu eta interpretatu da, haren fidagarritasuna ebaluatuta eta interpretazio distortsionatuak edo informazio nahikorik ez dutenak eragiten ahal dituzten datuak aurkezteko edo hautatzeko moduak identifikatuta.

b) Hainbat testuingurutako datu estatistikoak ulertu, interpretatu eta modu kritikoan baloratu dira, eskura dagoen informazioan oinarritutako irizpen independenteak formulatzeko eta erabakiak justifikatzeko.

c) Eguneroko ausazko egoerak aztertu dira eta probabilitateak zenbatetsi dira eskura dagoen informaziora egokitutako prozeduren bidez, eta erabaki informatuak hartzeko erabili dira.

Oinarrizko jakintzak.

–OJ-GE4-A1. Tauletako eta grafikoetako informazio garrantzitsua: laburtzea eta interpretatzea, adierazpenaren datuak, erlazioak eta testuingurua kontuan hartuta.

–OJ-GE4-A2. Adierazitako informazio estatistikoaren fidagarritasuna: eskura dagoen informazioaren jatorria, koherentzia eta nahikotasuna baloratzea interpretazioaren helburua kontuan hartuta.

–OJ-GE4-A3. Datuen interpretazioa distortsionatzen ahal duten aurkezpen edo hautaketa moduak, hala nola eskala aldaketak, denbora-tarteen mozketak, omisioak edo ikusizko desproportzioak, betiere adibide gisa hartuta, eta ez katalogo itxi gisa.

–OJ-GE4-A4. Datuen, adierazpenaren eta interpretazioaren arteko lotura: datuek erakusten dutena eta haietatik ateratzen diren ondorioak modu funtzionalean bereiztea.

–OJ-GE4-B1. Hainbat testuingurutako datu estatistikoak: haien esanahia eta garrantzia ulertzea, interpretatzea eta modu kritikoan baloratzea.

–OJ-GE4-B2. Egokitasun eta nahikotasun irizpideak, eskura dauden datuek baieztapen, ondorio edo erabaki bati eusten dioten baloratzeko.

–OJ-GE4-B3. Datuetan eta irizpide esplizituetan oinarritutako irizpen independenteak formulatzea, betiere irizpen-independentzia eta ebidentziarekin loturarik ez duen iritzia nahastu gabe.

–OJ-GE4-B4. Erabakiak informazio estatistiko egokiaren bidez justifikatzea, eskura dauden datuen muga edo ziurgabetasun garrantzitsuak aitortuta.

–OJ-GE4-C1. Eguneroko ausazko egoerak: ziurgabetasun garrantzitsua eta beharrezkoa den informazioa identifikatzea, balizko emaitzak baloratzeko.

–OJ-GE4-C2. Probabilitateak modu arrazoituan zenbatestea, eskura dagoen informazioa oinarritzat hartuta eta egoeraren ezaugarrietara egokitutako prozeduren bidez.

–OJ-GE4-C3. Zenbatetsitako probabilitateak erabiltzea aukerak alderatzeko eta erabaki informatuak arrazoitzeko, garrantzitsua denean ziurgabetasun maila adieraziz.

Erreferentziazko eduki funtzionalak.

–Albisteetan, txostenetan, administrazio dokumentazioan, dibulgazio azterlanetan edo lan inguruneetan agertzen diren taulak eta grafikoak interpretatzea.

–Fenomeno beraren hainbat adierazpide alderatzea, zer informazio nabarmentzen edo ezkutatzen duten edo zer informazio modu desberdinean interpretatzera eraman dezaketen baloratzeko.

–Datuen jatorria, data, etiketak, unitateak, eskalak, denbora-tarteak eta testuingurua modu funtzionalean berrikustea, haien fidagarritasuna baloratzeko garrantzitsuak direnean.

–Aurkezpen engainagarriak identifikatzea, hala nola ardatz moztuak, neurriz kanpoko eskalak, denbora-tarteen hautaketa partziala edo erreferentzia nahikorik gabeko ehunekoak.

–Baieztapen edo ondorio batek aurkeztutako datuetan benetako oinarria baduen baloratzea, eta irizpen independente eta arrazoitu bat formulatzea.

–Erabaki pertsonal, sozial, prestakuntzako edo profesional orokorrak justifikatzea informazio estatistiko egokiaren bidez.

–Eguneroko arrisku, aurreikuspen edo hautaketa egoeretan probabilitateak zenbatestea, 3M mailatik eskuragarri dauden oinarrizko metodo egokiak berrerabiliz.

–Aukerak datuen eta probabilitateen bidez alderatzea, erabaki arrazoitu bat komunikatuta eta geratzen den ziurgabetasuna aitortuta.

D.–Konpetentzia digitala.

D.1. Ezaugarriak eta xedea.

Oinarrizko konpetentzia digitalak ingurune digitaletan modu seguruan, arduratsuan eta gero eta autonomoago eta kritikoagoan moldatzeko aukera ematen du, informazioa bilatu eta kudeatuz, komunikatuz eta lankidetzan arituz, edukiak sortu eta berrerabiliz, arriskuetatik babestuz eta arazo teknologikoak ebatziz. Neutraltasunari eusten dio markei, aplikazioei, gailuei eta sistemei dagokienez, eta ez da informatika espezializatu bihurtzen.

Xedea. Teknologiak eta ingurune digitalak erabiltzea informazioa eta zerbitzuak eskuratzeko, parte hartzeko eta komunikatzeko, edukiak sortzeko eta kudeatzeko, pertsonak, datuak eta gailuak babesteko eta behar teknologikoak ebazteko, modu arduratsuan, irisgarritasuna bermatuz eta egokitzeko gaitasunez.

D.2. Domeinuak eta mugaketak.

–Informazio eta alfabetatze digitala (IAD). Informazio digitala bilatzea, hautatzea, baloratzea, antolatzea eta berrerabiltzea: iturri ezagunetan eta bilaketa errazetan oinarritutako jardunetik estrategia aurreratuetara eta kalitatea eta fidagarritasuna kritikoki baloratzeko irizpideetara.

Mugaketa egonkorra: Informazioaren alfabetatze digitala bilaketan, hautaketan, balorazioan eta kudeaketan oinarritzen da; ez ditu barne hartzen diziplina jakin bati lotutako alfabetatze mediatikoa, dokumentazio-metodologia espezializatua edo zibersegurtasun teknikoa.

–Komunikazioa eta lankidetza digitala (KL). Teknologia digitalak erabiltzea partekatzeko, komunikatzeko, lankidetzan aritzeko eta parte hartzeko: jarduketa ezagunak eta oinarrizko arauak nahiz baliabideen integrazioa eta konfigurazioa, herritartasun digital gogoetatsua eta presentziaren eta ikusgarritasunaren kudeaketa kontzientea.

Mugaketa egonkorra: Digitalki parte hartzeko ez da beharrezkoa jendaurrean agertzea, soziabilitate zehatz bat izatea, militantzia, identitate publikoa edo plataforma jakin bat erabiltzea. Konfigurazioa funtzionalki ulertzen da.

–Eduki digitalak sortzea (EDS). Eduki eta baliabide digitalak sortzea, prozesatzea, antolatzea, berriz lantzea eta sortutako eduki berriak eratzea, egiletza, lizentziak, berrerabilera arduratsua, segurtasuna eta lehendik dauden baliabideen integrazioa pixkanaka txertatuta.

Mugaketa egonkorra: Edukiak sortzeko edo berriz lantzeko ez da software profesionalik edo adimen artifizial sortzailerik behar. Adimen artifiziala edo beste automatizazio motaren bat erabiltzen denean, ikaskuntzaren emaitzak eta haren ebaluazio irizpideek eskatzen duten jarduna behatzeko modukoa izan behar da.

–Segurtasuna (SEG). Teknologia digitalen erabilera segurua, osasungarria eta jasangarria, informazioaren egiazkotasuna eta kalitatea, pribatutasuna, babesa, ziberarriskuak, ongizatea eta jasangarritasuna barne hartuta, ebaluatzeko eta prebenitzeko gaitasuna gero eta handiagoa izanik.

Mugaketa egonkorra: Segurtasuna babeserako, ongizaterako eta jasangarritasunerako jarduketa eta erabaki funtzional gisa lantzen da, eta ez sistemen administrazio, zibersegurtasunaren auditoretza, diagnostiko kliniko edo betetze juridiko profesional gisa.

–Arazoak ebaztea (ARAZ). Gorabehera eta behar teknologikoak identifikatzea eta ebaztea, baliabideak eta irtenbideak hautatzea eta teknologiari buruzko erabakiak hartzea, konektibitate eraginkorra, irizpide etiko eta jasangarriak, berrikuntza eta aldaketetara egokitzeko gaitasuna lortze aldera.

Mugaketa egonkorra: Arazo teknologikoak ebaztea ez da laguntza tekniko espezializatuaren, programazioaren edo ingeniaritzaren parekoa. 4M mailako berrikuntza irtenbide egokien garapen funtzional gisa interpretatzen da, eta ez originaltasun profesional edo komertzial gisa.

D.3. Orientabide pedagogiko espezifikoak.

–Neutraltasun teknologikoari eustea: funtzioak eta erabakiak transferigarriak dira eta ez daude marka, sistema eragile, aplikazio, plataforma edo gailu jakin batzuei lotuta.

–Ikaskuntzaren emaitzetan eta ebaluazio irizpideetan aurreikusitako gaitasunak eta jarduketak zuzeneko jarduketaren bidez edo dagokion testuinguru digitala modu funtzionalean erreproduzitzen duten egoera eta kasu praktiko edo teoriko-praktikoen bidez egiaztatzen ahal dira. Ikaskuntzak jardun funtzionala eskatzen duenean, pertsonak egoeran jardun beharko du, eta ez da nahikoa izanen prozedura teorikoki deskribatzea. Ez da beharrezkoa izanen kanpoko benetako ondorioak eragitea, kontu pertsonalak erabiltzea, benetako pertsonekin komunikatzea, informazioa argitaratzea edo marka, aplikazio, zerbitzu edo interfaze jakin batzuk erabiltzea, simulazio funtzional baliokide batek ebidentzia nahikoa ematen duenean.

–Informazio eta alfabetatze digitalaren eremuan, informazioa bilatzea, hautatzea, alderatzea, baloratzea, sailkatzea, antolatzea, erreferentziatzea eta berrerabiltzea zuzeneko jarduketaren edo simulazio funtzionalaren bidez egiaztatzen ahal da. 3M eta 4M mailetan, kontsulten formulazio edo finketa, lortutako emaitzak eta mailak eskatzen dituen ondorengo jarduketak erreproduzitzen dituzten sekuentzia simulatuak erabiltzen ahal dira, Internetera edo zerbitzu jakin batera sartu beharrik gabe.

–Komunikazio eta lankidetza digitalaren eremuan, simulazioek teknologiak, hartzaileak, kanalak, prozedurak, partekatzea, kudeaketa, konfigurazioa eta parte-hartzea erreproduzitzen ahal dituzte. Denbora errealeko interakzio egoerak sekuentziatutako simulazio funtzional baten bidez egiaztatzen ahal dira, bideokonferentziarik, solaskiderik edo kontu pertsonalik gabe.

–Eduki digitalak sortzearen eremuan, zuzeneko ekoizpen digitalaren edo simulazio funtzionalen bidez lortzen ahal da ebidentzia. Pertsonak materialen edo egoeraren gainean jardun beharko du, eta behatzeko moduko emaitza bat sortu, eraldatu, antolatu edo integratu. 3M eta 4M mailetan, hainbat formatu erabiltzen direla frogatzen ahal da zeregin desberdinen edo integratuen bidez, baita sorkuntza kolektiboa ere, ekarpen bereizgarriak dituzten egoera simulatuen bidez.

–Segurtasunaren eremuan, ebidentzia zuzeneko jarduketaren edo egiaztapenak egitea, neurriak aplikatzea eta erabakiak hartzea eskatzen duten simulazio funtzionalen bidez lortzen ahal da. Ez da beharrezkoa izanen benetako arriskuak eragitea, benetako gailuak edo kontuak aldatzea, benetako datu pertsonalak erabiltzea, hardwarean eragiketak egitea edo birziklatzeko ekintzak fisikoki gauzatzea. Osasunaren eta ongizatearen arloan, ez da gorputz jarrera bakar bat edo behaketa fisiko luzerik eskatuko. 4M mailan, aplikatu behar diren segurtasun politikak, arauak edo baldintzak kasuan bertan eman beharko dira edo eskuragarri egon beharko dute, mailako jakintzetan berariaz jasota ez daudenean.

–Arazoak ebaztearen esparruan, ebidentzia zuzeneko jarduketaren edo simulazio funtzionalen bidez lortzen ahal da, hau da, egoera mugatzea, jarduketak hautatzea eta gauzatzea, haien ondorioak interpretatzea, beharrezkoa denean irtenbidea berregokitzea eta emaitza egiaztatzea eskatzen duten jarduketa edo simulazioen bidez. Ez da beharrezkoa izanen benetako gorabeherak eragitea, sistemak aldatzea, konexio fisikoak egitea, aplikazioak instalatzea, kontu pertsonalak erabiltzea edo interfaze zehatz batzuk baliatzea. Informazio bilaketa laguntza instrumentala denean, eta ez ebaluazioaren xede nagusia, zereginaren barruan ematen ahal da beharrezkoa den dokumentazioa edo informazioa.

D.4. 3M maila.

Moduluaren ezaugarriak

Informazioa eta baliabideak hautatzea eta alderatzea, modu aktiboan parte hartzea eta sortzea, informazioa egiaztatzea eta arriskuak prebenitzea, eta arazoak prozesuen eta aukeren bidez ebaztea.

Egitura

5 domeinu. 5 ikaskuntzaren emaitza. 19 ebaluazio irizpide. 37 oinarrizko jakintza.

D.5. Oinarrizko konpetentzia digitalaren 3M mailako moduluaren garapena. Ikaskuntzaren emaitzak (IE), ebaluazio irizpideak (EI), oinarrizko jakintzak eta erreferentziazko eduki funtzionalak.

1. IE-IAD3 ikaskuntzaren emaitza. Informazio beharrak asetzea Interneten bilaketak eginez, emaitza egokienak hautatuta, tresnei, zerbitzuei edo gailuei buruz aurkitutako informazioa alderatuta aukeren artean erabakitzeko, eta komunikazio-kanal errazen bidez intereseko informazio digitala sailkatuta eta argitaratuta, autonomia funtzionalarekin eta jarduketaren helburuarekin bat etorriz.

Ebaluazio irizpideak.

a) Interneten bilaketak egin dira informazio behar bati erantzuteko, eta behar horretarako egokienak diren emaitzak hautatu dira.

b) Tresnei, zerbitzuei edo gailuei buruz aurkitutako informazioa alderatu da eta aukeren artean erabaki da, planteatutako behar edo helbururako egokitasunaren arabera.

c) Intereseko informazio digitala sailkatu eta argitaratu da, komunikazio-kanal errazak erabilita, jarduketaren helbururako modu egokian.

Oinarrizko jakintzak.

–OJ-IAD3-A1. Informazio behar bati erantzuteko Interneteko bilaketak egitea eta behar horri erantzuteko emaitza egokienak hautatzea.

–OJ-IAD3-A2. Aurkitutako emaitzaren, informazio beharraren eta bilaketaren helburuaren arteko egokitzapenerako irizpide funtzionalak.

–OJ-IAD3-B1. Tresna, zerbitzu edo gailu digitalei buruz aurkitutako informazioa, aukerak alderatzeko oinarri gisa.

–OJ-IAD3-B2. Aukerak alderatzeko eta planteatutako behar edo helbururako egokiena zein den erabakitzeko irizpide funtzionalak, eskura dagoen informazioa kontuan hartuta.

–OJ-IAD3-C1. Intereseko informazio digitala irizpide errazen bidez sailkatzea, aurreikusitako helbururako modu ulergarrian antolatzeko.

–OJ-IAD3-C2. Intereseko informazio digitala komunikazio-kanal errazen bidez argitaratzea, zabaldutako informazioaren, erabilitako kanalaren eta jarduketaren helburuaren arteko koherentziari eutsita.

Erreferentziazko eduki funtzionalak.

–Interneten bilaketak egitea, izaera pertsonaleko, sozialeko, prestakuntzako edo profesionaleko informazio behar zehatzei erantzuteko.

–Bilaketaren hainbat emaitzaren artean hautatzea, behar den informaziorako eta kontsultaren helbururako duten egokitasuna kontuan hartuta.

–Tresna digitalei buruz eskura dagoen informazioa alderatzea, behar zehatz baterako aukera egokia hautatzeko.

–Zerbitzu digital publikoak edo pribatuak edo eskura dauden beste aukera batzuk alderatzea, aurkitutako informazioan oinarrituta, zerbitzu elektronikoetarako sarbidea beste eremu/domeinu bat bihurtu gabe.

–Gailu digitalei buruzko informazioa alderatzea, behar edo helburu zehatz bati hobekien zeinek erantzuten dion erabaki behar denean, azterketa tekniko espezializaturik eskatu gabe.

–Eskura dagoen informazioaren eta egokitasun funtzionalaren arabera aukeren artean erabakitzea, arrazoizko hainbat aukera egoten ahal direla kontuan hartuta.

–Intereseko informazio digitala sailkatzea jarduketaren helburuarekin lotutako irizpide erraz eta ulergarrien bidez.

–Informazio digitala argitaratzea edo eskuragarri jartzea, helbururako egokiak diren komunikazio-kanal errazen bidez, jendaurrean agertzea edo sareetan presentzia izatea eskatu gabe.

2. IE-KL3 ikaskuntzaren emaitza. Ohiko hainbat teknologia digital autonomia funtzionalarekin erabiltzea informazioa, datuak, edukiak eta dokumentuak partekatzeko, gizartean modu aktiboan parte hartzeko eta informazio pertsonalaren edo laneko informazioaren trukeetan bitartekari gisa aritzeko, denbora errealeko komunikaziorako plataforma birtualetan moldatuta eta interakzioari eta informazioa partekatzeari dagozkien portaera arauak aplikatuta.

Ebaluazio irizpideak.

a) Ohiko teknologia digitalak erabili dira informazioa, datuak eta eduki digitalak partekatzeko, trukearen helburuarekin bat etorriz.

b) Hainbat teknologia digital erabili dira parte-hartze sozialeko egoeretan modu aktiboan parte hartzeko.

c) Informazio pertsonala edo lanekoa partekatu da oinarrizko teknologia digitalen bidez, eta, horretarako, pertsonen edo taldeen arteko bitartekari gisa jardun da egoerak hala eskatu duenean.

d) Denbora errealeko komunikaziorako plataforma birtualak autonomia funtzionalarekin erabili dira, modu aktiboan parte hartuta, dokumentuak partekatuta eta dagozkion portaera arauak aplikatuta.

Oinarrizko jakintzak.

–OJ-KL3-A1. Egoera funtzionaletan informazioa, datuak eta eduki digitalak partekatzeko ohiko teknologia digitalak.

–OJ-KL3-A2. Hainbat teknologia digital erabiltzea gizartean aktiboki parte hartzeko bide gisa.

–OJ-KL3-B1. Informazio pertsonalaren edo laneko informazioaren bitartekaritza digitala, pertsonen edo taldeen artean oinarrizko teknologia digitalak erabilita.

–OJ-KL3-C1. Denbora errealeko komunikaziorako plataforma birtualak interakzio digital sinkronorako ingurune gisa.

–OJ-KL3-C2. Denbora errealeko topaketa edo interakzio digitaletan modu aktiboan parte hartzea, haien komunikazio helburuarekin bat etorriz.

–OJ-KL3-C3. Dokumentuak partekatzea denbora errealeko komunikaziorako plataforma birtualen bidez.

–OJ-KL3-C4. Denbora errealeko komunikazio digitaletan parte hartzeko eta informazioa edo dokumentuak partekatzeko aplikatu behar diren portaera arauak.

Erreferentziazko eduki funtzionalak.

–Informazioa, datuak edo eduki digitalak partekatzea ohiko teknologien bidez, egoera pertsonaletan, sozialetan, prestakuntzakoetan edo profesionaletan.

–Jarduera edo espazio sozialetan parte hartzea teknologia digital bat baino gehiago erabilita, jendaurrean etengabe agertzea edo sare sozial jakin batzuk erabiltzea eskatu gabe.

–Informazio pertsonala edo lanekoa pertsonen edo taldeen artean helarazteko edo partekatzeko bitartekari gisa aritzea, informazioa jasotzeko, bideratzeko edo bateratzeko behar funtzionala dagoenean.

–Denbora errealeko bilera, topaketa edo komunikazio digitaletan parte hartzea, ohiko plataforma birtualen bidez.

–Komunikazio digital sinkrono batean edo horrekin lotuta dokumentuak partekatzea, trukearen helbururako beharrezkoa denean.

–Denbora errealeko komunikazio digitalerako portaera arau egokiak aplikatzea, gizarte harremanetarako estilo pertsonalak lorpen irizpide bihurtu gabe.

–Ohiko hainbat teknologia konbinatzea helduaroko egoeretan informazioa partekatzeko, parte hartzeko edo bitartekari gisa aritzeko, betiere markei, aplikazioei eta gailuei dagokienez neutraltasuna mantenduz.

–Komunikazio teknologiak modu integratuan erabiltzea, helduaroko testuinguruetan modu aktiboan parte hartzeko eta informazioa edo dokumentazioa partekatzeko, betiere 4M mailari dagokion ekosistema digitalaren eta sareko presentziaren kudeaketa arduratsua aurreratu gabe.

3. IE-EDS3 ikaskuntzaren emaitza. Hainbat formatutako eduki digitalak diseinatzea, prestatzea eta berriz lantzea, komunikazio asmo batekin. Horretarako, zabalkunderako kanal eta prozedura egokiak hautatuko dira, norberaren ideia bat transmitituko da lehendik dauden materialetan egokitzapen txikiak eginda, eta besteren eduki digitalak arduraz berrerabiliko dira, betiere jabari publikokoak diren edo aplikatu beharreko lizentzia irekiak edo pribatiboak dituzten kontuan hartuta, eta horrek norberaren sorkuntzan dituen ondorioak alde batera utzi gabe.

Ebaluazio irizpideak.

a) Hainbat formatutako eduki digitalak diseinatu eta prestatu dira komunikazio asmo batekin, sorkuntzaren helbururako egokiak izanen diren zabalkunderako kanal bat eta prozedura bat hautatuta.

b) Egokitzapen txikiak eginda, lehendik dauden eduki digitalak berriz landu dira norberaren ideia bat transmititzeko, egindako aldaketaren eta komunikazio helburuaren arteko loturari eutsita.

c) Besteren eduki digitalak arduraz berrerabili dira, jabari publikokoak diren edo aplikatu beharreko lizentzia irekiak edo pribatiboak dituzten kontuan hartuta, eta horiek norberaren sorkuntzan dituzten ondorioak baloratuta.

Oinarrizko jakintzak.

–OJ-EDS3-A1. Testu, irudi, audio eta bideo formatuak komunikazio helburu baterako modalitate gisa, komunikazio helburu batekin sortzeko.

–OJ-EDS3-A2. Hainbat formatutako eduki digitalak diseinatzea eta prestatzea, komunikazio asmo batekin.

–OJ-EDS3-A3. Zabalkunderako kanala eta prozedura hautatzea, sorkuntza digitalaren helburuaren arabera.

–OJ-EDS3-B1. Lehendik dauden eduki digitalak berriz lantzea, eskura dauden materialetan egokitzapen txikiak eginda.

–OJ-EDS3-B2. Egindako egokitzapenaren eta transmititu nahi den ideiaren arteko elkarrekikotasun funtzionala.

–OJ-EDS3-C1. Jabari publikoa eta lizentzia irekiak edo pribatiboak, besteren eduki digitalak berrerabiltzeko erreferentzia funtzional gisa.

–OJ-EDS3-C2. Besteren eduki digitalak arduraz berrerabiltzea, aplikatu behar diren baldintzak eta norberaren sorkuntzan dituzten ondorioak kontuan hartuta.

Erreferentziazko eduki funtzionalak.

–Benetako komunikazio behar bati erantzuteko eduki digitalak diseinatzea, formatu egoki bat edo gehiago erabilita.

–Testuaren, irudiaren, audioaren, bideoaren edo beste modalitate baliokide batzuen artean hautaketa funtzionala egitea, helburuaren arabera, zeregin berean horiek guztiak erabili beharrik gabe.

–Edukirako, hartzaileentzat eta aurreikusitako helbururako egokiak diren zabalkunde kanala eta prozedura hautatzea.

–Lehendik dauden material digitalak berriz lantzea, norberaren ideia bat komunikatzeko aldaketa mugatuak eginda.

–Edukiak testuinguru pertsonal, sozial edo profesionaletara egokitzea, jarduera ediziorako ariketa tekniko bihurtu gabe.

–Eduki bat berrerabiltzen ahal den modu funtzionalean identifikatzea, jabari publikokoa delako edo aplikatu behar den lizentziaren baldintzengatik.

–Besteren edukiak norberaren sorkuntza batean txertatzean, berrerabilerarako baldintza garrantzitsuak aplikatzea.

–Komunikazio helburuaren, sortutako edo egokitutako edukiaren, zabalkunde kanalaren eta berrerabiltzeko baldintzen arteko koherentzia berrikustea.

4. IE-SEG3 ikaskuntzaren emaitza. Teknologia digitalak autonomia funtzionalarekin erabiltzea modu seguruan, arduratsuan, osasungarrian eta jasangarrian, hainbat egoera pertsonal eta sozialetan. Horretarako, informazioaren fidagarritasuna eta benetakotasuna ebaluatuko da beste iturri batzuekin alderatuta, ziberdelituen arriskuak prebenitzeko arau eta prozedura nagusiak aplikatuko dira, komunikazio plataformetarako sarbidean eta haien erabileran segurtasuna egiaztatuko da, osasunerako arriskuak prebenituko dira eta arduraz jardunen da gailuen erabileran, optimizazioan eta bizitza baliagarriaren azkenean.

Ebaluazio irizpideak.

a) Sarean aurkitutako informazioa ebaluatu da, haren fidagarritasuna eta benetakotasuna beste iturri batzuekin alderatuta.

b) Ziberdelituarekin lotutako arriskuak identifikatu dira, eta prebentziorako arau eta prozedura nagusiak aplikatu dira.

c) Komunikazio plataformetarako sarbidean eta haien erabileran segurtasuna egiaztatzeko metodoak aplikatu dira, egoera horietako arrisku garrantzitsuak identifikatuta.

d) Gailu digitalak erabili dira, osasunerako arriskuen aurrean prebentzio neurri egokiak hartuta; neurri horiek egoerara egokitu behar dira eta pertsonaren behar funtzionalekin bateragarriak izan behar dute.

e) Arduraz jardun da gailu digitalen erabileran, haien erabilera optimizatuta eta bizitza baliagarriaren azkenean birziklapena modu egokian kudeatuta.

Oinarrizko jakintzak.

–OJ-SEG3-A1. Informazio digitalaren fidagarritasuna eta benetakotasuna, sarean aurkitutako informazioa ebaluatzeko alderdi gisa.

–OJ-SEG3-A2. Beste iturri batzuekin alderatzea, informazio digitalaren fidagarritasuna eta benetakotasuna ebaluatzeko prozedura gisa.

–OJ-SEG3-B1. Ziberdelituarekin lotutako arriskuak, prebentzioaren ikuspegi funtzionaletik landuta.

–OJ-SEG3-B2. Ohiko egoera digitaletan ziberdelitu arriskuak prebenitzeko arau eta prozedura nagusiak.

–OJ-SEG3-B3. Komunikazio plataformetarako sarbidearekin eta haien erabilerarekin lotutako segurtasun arriskuak.

–OJ-SEG3-B4. Komunikazio plataformetarako sarbidean eta haien erabileran aplikatzen ahal diren segurtasuna egiaztatzeko metodoak, betiere neutraltasun teknologikoa mantenduz.

–OJ-SEG3-C1. Gailu digitalen erabilerarekin lotutako osasunerako arriskuak eta egoerara egokitutako prebentzio neurriak.

–OJ-SEG3-C2. Gailu digitalak modu arduratsuan eta optimizatuan erabiltzea, haien erabilera beharretara egokitzeko eta beharrezkoak ez diren kontsumoa edo ordezkapena saihesteko.

–OJ-SEG3-C3. Gailuen bizitza baliagarriaren azkena eta birziklapen arduratsua, haien erabileraren kudeaketa jasangarriaren baitan.

Erreferentziazko eduki funtzionalak.

–Sarean aurkitutako informazioa eskura dauden beste iturri batzuekin alderatzea, planteatutako egoeran fidagarria eta benetakoa den baloratzeko.

–Arrisku digital garrantzitsuak identifikatzea eta prebentziorako arau edo prozedura nagusiak aplikatzea, arriskua ekartzen ahal duen jarduketa bat egin aurretik.

–Komunikazio plataforma batera sartu aurretik edo hura erabiltzean segurtasun egiaztapenak egitea, testuingururako metodo egokiak erabilita, mekanismo teknologiko jakinik eskatu gabe.

–Plataforma baten bidez informazioa partekatzen, jasotzen edo erabiltzen denean segurtasun seinaleak edo baldintzak berrikustea, betiere segurtasunaren egiaztapena eta komunikazio interakzio hutsa bereizita.

–Gailuen erabilerarekin lotutako osasunerako arriskuen aurrean prebentzio neurriak hartzea, egoerara eta pertsonaren behar funtzionaletara egokituta.

–Gailuen erabilera arduraz antolatzea, beharrezkoa ez den erabilera saihesteko, arrazoizkoa denean haien aprobetxamendu funtzionala luzatzeko eta saihesten ahal diren ordezkapenak murrizteko.

–Gailu baten bizitza baliagarriaren azkenari eta hura entregatzeari edo birziklatzeari buruzko erabakiak hartzea, testuinguruan eskura dauden bide egokiak erabilita.

–Fidagarritasuna, prebentzioa, egiaztapena, ongizatea eta jasangarritasuna integratzea egoera digital pertsonal edo sozialetan, parte-hartze aktibo eta seguruari eutsita.

5. IE-ARAZ3 ikaskuntzaren emaitza. Ohiko arazo teknikoak ebaztea eta behar pertsonal edo profesionalei irtenbide teknologikoen bidez erantzutea. Horretarako, beharrezkoak diren urratsak ulertu eta jarraituko dira, autonomia funtzionalarekin aukerarik egokiena hautatu eta aplikatuko da, eta gailu eta produktu teknologikoak berritzeari edo erosteari buruzko informazioan oinarritutako erabakiak hartuko dira, zaharkitze programatuaren abantailak eta eragozpenak modu kritikoan baloratuta eta produktuaren ezaugarriak publizitate mezuetatik bereizita.

Ebaluazio irizpideak.

a) Arazo teknikoak ebatzi dira, haiek ebazteko behar diren urratsak ulertuta eta haiei jarraituta.

b) Gailuak berritzeko orduan zaharkitze programatuak duen eragina ulertu da, eta haren abantailak eta eragozpenak modu kritikoan baloratu dira, planteatutako egoeraren arabera.

c) Hainbat aukeraren artean irtenbide teknologiko egokia hautatu eta aplikatu da, ohiko arazo edo behar pertsonal edo profesionalei erantzuteko.

d) Norberaren beharretara egokitutako produktu teknologiko bat hautatu da, eta haren ezaugarriak publizitate mezuetatik bereizi eta azken horien garrantzia erlatibizatu da.

Oinarrizko jakintzak.

–OJ-ARAZ3-A1. Ohiko arazo teknikoak eta irtenbide bat lortzeko beharrezkoak diren urratsak ulertzean oinarritutako ebazpen prozesuak.

–OJ-ARAZ3-A2. Arazo tekniko bat ebazteko beharrezkoak diren urratsei jarraitzea, jarduketa garrantzitsuen helburua ulertu eta lortutako irtenbidearekin duten lotura egiaztatu ondoren.

–OJ-ARAZ3-B1. Zaharkitze programatua eta gailuen berritzea, erabiltzen jarraitzeko edo ordezkatzeko erabakietan eragina izaten ahal duten elementu gisa.

–OJ-ARAZ3-B2. Gailu bat berritzearen abantailak eta eragozpenak baloratzeko irizpide funtzionalak, egoera, beharrak eta eskura dagoen informazioa kontuan hartuta.

–OJ-ARAZ3-C1. Ohiko arazo eta behar pertsonal edo profesionalei erantzuteko eskura dauden aukera teknologikoak.

–OJ-ARAZ3-C2. Hainbat aukeraren artean irtenbide teknologikorik egokiena hautatzea eta aplikatzea, planteatutako arazoaren edo beharraren arabera.

–OJ-ARAZ3-D1. Produktu teknologikoen ezaugarri funtzionalak, erantzuten ahal dieten beharrekin lotuta, eta ezaugarri horiek publizitate mezuetatik bereiztea.

–OJ-ARAZ3-D2. Publizitate mezuen garrantzia erlatibizatzeko eta produktu bat benetako beharretara egokitzen den kontuan hartuta hautatzeko irizpide funtzionalak, eskura dagoen informazioa kontuan hartuta.

Erreferentziazko eduki funtzionalak.

–Ohiko gorabehera tekniko bat ebaztea, beharrezkoak diren jarduketak ulertu ondoren eta urrats egokiei jarraituta, irtenbide funtzional bat lortu arte.

–Ebazpen prozesuan zehar eskura dagoen informazioa edo laguntza kontsultatzea eta erabiltzea, beharrezkoa denean, betiere bilaketa zereginaren xede nagusi bihurtu gabe.

–Gailu bat berritzeko aukera baloratzea, beharrarekin, egoera funtzionalarekin eta eskura dagoen informazioarekin lotutako abantailak eta eragozpenak kontuan hartuta, erabakia aldez aurretik zehaztu gabe.

–Ohiko behar pertsonal bati erantzuteko hainbat aukera teknologiko alderatzea eta testuingururako egokiena dena hautatzea.

–Ohiko arazo edo behar profesional baterako irtenbide teknologiko bat hautatzea eta aplikatzea, espezializatu gabeko ingurune batean.

–Produktu teknologiko baten ezaugarri funtzionalak eta hura aurkezteko erabiltzen diren publizitate edo sustapen mezuak bereiztea.

–Erosteko erabaki bat hartzen denean publizitate baieztapenen garrantzia erlatibizatzea, produktua planteatutako beharretara benetan egokitzen den kontuan hartuta.

–Ebazpen teknikoa, aukeren arteko alderaketa eta berritzeari edo erosteari buruzko erabaki informatua txertatzea, erabilera teknologikoko helduaroko egoeretan.

D.6. 4M maila.

Moduluaren ezaugarriak

Informazio aurreratua bilatzea eta kudeatzea, inguruneak integratzea eta konfiguratzea, edukiak arduraz sortzea, arriskuak ebaluatzea eta haietatik babestea, eta irtenbide eraginkorrak, etikoak, jasangarriak eta berritzaileak garatzea.

Egitura

5 domeinu. 5 ikaskuntzaren emaitza. 19 ebaluazio irizpide. 50 oinarrizko jakintza.

D.7. Oinarrizko konpetentzia digitalaren 4M mailako moduluaren garapena. Ikaskuntzaren emaitzak (IE), ebaluazio irizpideak (EI), oinarrizko jakintzak eta erreferentziazko eduki funtzionalak.

1. IE-IAD4 ikaskuntzaren emaitza. Informazio digitala modu autonomoan eta kritikoan bilatzea, hautatzea eta kudeatzea, baliozkotasun, kalitate, gaurkotasun eta fidagarritasun irizpideen bidez bilaketa aurreratuak eginda, emaitzak ikuspegi kritikoarekin hautatuta eta informazioa modu egoki eta seguruan biltegiratuta, gero testuinguru pertsonal, profesional eta sozialetan erreferentzia gisa erabiltzeko eta berrerabiltzeko.

Ebaluazio irizpideak.

a) Informazio bilaketa aurreratuak egin dira, baliozkotasun, kalitate, gaurkotasun eta fidagarritasun irizpideak helburuaren arabera behar bezala aplikatuta, lortutako emaitzak baloratzeko.

b) Bilaketa aurreratuen emaitzak modu kritikoan hautatu dira, haien egokitasuna eta informazio kalitatea justifikatuta, eskura dagoen informazioa baloratuz eta, beharrezkoa izan denean, beste iturri edo emaitza batzuekin alderatuz.

c) Informazio digitala modu egokian eta seguruan biltegiratu da, gero erraz aurkitu, erreferentzia gisa erabili eta aurreikusitako helbururako berrerabiltzeko.

Oinarrizko jakintzak.

–OJ-IAD4-A1. Behar eta helburu bati erantzuteko informazio digitalaren bilaketa aurreratuak, lortutako emaitzen arabera fintzen edo aldatzen ahal diren estrategiak erabiliz.

–OJ-IAD4-A2. Informazioa eta bilaketa emaitzak baloratzeko baliozkotasun, kalitate, gaurkotasun eta fidagarritasun irizpideak, testuingurua eta erabileraren helburua kontuan hartuta.

–OJ-IAD4-A3. Bilaketa aurreraturako estrategia funtzionalak, hala nola kontsultak birformulatzea, irizpideak konbinatzea, eskura dauden iragazkiak erabiltzea edo hainbat iturri aztertzea, beharraren arabera hautatuak, baina nahitaezko errepertorio bat osatu gabe.

–OJ-IAD4-A4. Baliozkotasun, kalitate, gaurkotasun eta fidagarritasun irizpideak testuinguruaren arabera aplikatzeko adierazle funtzionalak, besteak beste, beharrarekiko egokitasuna, nahikotasuna, indarraldia, jatorria, ebidentzia edo alderatzeko aukera kontuan hartuta.

–OJ-IAD4-B1. Bilaketa emaitzak modu kritikoan hautatzea, beharrarekin bat datozen eta eskura dagoen informazioaren kalitatea biak batera kontuan hartuta.

–OJ-IAD4-B2. Emaitzen edo iturrien arteko informazioa alderatzea, desadostasunak argitzeko, informazioa osatzeko edo hautaketa kritiko bat arrazoitzeko beharrezkoa denean.

–OJ-IAD4-C1. Biltegiratze digitala antolatzea, gero informazioa aurkitu eta berreskuratzeko aukera emanen duten irizpideak erabiliz, aurreikusitako helbururako modu ulergarrian eta eraginkorrean.

–OJ-IAD4-C2. Informazioa modu seguruan biltegiratzeko baldintzak, haren eskuragarritasuna, osotasuna eta sarbide egokia bermatzeko beharrezkoak direnak, erreferentziazko helburuarekin eta berrerabiltzeko asmoz.

–OJ-IAD4-C3. Biltegiratutako informazio digitala gero erreferentziatu eta berrerabiltzea, betiere informazioaren edukia, jatorria edo testuingurua identifikatzeko aukera emanen duen antolaketa mantenduz, beharrezkoa denean.

Erreferentziazko eduki funtzionalak.

–Hasierako kontsulta fintzea edo sarbide bat baino gehiago aztertzea eskatzen duten behar pertsonal, profesional edo sozialei erantzuteko informazioa bilatzea.

–Iragazkiak, kategoriak, termino alternatiboak edo eskura dauden beste estrategia batzuk testuinguruaren arabera erabiltzea, erabilgarria denean bilaketa mugatzeko edo zabaltzeko.

–Emaitzak baloratzea, beharrarekiko egokitasuna, informazioaren kalitatea, denborazko indarraldia eta jatorriaren edo ebidentzien fidagarritasuna kontuan hartuta.

–Emaitzak edo iturriak alderatzea eta egiaztatzea desadostasunak, informazio osatugabea edo kontsultaren helbururako zalantza garrantzitsuak daudenean.

–Informazio digitala modu arrazoituan hautatzea, emaitza batzuek beste batzuek baino erabilera baldintza hobeak zergatik eskaintzen dituzten azalduz.

–Fitxategiak, estekak, dokumentuak edo gordetako informazioa irizpide ulergarrien bidez antolatzea, gero erraz aurkitu eta erabiltzeko.

–Informazioaren garrantziarekin eta sentikortasunarekin bat datozen biltegiratzeko kokapenak, baimenak, kopiak edo ohiko beste neurri batzuk erabiltzea, eremua zibersegurtasun tekniko bihurtu beharrik gabe.

–Identifikazioari, jatorriari, datari, estekari, izenari edo beste erreferentzia nahiko bati buruzko datuak gordetzea, informazioa berriz aurkitzeko, testuinguruaren arabera haren jatorria adierazteko edo berrerabiltzeko beharrezkoa denean.

2. IE-KL4 ikaskuntzaren emaitza. Gailuak, tresnak, aplikazioak eta lineako zerbitzuak autonomiaz hautatzea, integratzea eta konfiguratzea, ingurune digital pertsonal eta profesionaletan moldatzeko. Horretarako, herritartasun digital aktiboa, zibikoa eta gogoetatsua gauzatuko da, dokumentazioa eta informazioa arduraz kudeatu eta partekatuko dira, eta norberaren sareko presentzia eta ikusgarritasuna modu kontzientean kudeatuko dira.

Ebaluazio irizpideak.

a) Helbururako eta testuingururako egokiak diren gailuak, tresnak, aplikazioak eta lineako zerbitzuak hautatu eta integratu dira, eta ingurune digital pertsonal edo profesional funtzionala konfiguratu da.

b) Gailu eta zerbitzu digitalak erabili dira modu aktiboan, zibikoan eta gogoetatsuan parte hartzeko, jarduketaren helburua, testuingurua eta aurreikusten ahal diren ondorioak baloratuta eta portaera arduratsurako irizpideak aplikatuta.

c) Askotariko dokumentazioa kudeatu da eta informazioa arduraz partekatu da hainbat gailu, tresna, aplikazio eta lineako zerbitzuren bidez, baliabideak eta partekatzeko modua helburura eta eragindako pertsona edo taldeetara egokituta.

d) Gailuak, tresnak, aplikazioak eta lineako zerbitzuak erabilera beharren arabera konfiguratu dira, sareko presentzia eta ikusgarritasuna arduraz kudeatuta, jendaurrean agertu beharrik gabe.

Oinarrizko jakintzak.

–OJ-KL4-A1. Gailuak, tresnak, aplikazioak eta lineako zerbitzuak helburuaren eta testuinguru pertsonal edo profesionalaren arabera hautatzeko irizpide funtzionalak.

–OJ-KL4-A2. Hainbat baliabide digital ingurune pertsonal edo profesionalean integratzea, komunikazio, lankidetza eta kudeaketa beharrekin bat etorriz.

–OJ-KL4-A3. Baliabideak integratzeko irizpide funtzionalak, hala nola erabileraren bateragarritasuna, irisgarritasuna, baliabideen arteko konexioa edo informazio trukea eta eskura dauden sartzeko betekizunak, egokiak direnean soilik erabilita eta nahitaezko katalogo bat osatu beharrik gabe.

–OJ-KL4-B1. Parte-hartze digital aktiboa, zibikoa eta gogoetatsua egoera pertsonal, sozial edo profesionaletan, jarduketaren helburua, testuingurua eta aurreikusten ahal diren ondorioak kontuan hartuta.

–OJ-KL4-B2. Parte-hartze digitalean portaera arduratsua izateko irizpideak, betiere pertsonak, aplikatu behar diren arauak eta interakzioari lotutako eskubideak eta erantzukizunak errespetatuta.

–OJ-KL4-C1. Askotariko dokumentazioaren kudeaketa funtzionala, komunikazio edo lankidetza digitaleko egoeretan.

–OJ-KL4-C2. Informazioa eta dokumentazioa modu arduratsuan partekatzea hainbat gailu, tresna, aplikazio eta lineako zerbitzu erabiliz, helburuaren, hartzaileen eta testuinguruaren arabera.

–OJ-KL4-C3. Baliabide eta partekatzeko modu egokiak hautatzea, parte hartzen duten pertsona edo taldeek dokumentazioa eskuratu, ulertu eta erabili ahal izateko.

–OJ-KL4-D1. Gailu, tresna, aplikazio eta lineako zerbitzuen konfigurazio funtzionala, erabilera eta parte-hartze beharren arabera.

–OJ-KL4-D2. Sareko presentzia eta ikusgarritasuna arduraz kudeatzea, eta, horretarako, zerbitzuan eskuragarri dauden identifikazioari, irismenari, hartzaileei edo agertzeko moduei buruzko erabaki kontzienteak hartzea, jendaurrean jarri beharrik gabe eta SEG eremuari dagozkion pribatutasun eta segurtasun kontrolak ordezkatu gabe.

Erreferentziazko eduki funtzionalak.

–Baliabide digitalak hautatzea eta konbinatzea, komunikatzeko, lankidetzan aritzeko, dokumentazioa partekatzeko edo zerbitzuetan parte hartzeko aukera ematen duen ingurune pertsonal edo profesional bat antolatzeko.

–Tresna edo zerbitzu berri bat lehendik erabiltzen den ingurune batean txertatzea, oinarrizko aukerak doituta, aurreikusitako helburuarekin bat etorriz funtziona dezan.

–Interes pertsonaleko, komunitarioko, prestakuntzako edo profesionaleko gune digitaletan parte hartzea, betiere helburua, testuingurua, interakzio arauak eta aurreikusten ahal diren ondorioak baloratuta.

–Gailuak eta zerbitzuak arduraz erabiltzea herritartasun digitaleko egoeretan, identitate publikoa, militantzia, sare sozialetako jarduera edo jarrera ideologiko jakin bat eskatu beharrik gabe.

–Hainbat motatako dokumentazioa kudeatzea eta partekatzea hainbat kanal edo zerbitzuren bidez, parte hartzen duten pertsonentzat egokiak diren sarbide edo truke moduak hautatuta.

–Dokumentuak eta informazioa modu funtzionalean koordinatzea partekatutako jardueretan, zer partekatzen den, norekin eta zertarako argi utzita.

–Beharrezkoak diren gailuen, aplikazioen edo zerbitzuen aukerak konfiguratzea, komunikazioa, lankidetza edo parte-hartzea eraginkorra, irisgarria eta testuingururako egokia izan dadin.

–Zerbitzu digital batean norberaren presentzia eta ikusgarritasuna modu kontzientean kudeatzea, pertsona edo profila nola agertzen den berrikusita eta, egokitzat jotzen denean, haren irismena edo agertzeko modua doituta.

3. IE-EDS4 ikaskuntzaren emaitza. Edukiak eta baliabide digital berriak modu seguruan eta arduratsuan sortzea, banaka edo taldean, eta horretarako, segurtasun neurriak aplikatzea, egiletza digitala errespetatzea eta lehendik dauden baliabideak integratzea, testuinguru pertsonal, profesional eta sozialetan ezagutza zabaltzeko.

Ebaluazio irizpideak.

a) Eduki digitalak sortu dira banaka edo taldean, testuingurura, sorkuntza prozesura eta aurreikusitako erabilera edo partekatze modura egokitutako segurtasun neurriak aplikatuta.

b) Eduki digitalak sortu dira banaka edo taldean, egiletza digitala errespetatuta, norberaren eta besteren ekarpenak aitortuta eta lehendik dauden baliabideak txertatzean egiletza aitortzeko eta erabiltzeko jardunbide egokiak aplikatuta.

c) Baliabide digital berriak sortu dira banaka edo taldean, lehendik dauden baliabideetatik abiatuta, horiek modu koherentean integratu, berrantolatu edo eraldatuta, ezagutza zabaltzeko, baina abiapuntuko materialak erreproduzitzera mugatu gabe.

Oinarrizko jakintzak.

–OJ-EDS4-A1. Eduki digitalak banaka edo taldean sortzea, lanaren eta ekarpenen antolaketa ekoizpenaren helburura eta testuingurura egokituta.

–OJ-EDS4-A2. Sorkuntza kolektiboko prozesuetan parte hartzea, ekarpen identifikagarriak eginda eta norberaren ekarpenaren eta partekatutako emaitzaren gaineko erantzukizuna hartuta, dagokion neurrian.

–OJ-EDS4-A3. Eduki digitalak sortu, tratatu, aldi baterako biltegiratu edo trukatzean aplikatutako segurtasun neurriak, lana babesteko, baimenik gabeko sarbideak edo galerak saihesteko eta informazioa behar ez bezala agerian ez uzteko.

–OJ-EDS4-A4. Zereginera egokitutako segurtasun neurri funtzionalak, hala nola sarbidearen edo eskura dauden baimenen kontrola, partekatu aurretik informazio pertsonala edo sentikorra berrikustea eta, egokitzat jotzen denean, bertsioak edo kopiak gordetzea; adibide ireki gisa ulertuta, eta ez nahitaezko katalogo gisa.

–OJ-EDS4-B1. Norberaren, besteren eta partekatutako egiletza digitala, eduki batean txertatutako baliabideen jatorria eta ekarpenak aitortzeko erreferentzia gisa.

–OJ-EDS4-B2. Lehendik dauden baliabideak txertatzean egiletza errespetatzeko jardunbideak: egiletza aitortzea edo esleitzea eta dagozkion erabilera edo berrerabilera baldintzak modu funtzionalean aplikatzea.

–OJ-EDS4-B3. Sorkuntza kolektiboan ekarpenak aitortzea eta partekatutako emaitzaren egiletza arduraz tratatzea.

–OJ-EDS4-C1. Lehendik dauden baliabide digitalak integratzea, berrantolatzea edo eraldatzea, baliabide berri bat sortzeko, aurreikusitako helburuarekin bat etorriz.

–OJ-EDS4-C2. Baliabide berri baten bidez ezagutza zabaltzeko modu funtzionalak, hala nola aldez aurreko informazioa sintetizatzea, erlazionatzea, azaltzea, testuinguruan kokatzea, berrantolatzea edo erabilgarriago egitea, originaltasun zientifikorik eskatu gabe eta errepertorio itxi bat osatu gabe.

–OJ-EDS4-C3. Banaka edo taldean baliabide digitalak sortzea; baliabide horiek abiapuntuko materialetatik bereizita egonen dira eta erabilgarritasun kognitibo nabarmena eskaintzea izanen dute helburu.

Erreferentziazko eduki funtzionalak.

–Behar pertsonal, sozial, prestakuntzako edo profesional baterako baliabide digital bat banaka sortzea, prozesuan zehar segurtasun neurri proportzionatuak aplikatuta.

–Eduki edo baliabide digital bat taldean sortzea, ekarpen bereiziak eginda eta norberaren ekarpena identifikatzeko moduan utzita, lidergorik edo interakzio sinkronorik eskatu gabe.

–Eduki bat partekatu edo argitaratu aurretik berrikustea, datuak beharrik gabe agerian ez uzteko, baimenik gabeko sarbiderik ez ahalbidetzeko edo lana ez galtzeko, erabilitako ingurunean eskura dauden aukerak baliatuta.

–Lehendik dauden irudiak, testuak, audioak, bideoak, datuak edo bestelako baliabideak txertatzea, betiere haien jatorria, egiletza eta erabiltzeko baldintzak errespetatuta, aplikagarriak direnean.

–Norberaren eta besteren ekarpenak modu funtzionalean aitortzea eta egiletza esleitzea, banakako edo taldeko sorkuntza batean, aipamen akademikoen sistema formalik eskatu gabe.

–Lehendik dauden hainbat baliabide integratzea edo berrantolatzea, gai bat azaldu, sintetizatu, erlazionatu edo testuinguruan kokatzen duen material berri bat sortzeko.

–Aurreko materialak arduraz eraldatzea, ezagutza bat hobeki ulertzeko, komunikatzeko edo erabiltzeko baliagarria izanen den baliabide digital bereizi bat lortzeko.

–Baliabide digital berri bat banaka edo taldean sortzea, segurtasunari, egiletzari eta integrazioari buruz hartutako erabakiak justifikatzeko moduan, erabilitako tresna dena dela.

4. IE-SEG4 ikaskuntzaren emaitza. Teknologia digitalak autonomia handiz erabiltzea, modu kritikoan, legalean, seguruan, osasungarrian eta jasangarrian, testuinguru pertsonal, profesional eta sozialetan. Horretarako, arriskuak ebaluatuko dira gailuak eta datu pertsonalak babesteko, zibersegurtasun politika eta neurri egokiak aplikatuta, eta betiere osasunerako arriskuei aurrea hartuz eta ingurumena babesten laguntzen duten erabaki arduratsuak hartuz.

Ebaluazio irizpideak.

a) Teknologia digitalen erabilerarekin lotutako arrisku garrantzitsuak ebaluatu dira, eta gailuetan eta datu pertsonaletan izan ditzaketen ondorioak baloratu eta testuingururako proportzionatuak diren babes beharrak zehaztu dira.

b) Teknologia digitalen erabileran jardunbide egokiak garatu dira, eskura dauden eta egoerarako egokiak diren zibersegurtasun politikak, arauak edo prozedurak aplikatuta.

c) Gailuak eta datu pertsonalak babestu dira, identifikatutako arriskuen eta erabileraren helburuaren araberako segurtasun neurri proportzionatuak hautatuta eta aplikatuta.

d) Teknologia digitalak modu kritikoan, legalean eta seguruan erabili dira, osasunerako arriskuen aurrean prebentzio neurri egokiak hartuta, egoerara eta pertsonaren behar funtzionaletara egokituta.

e) Teknologia digitalak modu jasangarrian erabili dira, eta ingurumen irizpideak txertatu dira erabilerari, aprobetxamenduari, bizitza baliagarria luzatzeari, berrerabilerari edo bizitza baliagarriaren azkenari buruzko erabakietan, ingurumena babesteko egokiak direnean.

Oinarrizko jakintzak.

–OJ-SEG4-A1. Teknologia digitalen erabilerarekin lotutako arriskuak, gailuetan edo datu pertsonaletan eragina izan dezaketenean, betiere erabileraren testuingurua eta izan ditzaketen ondorioak kontuan hartuta.

–OJ-SEG4-A2. Arriskuaren ebaluazio funtzionala, esposizioa, eragindako gailuen edo datuen garrantzia eta aurreikusten ahal diren ondorioak, denak batera hartuta, babes beharrak lehenesteko helburuarekin.

–OJ-SEG4-B1. Erabilera testuinguru batean erabilgarri dauden zibersegurtasun politikak, arauak eta prozedurak, jardunbide digital egokiak garatzeko erreferentzia gisa.

–OJ-SEG4-B2. Segurtasun politika edo arau aplikagarriekin bat datozen erabilera digitaleko jardunbide egokiak; horiek berrikusi egin daitezke baldintzak edo arriskua aldatzen direnean.

–OJ-SEG4-B3. Gailuak eta datu pertsonalak babesteko segurtasun neurriak, identifikatutako arriskuen arabera modu proportzionatuan hautatuak eta aplikatuak.

–OJ-SEG4-B4. Neurrien adibide funtzionalak, hala nola eskura dauden sarbide kontrola edo autentifikazioa, eguneratzea, kopiak egitea edo berreskuratzea, baimenak, konexio seguruak edo partekatze aukerak berrikustea, egokiak direnean soilik erabilita eta nahitaezko katalogo bat osatu beharrik gabe.

–OJ-SEG4-C1. Teknologia digitalak modu kritikoan eta seguruan erabiltzea, jardun aurretik helburua, baldintzak, arriskuak eta ondorioak baloratuta.

–OJ-SEG4-C2. Teknologia digitalak modu legalean erabiltzea, egoeran aplikatu behar diren eta eskuragarri dauden arauak, baimenak eta baldintzak errespetatuta, batez ere sarbideari, pribatutasunari, datu pertsonalei, edukiei edo zerbitzuei eragiten dietenean.

–OJ-SEG4-C3. Teknologia digitalen erabilerarekin lotutako osasunerako arriskuak eta prebentzio neurri egokiak; testuingurura egokituta egon beharko dira eta askotariko behar funtzionalekin bateragarriak izan beharko dira.

–OJ-SEG4-D1. Teknologia digitalen erabilerarekin lotutako ingurumen inpaktuak, baliabideen kontsumoari eta gailuen erabilerari eta ordezkapenari buruzko erabaki arduratsuak hartzeko irizpide gisa.

–OJ-SEG4-D2. Ingurumena babesteko jardunbide jasangarriak, erabilera eraginkorra eginez, bizitza baliagarria arrazoiz luzatuz, berrerabileraren bidez eta, hala dagokionean, bizitza baliagarriaren azkena modu egokian kudeatuz.

Erreferentziazko eduki funtzionalak.

–Gailu, kontu, fitxategi, datu pertsonal edo zerbitzu bati eragiten ahal dion jarduketa digital bat egin aurretik arriskuak ebaluatzea, zer gerta daitekeen eta zer babes den arrazoizkoa kontuan hartuta.

–Ikastetxe, erakunde, zerbitzu edo erabilera ingurune batek emandako zibersegurtasun arauak edo politikak aplikatzea, eta jardunbide digitala nola aldatzen duten azaltzea.

–Egoerarako egokiak diren babes neurriak hautatzea eta aplikatzea, mekanismo teknologiko zehatzak eskatu gabe, funtzionalki baliokideak diren beste aukera batzuk daudenean.

–Baimenak, sarbideak, eguneratzeak, kopiak, berreskuratzeko aukerak, konexioak edo bestelako segurtasun baldintzak berrikustea, gailuak edo datuak babesteko egokitzat jotzen direnean.

–Erabilera kritiko, legal eta seguruari buruzko erabakiak hartzea, egoera digitaletan helburua, ondorioak, arau erabilgarriak eta informazioaren edo datu pertsonalen esposizioa baloratu behar denean.

–Osasunerako arriskuen aurrean prebentzio neurriak hartzea, pertsona bakoitzaren denborara, intentsitatera, ingurunera eta behar funtzionaletara egokituta, preskripzio kliniko unibertsalik gabe.

–Gailuen erabilerari, kontserbazioari, konponketari edo ordezkapenari buruzko erabaki arduratsuak hartzea, beharrezkoak ez diren kontsumoak edo ordezkapenak saihesteko eta, arrazoizkoa denean, haien aprobetxamendua luzatzeko.

–Gailuak eta osagaiak bizitza baliagarriaren azkenean berrerabiltzea, entregatzea edo modu egokian birziklatzea, ingurumen irizpideak segurtasunez txertatuz eta eduki ditzaketen datuak babestuz.

5. IE-ARAZ4 ikaskuntzaren emaitza. Askotariko arazo eta behar teknologiko zehatzak autonomia handiz ebaztea, eta, horretarako, ekipoen konektibitate eta konexio beharrei zehaztasunez eta eraginkortasunez erantzutea, irtenbide teknologiko egokien bidez, gailu digitalen erabilera etikoa modu kritikoan baloratzea, eta irtenbide jasangarri eta berritzaileak garatzea, testuinguru pertsonal, profesional eta sozialetan teknologia digitalen bilakaerara irekita egonda.

Ebaluazio irizpideak.

a) Ekipoen konektibitate eta konexio behar zehatzei zehaztasunez eta eraginkortasunez erantzuteko irtenbide teknologiko egokiak identifikatu eta hautatu dira, eta modu arrazoituan egiaztatu da planteatutako egoeraren helbururako eta baldintzetarako egokiak direla.

b) Gailu digitalen erabilera etikoa ulertu eta modu kritikoan baloratu da, eta erabaki teknologikoak behar bezala justifikatu dira, helburua, eragindako pertsonak, aurreikusten ahal diren ondorioak eta erantzukizun eta errespetu irizpideak kontuan hartuta.

c) Gailu digitalekin lotutako irtenbide jasangarriak garatu dira arazo eta behar zehatzei erantzuteko, testuingururako egokiak diren ingurumenari eta baliabideen aprobetxamenduari buruzko irizpideak txertatuta, eta egokitasun funtzionalik galdu gabe.

d) Askotariko beharrei erantzuteko irtenbide berritzaileak garatu dira. Horretarako, baliabideak eta prozedurak egokitu, konbinatu edo hobetu dira, teknologia digitalen bilakaera modu egokian aztertu da eta izan dezaketen erabilgarritasuna baloratu da.

Oinarrizko jakintzak.

–OJ-ARAZ4-A1. Ekipoen edo zerbitzu digitalen arteko konektibitate eta konexio behar zehatzei erantzuteko irtenbide teknologiko funtzionalak.

–OJ-ARAZ4-A2. Konektibitate eta konexio beharrei erantzun funtzionalak ematea, helbururako eta testuinguruaren baldintzetarako egokiak diren irtenbideak hautatuta, hurrenkeran antolatuta eta egiaztatuta.

–OJ-ARAZ4-A3. Zehaztasun eta eraginkortasunerako irizpide funtzionalak: beharrarekiko egokitasuna, egiaztatu daitekeen funtzionamendua, aurreikusitako erabilerarako egonkortasun nahikoa eta beharrezkoak ez diren jarduketarik eza, parametro tekniko unibertsalik eskatu gabe.

–OJ-ARAZ4-B1. Gailu digitalen erabilera etikoa, betiere helburua, eragindako pertsonak, aurreikusten ahal diren ondorioak, errespetua eta erabaki teknologikoaren gaineko erantzukizuna kontuan hartuta.

–OJ-ARAZ4-B2. Aukerak edo erabilera moduak modu kritikoan baloratzea, testuingurura egokitutako irizpide etiko esplizituak erabilita, erabaki desberdinak onartuta, baldin eta modu arrazoituan justifikatuta badaude eta aplikatu behar diren mugak urratzen ez badituzte.

–OJ-ARAZ4-C1. Gailu digitalekin lotutako irtenbideak garatzea, arazo eta behar zehatzei eraginkortasunez erantzuteko eta jasangarritasun irizpide egokiak txertatzeko.

–OJ-ARAZ4-C2. Irtenbide teknologikoaren jasangarritasunerako irizpide funtzionalak, hala nola baliabideen erabilera eraginkorra, aprobetxamendua edo bizitza baliagarria arrazoiz luzatzea, eta berrerabilera edo saihesten ahal diren inpaktuak murriztea, testuingururako garrantzitsuak direnean.

–OJ-ARAZ4-D1. Irtenbide berritzaileak garatzea, baliabideak edo prozedurak egokituta, konbinatuta edo hobetuta, askotariko beharrei erantzuteko.

–OJ-ARAZ4-D2. Testuinguruko berrikuntza hobekuntza edo erantzun bereizi gisa, beharrari eta eskura dauden aukerei dagokienez, betiere erabateko berritasun teknologikorik, aparteko konplexutasunik edo merkaturatzen ahal den produkturik eskatu gabe.

–OJ-ARAZ4-D3. Teknologia digitalen bilakaera aztertzea, aukera berriak, egokitzeko aukerak edo hobekuntza egokiak identifikatzeko, eta txertatu aurretik haien erabilgarritasuna baloratzeko.

Erreferentziazko eduki funtzionalak.

–Ohiko erabilerako gailuen, periferikoen edo zerbitzuen konektibitate edo konexio beharrei erantzutea, egoerarako egokiak diren irtenbideak hautatuta, hurrenkeran antolatuta eta haien funtzionamendua egiaztatuta.

–Konektibitate irtenbide baten zehaztasuna eta eraginkortasuna modu arrazoituan egiaztatzea, hasierako egoera, baldintzak, jarduketak eta egoeran aurkeztutako edo lortutako emaitzak kontuan hartuta.

–Gailu digitalen erabilerari buruzko erabakiak alderatzea, helburua, eragindako pertsonak eta aurreikusten ahal diren ondorioak kontuan hartuta, aukera arduratsu bat argudiatuz, baina jarrera moral bakar bat inposatu gabe.

–Behar zehatz bati erantzuten dion eta baliabideen aprobetxamenduari, berrerabilerari, iraunkortasunari edo inpaktuen murrizketari buruzko irizpideak txertatzen dituen irtenbide teknologiko bat diseinatzea edo egokitzea, horiek egokitzat jotzen direnean.

–Lehendik eskura dauden baliabideak aldatzea edo konbinatzea, aukera estandar batek behar bezala asetzen ez duen behar bati erantzuteko.

–Lehendik dagoen irtenbide baten hobekuntza funtzional bat proposatzea, beharrerako eta testuingururako egokiagoa zergatik den justifikatuta.

–Teknologia, funtzio edo aukera berriago edo desberdin bat aztertzea, irtenbide batean txertatu aurretik benetako hobekuntzarik badakarren baloratzeko.

–Garatutako irtenbide bat azaltzea eta justifikatzea, betiere eraginkortasuna, egokitasuna, ondorioak, jasangarritasuna eta testuinguruko berrikuntza modu integratuan kontuan hartuta, erabilitako tresna zehatza dena dela.

5. KAPITULUA.–2026-2027 IKASTURTERAKO IRAKASLEEN ESLEIPEN ESPERIMENTALA

1. Jarraian ageri den zerrendan argi eta garbi zehazten da 2026-2027 ikasturtean zer irakaslek izanen duten erdi-mailako (3M konpetentzia maila) eta goi-mailako (4M konpetentzia maila) heziketa zikloetan sartzeko ikastaroetako moduluak emateko eskumena. Ez ditu aldatzen kidegoak, espezialitateak, lanpostuak, plantillak, lanaldiak edo lanpostuak betetzeko eskubideak. OK-OKD laburdurak oinarrizko konpetentzia digitaleko prestakuntza espezifikoa adierazten du.

MODULUA ETA MAILA

ESPEZIALITATEA

EGOERA

Komunikazioa, 3M-4M

Alemana

Zuzeneko esleipena

Komunikazioa, 3M-4M

Frantsesa

Zuzeneko esleipena

Komunikazioa, 3M-4M

Geografia eta Historia

Zuzeneko esleipena

Komunikazioa, 3M-4M

Ingelesa

Zuzeneko esleipena

Komunikazioa, 3M-4M

Italiera

Zuzeneko esleipena

Komunikazioa, 3M-4M

Gaztelania eta Literatura

Zuzeneko esleipena

Komunikazioa, 3M-4M

Euskal Hizkuntza eta Literatura (Nafarroa)

Zuzeneko esleipena

Komunikazioa, 3M-4M

Portugesa

Zuzeneko esleipena

Matematika, M3-M4

Matematika

Zuzeneko esleipena

Matematika, M3-M4

Biologia eta Geologia

Zuzeneko esleipena

Matematika, M3-M4

Fisika eta Kimika

Zuzeneko esleipena

Matematika, M3-M4

Teknologia

Zuzeneko esleipena

Matematika, M3-M4

Ibilgailuen Mantentze-lanen Antolaketa eta Prozesuak

Zuzeneko esleipena

Matematika, M3-M4

Fabrikazio Mekanikoaren Antolaketa eta Proiektuak

Zuzeneko esleipena

Matematika, M3-M4

Sistema Energetikoen Antolaketa eta Proiektuak

Zuzeneko esleipena

Matematika, M3-M4

Sistema Elektronikoak

Zuzeneko esleipena

Matematika, M3-M4

Sistema Elektroteknikoak eta Automatikoak

Zuzeneko esleipena

Digitala, M3-M4

Informatika

Zuzeneko kidetasuna

Digitala, M3-M4

Teknologia

Zuzeneko kidetasuna

Digitala, M3-M4

Sistema eta Aplikazio Informatikoak

Zuzeneko kidetasuna

2. Pertsona batek modulu bat baino gehiago ematen ahalko ditu horietako bakoitzerako dagokion irakasteko eskumena esleituta badu.

6. KAPITULUA.–AURREKO EMAITZEN AITORTZA, SALBUESPENAK, KAPITALIZAZIOA ETA TRATAMENDUA

Kapitulu honek 2026-2027 ikasturterako ezarritako antolaketaren aurretik balio osoz lortutako emaitzak jasotzen ditu, baliokidetasunik asmatu gabe. Baliokidetasuna ziurra eta egiaztagarria denean edo ebazpen honetako berariazko arau bat dagoenean bakarrik sortuko da ondorio akademiko berri bat. Taula irakurtzeko, lehen aldiz aipatu ondoren, laburdura hauek erabiltzen dira: sartzeko ikastaroa (SI), sartzeko proba (SP), erdi-mailako heziketa zikloa (EMHZ), goi-mailako heziketa zikloa (GMHZ), 2. konpetentzia maila (2M), 3. konpetentzia maila (3M), 4. konpetentzia maila (4M), oinarrizko konpetentzia (OK), komunikaziorako oinarrizko konpetentziaren modulua (KOK), matematikarako oinarrizko konpetentziaren modulua (MOK), oinarrizko konpetentzia digitalaren modulua (OKD), ikaskuntzaren emaitza (IE), Aitortua (A), Salbuetsia (S), hizkuntza komunikaziorako konpetentzia (HKK), matematikarako konpetentzia eta zientzia, teknologia eta ingeniaritzarako konpetentzia (STEM) eta konpetentzia digitala (KD).

1.–Aurreko emaitzak aitortzeko, salbuesteko eta tratatzeko matrizea.

EMAITZA EDO JATORRIZKO DOKUMENTUA

2026-2027 IKASTURTEKO TRATAMENDUA

2025-2026 ikasturteko edo aurreko ikasturteetako EMHZ/GMHZ batean sartzeko ikastaroko modulua, gaur egungo KOK/MOK/OKD moduluetako batekin zalantzarik gabeko baliokidetasun ofiziala duenean

Emaitza gordeko da eta, kalifikazioa lekualdatzen ahal denean eta baliokidetasuna ziurra denean, maila bereko espedientean sartuko da. Zalantzarik gabeko baliokidetasunik ez badago, jatorrizko ondorioei eutsiko zaie. Onarpenerako lehentasunari dagokionez, 3. kapituluko 4. apartatuan ezarritakoari jarraituko zaio.

EMHZ batean sartzeko ikastaroa. Komunikazioaren esparrua

EMHZ batean sartzeko ikastaroa. Komunikaziorako oinarrizko konpetentziaren modulua, 3M: Aitortua notarekin.

EMHZ batean sartzeko ikastaroa. Esparru zientifiko-teknologikoa

EMHZ batean sartzeko ikastaroa. Matematikarako oinarrizko konpetentziaren modulua, 3M: Aitortua notarekin.

GMHZ batean sartzeko ikastaroa. Hizkuntza

GMHZ batean sartzeko ikastaroa. Komunikaziorako oinarrizko konpetentziaren modulua, 4M: Aitortua notarekin.

GMHZ batean sartzeko ikastaroa. Matematika

GMHZ batean sartzeko ikastaroa. Matematikarako oinarrizko konpetentziaren modulua, 4M: Aitortua notarekin.

GMHZ batean sartzeko ikastaroa. IKT

GMHZ batean sartzeko ikastaroa. Oinarrizko konpetentzia digitalaren modulua, 4M: Aitortua notarekin.

EMHZ/GMHZ batean sartzeko probaren emaitza partziala, modulu edo atal homologoa identifikatuta dagoenean

Emaitza gordeko da eta, kalifikazioa lekualdatzen ahal denean eta baliokidetasuna ziurra denean, maila bereko espedientean sartuko da. Zalantzarik gabeko baliokidetasunik ez badago, jatorrizko ondorioei eutsiko zaie. Onarpenerako lehentasunari dagokionez, 3. kapituluko 4. apartatuan ezarritakoari jarraituko zaio.

EMHZ batean sartzeko proba. Komunikazioaren esparrua

EMHZ batean sartzeko ikastaroa. Komunikaziorako oinarrizko konpetentziaren modulua, 3M: Aitortua notarekin.

EMHZ batean sartzeko proba. Esparru zientifiko-teknologikoa

EMHZ batean sartzeko ikastaroa. Matematikarako oinarrizko konpetentziaren modulua, 3M: Aitortua notarekin.

EMHZ batean sartzeko proba, 2025-2026. Esparru sozial-digitala

EMHZ batean sartzeko ikastaroa. Oinarrizko konpetentzia digitalaren modulua, 3M: Aitortua notarekin.

GMHZ batean sartzeko proba, Hizkuntza, eta 2025-2026an GMHZ batean sartzeko proba, Komunikazioa

GMHZ batean sartzeko ikastaroa. Komunikaziorako oinarrizko konpetentziaren modulua, 4M: Aitortua notarekin.

GMHZ batean sartzeko proba, Matematikak, eta 2025-2026an GMHZ batean sartzeko proba, Matematikak

GMHZ batean sartzeko ikastaroa. Matematikarako oinarrizko konpetentziaren modulua, 4M: Aitortua notarekin.

GMHZ batean sartzeko proba, IKT, eta 2025-2026an GMHZ batean sartzeko proba, Digitala

GMHZ batean sartzeko ikastaroa. Oinarrizko konpetentzia digitalaren modulua, 4M: Aitortua notarekin.

2. mailako funtsezko konpetentziak

Emaitza gordeko da eta, kalifikazioa lekualdatzen ahal denean eta baliokidetasuna ziurra denean, maila bereko espedientean sartuko da. Zalantzarik gabeko baliokidetasunik ez badago, jatorrizko ondorioei eutsiko zaie. Onarpenerako lehentasunari dagokionez, 3. kapituluko 4. apartatuan ezarritakoari jarraituko zaio.

Hizkuntzako 2. mailako funtsezko konpetentzia

EMHZ batean sartzeko ikastaroa. Komunikaziorako oinarrizko konpetentziaren modulua, 3M: Salbuespena (5, batez besteko nota kalkulatzeko).

Matematikako 2. mailako funtsezko konpetentzia

EMHZ batean sartzeko ikastaroa. Matematikarako oinarrizko konpetentziaren modulua, 3M: Salbuespena (5, batez besteko nota kalkulatzeko).

3. mailako funtsezko konpetentziak

Emaitza gordeko da eta, kalifikazioa lekualdatzen ahal denean eta baliokidetasuna ziurra denean, maila bereko espedientean sartuko da. Zalantzarik gabeko baliokidetasunik ez badago, jatorrizko ondorioei eutsiko zaie. Onarpenerako lehentasunari dagokionez, 3. kapituluko 4. apartatuan ezarritakoari jarraituko zaio.

Hizkuntzako 3. mailako funtsezko konpetentzia

GMHZ batean sartzeko ikastaroa. Komunikaziorako oinarrizko konpetentziaren modulua, 4M: Salbuespena (5, batez besteko nota kalkulatzeko).

Matematikako 3. mailako funtsezko konpetentzia

GMHZ batean sartzeko ikastaroa. Matematikarako oinarrizko konpetentziaren modulua, 4M: Salbuespena (5, batez besteko nota kalkulatzeko).

Otsailaren 11ko 86/2025 Errege Dekretuaren prozeduraren bidez lortutako 3M/4M mailako oinarrizko konpetentzia osoaren akreditazioa

Maila bereko modulu homologoa egitetik salbuestea (5, batez besteko nota kalkulatzeko).

Otsailaren 11ko 86/2025 Errege Dekretuaren prozeduraren bidez lortutako 3M/4M mailaren akreditazioa

Maila bereko eremuari lotutako IEa aitortzea.

DBHko 4. mailako HKK/STEM/KD konpetentzietan azken balorazio positiboa, titulurik lortu gabe

3M mailako modulu homologoa egitetik salbuestea (KOK/MOK/OKD, hurrenez hurren) (5, batez besteko nota kalkulatzeko).

Batxilergoko 2. mailako HKK/STEM/KD konpetentzietan azken balorazio positiboa, titulurik lortu gabe

4M mailako modulu homologoa egitetik salbuestea (KOK/MOK/OKD, hurrenez hurren) (5, batez besteko nota kalkulatzeko).

2.–Arau komunak.

1. Ikastetxeak jatorrizko dokumentu ofiziala egiaztatuko du, eta haren data, maila, irakasgaia, modulua edo atala, emaitza eta aplikatutako ondorioa erregistratuko ditu. Informazioa eskura dauden administrazio sistemetan balio osoz jasota dagoenean, pertsonari ez zaio eskatuko dokumentazioa berriz aurkezteko.

2. Gainditutako moduluek jatorrizko kalifikazioari eutsiko diote, eta ez dira berriz egin beharko. Gainditu gabeko moduluetan, gainditutako edo aitortutako ikaskuntzaren emaitzak gordeko dira, eta prestakuntza eta ebaluazio berria gainditzeke dauden emaitzetan oinarrituko dira.

3. Balio osoz lortutako emaitza positiboak ez dira galduko antolaketa aldatzeagatik, eta ez dute okerrera egiten ahalko ondorengo jarduketa bat hain mesedegarria ez izateagatik.

4. Zalantzazko baliokidetasuna ez da analogiaz ebatziko. Baliokidetasun ziurrik eta berariaz dokumentatzeko modukorik ez dagoenean, aurreko emaitzak jatorrizko ondorioei eutsiko die. Onarpenerako lehentasuna ezartzeko erabili ahalko da soilik 3. kapituluko 4. apartatuan aurreikusitako kasuetan; orientaziorako ere erabili ahalko da, edo, pertsonak oinarrizko konpetentziak ebaluatzeko eta akreditatzeko prozedura berariaz hasten badu, prozedura horretan baloratzeko ebidentzia gisa.

5. Ez dira modu artifizialean berreraikiko jatorrizko dokumentazioan banaka jasota ez dauden moduluak, eremuak, ikaskuntzaren emaitzak edo kalifikazioak, eta ez zaie fikziozko zenbakizko notarik esleituko halakorik ez duten emaitzei.

6. Aitortua edo Salbuetsia egoeren balio konputagarriak kalkulu orokorrerako soilik erabiliko dira, dagokion arauak hala baimentzen duenean, betiere haien izaera edo jatorria aldatu gabe.

7. Aitortzak eta salbuespenak azken ebaluazioa baino lehen sartuko dira, eta, ahal den guztietan, edizioaren hasieran, programazioa behar bezala orientatzeko eta beharrezkoak ez diren errepikapenak saihesteko.

7. KAPITULUA.–DOKUMENTAZIOA ETA GUTXIENEKO EREMUAK

1.–Eskaera-orria, edizio bakoitzerako.

–Identifikazioa: izen-abizenak; Nortasun Agiri Nazionala (NAN), Atzerritarren Identifikazio Zenbakia (AIZ) edo pasaportea; jaioteguna; harremanetarako datuak eta komunikazio-kanala.

–Ikastaroa eta edizioa: Erdi-mailako heziketa zikloan sartzeko ikastaroa (3M) edo goi-mailako heziketa zikloan sartzeko ikastaroa (4M); lehen edo bigarren edizioa.

–Eskatutako ikastetxea eta modalitatea, baimendutako eskaintzaren arabera.

–Eskatutako moduluak: gaztelaniazko komunikaziorako oinarrizko konpetentzia, matematikarako oinarrizko konpetentzia eta oinarrizko konpetentzia digitala. Eskabidean adieraziko da ikastaro osoa hartzen duen ala ez.

–Betekizunak: zuzeneko betekizun akademikorik ez egoteari buruzko adierazpena eta ofizioz eskuratu ezin den dokumentazioa, eta adina.

–3. kapituluko 4. apartatuaren arabera alegatutako lehentasun irizpidea: ikastaro osoa eskatzea eta izena emateko mailarekin bat datorren IHBren emaitza; aurreko edizioetan matrikulatuta egotea, moduluak gaindituta edo aitortuta izanik; dagokion sartzeko probako atalak edo moduluak gaindituta edo aitortuta izatea; edo 2M mailako hiru oinarrizko konpetentziak egiaztatuta izatea. Dokumentazioa aurkeztu beharko da ofizioz jasota ez dagoenean.

–Desgaitasuna duten pertsonentzako erreserba: erreserbaren bidez parte hartzeko borondatea adieraztea eta egoera hori akreditatzen duen ziurtagiria, ebazpena edo beste administrazio dokumentu ofizial baliodun bat aurkeztea.

–Ebaluazio eta akreditazio prozedura: oinarrizko konpetentzia bati edo batzuei dagokienez prozedura hasteko eskatzeko laukitxo edo apartatu bereizia eta berariazkoa, otsailaren 11ko 86/2025 Errege Dekretuaren betekizunak betetzen direnean bakarrik; inoiz ez da aldez aurretik hautatuta egonen.

–Irisgarritasun neurriak edo arrazoizko egokitzapenak eskatzea, beharrezkoa ez den diagnostikorik eskatu gabe.

–Aurkezteko kanala: aurrez aurre, eskatutako ikastaroa eskaintzen duen ikastetxean, edo telematikoki, EDUCA Atariaren bidez.

2.–Onarpen zerrendak.

–Behin-behineko zerrenda eta behin betiko zerrenda, eskatzaileen identifikazioa babestuta, kode bidez edo datuen babesarekin bateragarria den beste modu batean.

–Esleitutako aukera bakoitzari dagozkion ikastaroa, modulua eta modalitatea; onartuta, itxarote-zerrendan edo baztertuta egotearen egoera.

–Aplikatutako lehentasun taldea eta, hala dagokionean, desgaitasuna duten pertsonentzako erreserbaren bidez parte hartzea.

–Baztertzeko arrazoia, beharrezkoa den kode edo kausara mugatuta.

–Zozketaren emaitzari buruzko erreferentzia, aplikagarria denean.

–Akatsak zuzentzeko edo alegazioak aurkezteko epea eta kanala; itxarote-zerrendako ordena, gorabeherak ebatzi ondoren.

3.–Matrikula.

–Pertsonaren identifikazioa eta edizioa.

–Sartzeko ikastaroa eta maila: erdi-maila (3M) edo goi-maila (4M).

–Behar bezala matrikulatutako moduluak.

–Ikastetxea, taldea eta modalitatea.

–Edizioaren hasieran edo edizioan zehar sartutako aitortzak eta salbuespenak, jatorrizko emaitzaren trazabilitatearekin eta dokumentazioa bikoiztu gabe.

–Alta data eta, hala dagokionean, berandu sartu izanaren data.

4.–Azken akta.

–Ikastetxea, ikastaroa, edizioa, modulua, maila eta matrikulatutako pertsonak.

–Ikaskuntzaren emaitza bakoitzaren kalifikazioa: Gainditua (G), Gainditu gabea (GG), Aitortua (A) edo Ebaluatu gabea (EG), eremuaren trazabilitatearekin.

–Moduluaren emaitza: Gainditua, dagokion zenbakizko notarekin (G-X); Gainditu gabea, dagokion zenbakizko notarekin (GG-X); Aitortua (A) edo Salbuetsia (S). Zenbakizko nota Gainditua edo Gainditu gabea egoeretan bakarrik jasoko da.

–Hala dagokionean, matrikulari uko egin edo matrikula deuseztatu izanaren administrazio egoera, kalifikazioetatik bereizita.

–Salbuespenezko nahikotasuna aplikatu denean, horren berariazko adierazpena, ikaskuntzaren emaitzen kalifikazio analitikoak aldatu gabe.

–Ikastaroaren emaitza: Gainditua edo Gainditu gabea, eta nota orokorra, hala dagokionean; espediente partzialetan ez da emaitza orokorrik sortuko.

–Azken ebaluazio saioaren data, irakasle taldeko irakasleen sinadurak eta zuzendaritzaren oniritzia, aplikatu behar den sinadura sistemaren arabera.

5.–Emaitzak banaka jakinaraztea.

–Ikaskuntzaren emaitza bakoitzaren kalifikazioa.

–Moduluaren emaitza eta, hala dagokionean, zenbakizko kalifikazioa.

–Aitortutako edo salbuetsitako emaitzak eta haien jatorria, emaitza ulertzeko beharrezkoa denean.

–Emaitza orokorra eta ikastaroaren azken nota, hala dagokionean.

–Hurrengo edizio batean berreskuratzeko edo jarraitzeko aukerak.

–Argibideei, berrikuspenari eta erreklamazioari buruzko informazioa.

6.–Ziurtagiriak.

6.1. Ziurtagiri partziala.

–Gainditutako moduluak eta haien notak, maila eta edizioa identifikatuko dira.

–Modulu bat edo batzuk partzialki gainditzeak ez du esan nahi sartzeko betekizun oso bat betetzen denik.

–Erdi-mailako heziketa zikloan sartzeko prestakuntza ikastaroari dagokionez, gainditutako modulu bakoitzak sartzeko probako atal edo modulu homologo baten salbuespen partziala ekarriko du, uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretuaren 109.7, 109.8 eta 110.5.a) artikuluen arabera; baldintza hori Estatu osoan izanen da baliozkoa.

–Goi-mailako heziketa zikloan sartzeko prestakuntza ikastaroari dagokionez, gainditutako modulu bakoitzak atal edo modulu homologotik baten salbuespen partziala ekarriko du, errege dekretu beraren 113.6 eta 114.5.a) artikuluen arabera; baldintza hori ere Estatu osoan izanen da baliozkoa.

6.2. Ziurtagiri osoa.

–Erdi-mailako heziketa zikloan (3M) edo goi-mailako heziketa zikloan (4M) sartzeko ikastaroa, moduluak, Gainditua emaitza orokorra, azken nota bi hamartarrekin eta ikastaroa osatu den edizioa identifikatuko ditu.

–Erdi-mailako ikastaroaren ziurtagiriak uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretuaren 108.1.d) artikuluan aurreikusitako sartzeko betekizuna betetzen dela egiaztatuko du, baita 109.7 eta 110.5.b).3. artikuluetan aurreikusitako sartzeko probatik erabat salbuetsita dagoela ere; betekizuna hori Estatu osoan izanen da baliozkoa.

–Goi-mailako ikastaroaren ziurtagiriak uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretuaren 112.1.d) artikuluan aurreikusitako sartzeko betekizuna betetzen dela egiaztatuko du, baita 113.6 eta 114.5.b).3. artikuluetan aurreikusitako sartzeko probatik erabat salbuetsita dagoela ere; betekizuna hori Estatu osoan izanen da baliozkoa.

–Bi kasuetan, 111.1.b) edo 115.1.b) artikuluetan, hurrenez hurren, araututako erreserbaren bidez onarpenean parte hartzeko aukera izanen da, plaza bat lortzea bermatu ez arren.

6.3. Ziurtagirien arau komunak.

–Aitortua eta Salbuetsia egoerak hala agertuko dira, eta haien jatorria mantenduko dute.

–Ez da emanen ikaskuntzaren emaitzen ziurtagiri autonomorik.

–Ziurtagiriak berariaz bereiziko dira otsailaren 11ko 86/2025 Errege Dekretuaren egiaztapen ofizialetatik. Ikastaro horiek osorik edo partzialki gainditzeak ez du esan nahi, berez, errege dekretu horrek araututako prozedura egiaztatzen denik.

7.–Aitortzaren edo salbuespenaren dokumentua.

Aitortzaren edo salbuespenaren dokumentu autonomo bat emanen da erabakia ofizioz aplikatu ezin denean eta matrikulan, espedientean eta aktan behar bezala jasota eta trazatuta utzi ezin denean.

–Pertsonaren identifikazioa.

–Eragindako modulua edo ikaskuntzaren emaitza.

–Jatorrizko emaitza eta erabakiaren oinarri zehatza.

–Aitortua edo Salbuetsia, data eta zuzendaritzaren sinadura.

8.–Erreklamazioa.

Ikastetxeko zuzendaritzari bideratutako eredu sinple bat erabiltzen ahalko da. Honako eremu hauek izanen ditu:

–Pertsonaren identifikazioa eta erreklamatzen den modulua edo emaitza orokorra.

–Emaitza ofizialki jakinarazi zen eguna.

–Alegazioak edo desadostasunaren arrazoia, modu ulergarrian adierazita.

–Dokumentazio gehigarria, halakorik badago; data eta sinadura.

Eredua erabiltzea ez da nahitaezkoa izanen, idazkiak informazio nahikoa badu. 1. kapituluko 5. apartatuan ezarritako prozedurari eta epeei jarraituko zaie.

9.–Uko egitea eta matrikula deuseztatzea.

–2. kapituluko 11. apartatuan araututako matrikulari uko egiteari eta matrikula deuseztatzeari buruzko dokumentazioan jasota utziko dira, dagokionaren arabera, eragindako modulua edo moduluak, aurkeztutako eskabidea edo egindako aurretiazko jarduketak eta hartutako ebazpena.

10.–Euskarri iragankorrak.

–Educak oraindik beharrezko eremu guztiak ez baditu, egitura hori jasotzen duten eta gero datuak migratzeko aukera ematen duten eredu korporatibo iragankorrak erabiltzen ahalko dira.

–Ez dira espediente paralelo iraunkorrak sortuko, ezta erregistro korporatiboa eskuragarri dagoenean hura ordezkatzen duten tokiko orriak ere.

–Muga teknologiko batek ez du aldatzen ahalko matrikulatzeko, ebaluatzeko, aitortzeko edo salbuesteko, ziurtatzeko edo erreklamatzeko eskubidea.

Iragarkiaren kodea: F2612771