1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2026ko urriaren 21ean hartua, zeinaren bidez deklaratzen baita presakoa dela "NA-4230 errepidearen saihesbidea, Arraitzen (Nafarroa)" izeneko obraren proiektua gauzatzeak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzeko.
Lurralde Kohesiorako kontseilariak urriaren 18an emandako 14E/2025 Foru Aginduaren bidez, behin-behinekoz onetsi zen "NA-4230 errepidearen saihesbidea, Arraitzen (Nafarroa)" izeneko obra eraikitzeko proiektua, eta jendaurrean jarri zen ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.
Lurralde Kohesiorako kontseilariak irailaren 3an emandako 91E/2026 Foru Aginduaren bidez, behin betiko onetsi zen "NA-4230 errepidearen saihesbidea, Arraitzen (Nafarroa)" izeneko obra eraikitzeko proiektua, eta behin betiko onetsi zen ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.
Proiektu eta Obren Zerbitzuak eta Kudeaketa Tekniko eta Administratiboaren Zerbitzuak jakinarazi dutenez, gaur egun NA-4230 errepideak herrigunea gurutzatzen du zeharbide baten bidez, zeinak ez baitu ahalbidetzen segurtasunez eta erosotasunez zirkulatzea, ez ibilgailuentzat ez biztanleentzat, zabalera txikikoa baita, espaloirik gabe, eta, gainera, galtzadaren zabalera ez da elkarren kontrako noranzkoan zirkulatzen duten bi ibilgailu pasatzeko adinakoa. Egoera horrek abiadura mugatzen du bide-tarte horretan, eta nabarmen okertzen du eskualdeko bide-segurtasuna.
Saihesbidearen proiektuak NA-4230 errepidean dagoen trafikoa desbideratzea aurreikusten du (errepide horren egungo trazadurak Arraizko herrigunea gurutzatzen du), trafiko hori trazadura berritik igaro dadin. Horrek trafikoa herrigunetik aldentzea ekarriko du, eta bide segurtasuna hobetuko. Horregatik, beharrezkoa da obrei ahalik eta lasterren ekitea. Hala, behar diren lurrak eskuratzeko tramiteak azkartzearren, nahitaezkoa da ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela deklaratzea, hori guztia Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan ezarritakoaren babesean.
Horrenbestez, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 57.b) artikuluak eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluak emandako ahalmenak erabiliz, Nafarroako Gobernuak, Lurralde Kohesiorako kontseilariak proposaturik,
ERABAKITZEN DU:
1. Deklaratzea presakoa dela "NA-4230 errepidearen saihesbidea, Arraitzen (Nafarroa)" izeneko obraren proiektua gauzatzeak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzeko.
2. Ukitutako ondasun eta eskubideak eskuratzeko kalkulatzen den gastua 448.617,72 eurokoa da, eta honela egotziko da: 355.557,24 euro 2027rako gastu-aurrekontuko "Arraizko saihesbidea" izeneko 220002 22100 6010 453257 partidaren kargura, eta 93.060,48 euro 2028rako gastu-aurrekontuan partida horren baliokide den partidaren kargura, betiere kreditu egokia eta nahikoa badago.
3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta argitaratzen den egunetik beretik izanen ditu ondorioak. Aditzera ematen da erabaki honek administrazio bidea amaitzen duela, eta haren aurka, hautara, berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; edo, bestela, zuzenean aurkaratzen ahal dela Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.
Administrazio publikoek, berraztertzeko errekurtsoaren ordez, aurretiazko errekerimendua egiten ahal dute, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
4. Erabaki hau jakinaraztea Lurralde Kohesiorako Departamentuko Kudeaketa Tekniko eta Administratiboaren Zerbitzuari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eta departamentu horretan dagoen kontu-hartzailetza delegatuari.
Iruñean, 2026ko urriaren 21ean.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Javier Remírez Apesteguía.
Iragarkiaren kodea: F2613767