221. ALDIZKARIA - 2026ko azaroaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Nafarroako eraikinen eta lokalen garbiketaren sektoreko hitzarmen kolektiboa (kodea: 31004605011982) Nafarroako Foru Komunitateko etxeko langileen sektorera hedatzeko prozeduraren iragarkia.

Saioa Urriza Larrayoz andreak, ELA sindikatuaren izenean eta hura ordezkatuz, eskaera aurkeztu zuen Nafarroako Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan, 2025eko ekainaren 18an, Nafarroako etxeko langileen sektorera hedatu daitezen Nafarroako eraikinen eta lokalen garbiketaren sektoreko lan-hitzarmen kolektiboaren xedapenak (2025eko 65. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 1ekoa).

Hala xedatuta baitago Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 92.2 artikuluan eta Hitzarmen kolektiboen hedapenerako prozedura onesten duen ekainaren 20ko 718/2005 Errege Dekretuaren 4.2 artikuluan, iragarki honen bidez argitara ematen da hasitako hedapen prozedura eta jendaurrean jartzen da, interesaturik egon daitezkeenak ager daitezen, 10 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Gobernuaren webgunean (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/nafarroako-hitzarmen-kolektiboak-lan-akordio-kolektiboak-eta-berdintasunerako-planak-erregistratzea) eta Nafarroako Gobernuko Lan Zerbitzuan (Tomás Caballero parkea 1, 1. solairua, 31006 Iruña) argitara eman eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2026ko urriaren 15ean.–Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusia, Iñaki Mendioroz Casallo.

Iragarkiaren kodea: F2613583