2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZUBIELKIKO KONTZEJUA
Zubielkiko Kontzejuak Allingo Udalaren esku uztea hirigintzako lizentzien arloko eskumenak
Zubielkiko Kontzejuak, 2026ko ekainaren 1ean egin bilkuran, erabaki zuen hirigintzako lizentziak plangintzaren arabera emateko eskumena eskuordetzea, horretarako onetsitako hitzarmenari jarraikiz.
Zubielkiko Kontzejuak Allingo Udalaren esku uzten du hirigintzako lizentziak plangintzaren arabera emateko eskumena, legez kontzejuarena baita, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 39.c artikuluaren arabera.
Udalak bost urtez erabiliko du eskumen hori.
Argitara ematen da, orok jakin dezan, bat etorriz urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9. artikuluarekin (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea).
Zubielkin, 2026ko urriaren 8an.–Kontzejuko burua, Oscar Sanz Iriberri.
Iragarkiaren kodea: L2613709