221. ALDIZKARIA - 2026ko azaroaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALESBES

Alkatetza eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko

Alesbesko alkateak, 2026ko urriaren 23an, ebazpen hau eman zuen:

Kode Zibilaren 51. artikuluak Erregistro Zibilaren Erregelamenduaren 238. artikuluarekin eta ondokoekin loturik ezartzen duenarekin bat, eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43. artikuluan eta ondokoetan jasotzen diren ahalmenak erabiliz,

ERABAKIA:

Lehenbizikoa.–Alesbesko Udaleko zinegotzi Ana Cirauqui Martinezi ahalmena eskuordetzea 20250901/003164 espedientean izapidetutako ezkontza zibila egiteko.

Bigarrena.–Zinegotzi horri jakinaraztea eskudantziak bere esku utzi direla. Eskuordetze honek indarra izan dezan, hartzaileak bere adostasuna agertu beharko du. Eskuordetzea onartutzat hartuko da, baldin hartzaileak ez badu espresuki adierazten ez dagoela ados, ebazpen hau jakinarazi eta hiru egun balioduneko epean.

Hirugarrena.–Aurreko apartatuan xedatutakoa ebazpen honen dataren biharamunean jarriko da indarrean, kontuan hartu gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialean noiz argitaratzen den.

Laugarrena.–Ebazpen honen berri ematea egiten den hurrengo osoko bilkuran, jakinaren gainean jartzeko.

Alesbesen, 2026ko urriaren 23an.–Alkate udalburua, M.ª Carmen Segura Moreno.

Iragarkiaren kodea: L2613885