2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ELORTZIBAR
Hiri-jarduketarako plan berezia, Noaingo 5. areako UE-5.3 unitatean, 8A, 241., 479., 567., 234. eta 235. lurzatietan. Behin betiko onespena
Osoko Bilkurak 2026ko urriaren 13an hartutako erabaki baten bidez, hasiera batez onetsi zen hiri-jarduketarako plan berezi bat, Noaingo 5. areako UE-5.3 unitatean, 8A, 241., 479., 567., 234. eta 235. lurzatietan. Plan berezi hori sustatu du Noaingo Udal Planeko 5. areako U.E. 5.3 exekuzio unitateko Birpartzelazio Batzordeak, eta helburu du aldatzea indarreko plangintzan ezarritako erabilera aldatzea, eta aipatutako exekuzio-unitateko mugaketa egokitzea, handituz eraikigarritasuna eta hirigintzako aprobetxamendua, jarraikiz Víctor Honorato Pérez arkitektoak 2026ko irailean idatzitako dokumentuari.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, behin iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten, eta egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten. Hori dena, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Noainen (Elortzibar), 2026ko urriaren 19an–Alkate udalburua, Mikel Navarro Ayensa.
Iragarkiaren kodea: L2613756