2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EGUESIBAR
Aldaketa xehatua, Ardanazko 19. poligonoko 27. lurzatian. Hasierako onespena
Aditzera ematen da Eguesibarko Udalak, 2026ko irailaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuela aldaketa xehatu bat Ardanazko 19. poligonoko 27. lurzatian, Comapisa SLk sustatuta; hori guztia, bete dadin uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 77.3 artikuluan xedatutakoa (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez udal bulegoetan, kontsultatu eta alegazioak jarri ahal izateko, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.
Sarrigurenen (Eguesibar), 2026ko urriaren 13an.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.
Iragarkiaren kodea: L2613326