2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TORRALBA DEL RÍO
Ordenantza, udal hilerriaren erabilera eta hura erabiltzeko eskubide eta tasak arautzen dituena. Jendaurreko informazioa
Torralba del Ríoko Udalak, 2026ko ekainaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen honako ordenantza hau: Ordenantza, Torralba del Ríoko udal hilerriaren erabilera eta hura erabiltzeko eskubide eta tasak arautzen dituena.
Ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau argitaratzen denetik hasita. Epe horretan, interesdunek espedientea aztertzen ahalko dute, eta aurkezten ahalko dituzte erreklamazioak, kexak nahiz oharrak. Halakorik izan ezean, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Aplikatu beharreko araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Torralba del Ríon, 2026ko urriaren 27an.–Alkatea, Silvia Camaces Murillo.
Iragarkiaren kodea: L2614051